Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Festak

2012an, Donostia Kultura Festak buru-belarri sartu zen Victoria Eugenia Antzokiaren mendeurrenaren ospakizunetan, eta gertaera hori oroitzeko programaturiko ekitaldi asko kudeatu zituen:

Haur-danborradaren aurkezpena (urtarrilean), Inauterietako Momo jainkosaren agurra (otsailean), Bertso Eguna, buruhandi eta erraldoien konpartsaren dantzaldi-zoriontzea (abuztuan), antzokitik bertatik egindako piromusikala (abuztuan), programazio berezia Euskal Jaietan (irailean), eta lankidetza Mendeurren Lasterketan (abenduan).

Nabarmentzekoa, halaber, aldaketak izan zirela lehen aldiz Haur Danborradaren eszenaratzean: zalgurdikoek XIX. mendeko Donostiako pertsonaien itxura hartu zuten; hau da: urketariak, batelariak, gorulariak eta inudeak, denak ere Easo Ederraren eta haren bi damen laguntzaile ibilbidean.

Gainera, eta Udalaren genero-politikei segida emanez, honako aurrerapen hauek aipa daitezke:

  • San Sebastian egunean bandera jasotzeko eta jaisteko ekitaldietan, bi emakumek zuzendu zituzten Sarriegiren martxak.
  • Donostiako Estropadetan parte hartu zuten emakumeen traineruek beren nahia bete zuten, hau da, gizonen parez pare jardun zuten Kontxako Banderaren lehian, egun beretan jokatu baitziren gizonen eta emakumeen estropadak (abuztuaren 30ean eta irailaren 2an eta 9an).

 

Olatu Talka Jaialdia beste aukera bat izan zen Donostian den parte-hartzaileen sareak zer-nolako osasuna duen ikusteko; jaialdiari buru emateko, bideo bat filmatu zen 2016ko Europako Hiriburutza sustatzeko, eta 250 lagunek hartu zuten parte.

Erregeak

Haur eta nagusiak ustekabean harrapatuz, 2012an Erregeek itsasoz Donostiaratzea erabaki zuten. Kaiko lehen kai-mingainean lehorreratu ziren, eta handik Udaletxera abiatu; bertan hasi ziren jasotzen gutunak, arratsaldeko 3,30etatik aurrera. 18:00etan hasi zen desfilea, eta euria goi-behe ari zuela ibili zen erdialdeko kaleetan barrena. Desfilea amaitu eta gero, ohi bezala, Rezola eta Villa Sacramento gerontologia zentroak bisitatu zituzten.

ERREGE MAGOAK UDALETXEANr
Errege Magoak Udaletxeko balkoian

Errege Magoen desfilea
Taldeak 20
Parte-hartzaileak 500dik gora
Karrozak 4
Gozokiak 1.000 kilotik gora (egokiak zeliakoentzat ere). Harreran, baziren diabetikoentzako gozakiak ere.

ERREGE MAGOAK - KABALGATAr
Errege Magoak kabalgatan

Haur Danborrada

Haur Danborrada aurkezteko festa Victoria Eugenia Antzokian egin zen berriz ere, urtarrilaren 18an, 12:00etan. Parte-hartzaile guztiek baliatu zuten abagunea Antzokiari zorionak emateko 100 urte betetzeagatik. Hilaren 20ko desfilea bertan behera geratu zen eguraldi txarragatik, eta igandean egin zen, urtarrilaren 22an.

HAUR DANBORRADA
Haur Danborrada Alderdi Ederren

 

Haur Danborrada
Parte hartu zuten ikastetxeak: 45 ikastetxe
Konpainiak: 52
Danborradako pertsonaiak: Deutsche Schule San Alberto Magno.
Danbor Nagusia: Errekalde Gastronomi Elkartea
Parte hartu zuten haurrak: 4.906 (7.400,hilaren 20ko desfilean parte hartu ez zuten ikastetxe eta haur-danborraden irteerak gehituz gero)
Ikusleen zenbatespena: 30.000 - 35.000 lagun.

Helduen Danborrada

Bandera jasotzeak eman zien hasiera San Sebastian eguneko jai-ekitaldiei, urtarrilaren 20ko 00:00etan, San Sebastian martxarekin. Danborraden 78 ordezkarik parte hartu zuten, Gaztelubide elkarteko danborradarekin batera, zeinak bere abesbatzaren laguntza izan baitzuen San Sebastianen martxa abesteko. Lehen aldiz bandera-jasotzean, emakume batek zuzendu zituen Sarriegiren martxak (Ainhoa Olasagasti, Gaztelubideko Urketari Nagusiak). Bandera jaso zenetik jaitsi zen arte, 24 orduz, 118 danborrada ibili ziren Donostiako kaleetan; haietatik % 89, mistoak. 14.214 parte-hartzaileren danbor-hotsak entzun ziren Altza, Erdialdea, Parte Zaharra, Amara, Gros, Antigua eta Loiola-Egia-Martutenen. Bandera jaistean, Unión Artesana elkarteko danborradak jo zituen Sarriegiren martxak eta beste, patroiaren eguneko ospakizunei amaiera emateko: Bandera jasotzean bezala, emakume batek (Olatz Ezeiza, Anastasio Danborradako urketari nagusiak) zuzendu zituen zenbait pieza.

 

HELDUEN DANBORRADA- ZUZENTZEN
Danbor Nagusiak Konstituzio plazan
HELDUEN DANBORRADA
Kupelal Konstituzio plazan

Kaldereroak

Inauteriak iragartzeko festa hau otsailaren 3 eta 4an ospatu zen. Ijito-tribuak Hungariatik Donostiako etxeetako metalezko ontzi eta lanabesak konpontzera iristen direlakoa egiten da.

 

KALDEREROAK-ERREGINAK
Kaldereroetako Erregina
KALDEREROAK
Kaldereroak Parte Zaharrean

 

Kaldereroak
Tribuak: 18
Partaide-kopurua: 350 (%50, emakumeak)
Kaldereroak auzoetan
Konpartsak: 20
Partaide-kopurua: 5.000

Artzai eta Iñudeak

Otsailaren 5ean, igandearekin, Kresalako konpartsak ibili ziren Parte Zaharrean, eta Groseko Artzai eta Inudeak Gros auzoko kaleetan. Ikasbide Kultur Elkartea igandean ibili zen, hilaren 12an, Amara Berriko kaleetan, eta, azkenik, Antiguotarrak dantza taldea otsailaren 26an irten zen, igandearekin, Antiguako kaleetan zehar.

 

IÑUDEAK ETA ARTZAIAK
Artzai eta Iñudeen konpartsa Konstituzio plazan
IÑUDEAK ETA ARTZAIAK I
Artzai eta Iñudeak

Inauteriak

Otsailaren 16tik 20ra, 6.000 lagun inguruk parte hartu zuten Donostian zehar ibiltzen diren konpartsetan; lagun izan zituzten Inauterietako Momo jainkosa, Susana Vicente Redondo, Trumoiak konpartsakoa, eta haren segizioa.

 

INAUTERRIAK 2012 0484
Trumoiak Konpartsa: Inauteriko Sari Nagusia Eureka konpartsarekin batera (Ex-Aequo)
INAUTERRIAK 2012 TX
Aurkezpena Gaskan

 

Inauteriko Sari Nagusia Eureka eta Trumoiak (Ex-Aequo)
 KonpartsakKarrozak
Konpartsa Handiak
  1. Karmelo Txiki
  2. Intxaur Txiki
  3. Mystic
  1. Fama
  2. Karmelo Txiki
  3. Mystic
Konpartsa Ertainak
  1. Txasiss
  2. Alaia
  3. Santa Bárbara
  1. Santa Bárbara
  2. Txasiss
  3. Aitor Ikastola
Konpartsa Txikiak
  1. Furius
  2. Betiko Zuhaitz
  3. Txingor
  1. Txingor
  2. Alegría de Alza
  3. Zuhaitzak
Umorearen Sari Nagusia Mundo Nuevo

San Joan Bezpera

Ekainaren 23an, arratsaldeko 7etan, San Joanen zortzikoa dantzatu zuen Goizaldi dantza taldeak Konstituzio Plazan. Gizon Dantza egin eta, ondoren, sua piztu zen. Udalbatzak Soka Dantzan parte hartu zuen; zortziko bat dantzatu zuten banan-banan.

 

Víspera de San Juan: gizon dantza en la Plaza de la Constitución
San Joan bezpera: gizon dantza Konstituzio plazan
Víspera de San Juan: gizon dantza en la Plaza de la Constitución
San Joan bezpera: gizon dantza Konstituzio plazan

Aste Nagusia

Abuztuaren 11tik 18ra izan zen. Jendetza handia eta programaturiko jarduerek izandako harrera ona nabarmendu behar dira.

Aste Nagusiko Piratak kolektiboak eta Udaleko talde politikoen ordezkariek eta beste gonbidatu batzuek "Artillero" kantatu zuten.

ASTE NAGUSIA-HASIERAKO KANOIKADAR
Kanoikada
ASTE NAGUSIA-ABORDAIA
Abordatzera!!!
ASTE NAGUSIA- MUSIKA BANDA
Musika Banda Boulebarrean

 

Aste Nagusia
(Abuztuaren 11tik 18ra)
Ikusleen zenbatespena: 846.480
Agertokiak: 9
Jarduerak: 351
Aste Nagusiko Saritu Zerrenda
Urrezko Kopa: Floren Nazabal Leiza (Etxarri-Aranatz)
Igeldoko Harria: Joxe Ramón Iruretagoiena “Izeta II.a”
V Marmitako Lehiaketa:/th> Zubi Musu Elkartea
Gazteentzako I. entsalada lehiaketa bertako jangaiekin: Las Finas

Su Festen Nazioarteko 49. Lehiaketa Jaialdia

Aste Nagusiko jarduerarik jendetsuena. 7 piroteknia (4 Espainiakoak eta 3 beste herrialde batzuetakoak) lehiatu ziren urrezko maskorra zeinek irabaziko. Abuztuaren 18an, VALECEA arabar pirotekniak eman zion amaiera Asteari, Victoria Eugenia Antzokitik jaurtitako ikuskizun piromusikal baten bidez, mendeurrena ospatzeko.

 

SU ARTIFIZIALAK-PIROFANTASIA
Su Artifizialak Kontxako badian. Pirofantasía (Valentzia)
PIROMUSIKALA
Piromusikala Victoria Eugenian. Valecea (Araba)

 

Su Festen Nazioarteko 49. Lehiaketa Jaialdia
(Abuztuaren 11tikl 18ra)
Ikusleen zenbatespena: 621.000 (jendetza handiena, lehen asteburuan eta azken ostiral-larunbatetan piromusikala ikusteko)
Piroteknia parte-hartzaileak: 7
  Xaraiva (Galicia), Lieto Fireworks (Italia), Esteban Martín (Granada), Intermède (Francia), Pirofantasía (Valencia), First Class (Alemania) y Caballer FX (Valencia).

Sarituen zerrenda:

  • Urrezko Maskorra: Pirofantasía (Valencia)
  • Zilarrezko Maskorra: Lieto Fireworks (Italia)
  • Brontzezko Maskorra: Intermède (Francia)
  • Herri Epaimahaiaren Saria: Pirofantasía (Valencia)
  • Gazteriaren Saria: Caballer FX (Valencia)

Euskal Jaiak

66 ekitaldi izan ziren abuztuaren 30a eta irailaren 9a bitartean. Kirol-jarduerak, gastronomiakoak, kulturalak, musikalak..., bai haurrentzat eta bai helduentzat.

EUSKAL JAIAK-SAGARDO EGUNA
Sagardo Eguna
EUSKAL JAIAK-MERKATUA
Azoka

Sagardo Egunak berritasun bat izan zuen: urteko lehen muztioa eraman zuten Konstituzio Plazara, bi idik tiratutako gurdi batean, Saguestik abiatu eta Loiola kalean barrena ibili ondoren.

Poesiak ere jende asko erakarri zuen Victoria Eugenia Antzokiko Klub aretora.

Donostiako Estropadak

Estropadak, bai emakumeenak eta bai gizonenak, egun beretan egin ziren lehen aldiz: abuztuaren 30ean, sailkatzekoa; eta irailaren 2an eta 9an.

2011. urtean bezala, sari-banaketa Donostiako kaian egin zen, Donostia Hiria katamaranetik.

 

ESTROPADAK-IRABAZLEAK
Donostiako Estropadetan irabazi zuten eskifaiek
ESTROPADAK TX
Arraunlariak portuan

 

Donostiako Estropadak
(abuztuaren 30ean eta irailaren 2an eta 9an)
Ikusleen zenbatespena 7.000 lagun eguneko
Kontxako V. Bandera (emakumeena)
Traineru parte-hartzaileak: 7
Sailkatuak: Getaria-Tolosa, Rianxeira-Mecalia, San Juan Iberdrola, Zumaia-Salegi Jatetxea.
Irabazlea: Rianxeira-Mecalia
Gizonezkoen Kontxako Bandera
Traineru parte-hartzaileak: 25
Sailkatuak: Donostiarra, Kaiku-Ambilamp, Bermeo-Urdaibai, Tiran-Pereira, Hondarribia Orsa, San Juan Iberdrola, SDR Astillero eta CR Chapela.
Irabazlea: Kaiku-Ambilamp

Santo Tomas Feria

Urtero bezala, donostiarrek talo, txistor eta beste espezialitate batzuez gozatzeko aukera izan zuten. Gainera, txistor-, ezti-, fruta-, barazki- eta txorimalo-lehiaketak egin ziren, bai eta gure baserrietako abereen erakusketa ere (ponyak, ahuntzak, ahuntz nanoak, basurdeak, astoak, ardiak, idiak, idiskoak...)

Nabarmentzekoa herri kirolek berriro izan zutela lekua, 13 urtez feriaren programaziotik kanpora egon eta gero; aizkolariak eta Iparraldeko jokoen ikuskizuna izan ziren, eta jende asko ekarri zuten Trinitate plazara.

SAN TOMASEKO FERIA-TALOGILEAK Medium
Talogileak
SAN TOMASEKO FERIA- LUR GAIEN LEHIAKETA
Barazki eta Fruitu Lehiaketa
TRIKI
Trikitilariak

 

Santo Tomas Feria
(Abenduaren 21ean)
Ikusleen zenbatespena: 45.000 lagun
Postuak: 197
Urdemea: Tomaxi, Leitza, 358Kg.

Olentzero

Olentzero eta Mari Domingi menditik Donostiara jaitsi ziren, Trinitate plazara. Handik, asto batek tiratutako gurdi batean, trikitilariak lagun zituztela, Udaletxera hurbildu ziren, eta han hartu zituzten neska-mutikoak, gutuna emateko azken ordura arte zain egonak. Harreran, hainbat jarduera izan ziren Udaletxeko terrazan (dantzak, jantzi tradizionaleko buruzapia behar bezala jartzeko eta abarkak janzten ikasteko tailerra, gaztaina-banaketa...), Gero Axular eta Eskola dantza-taldeen eskutik. Desfilea oso jendetsua izan zen, eta 500 lagunek parte hartu zuten Olentzero eta Mari Domingiri bere agurrean lagun eginez.

Aurten pertsonaia berri bat izan dugu: Galtzagorri.

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI
Olentzero eta Mari Domingi Donostian
 

 

Olentzero
(Abenduaren 24an)
Parte-hartzaileak: 500 lagun gutxi gorabehera.
Taldeak: 10
Gozoki-banaketa: 500 Kg.
Ikatz-banaketa: 100 Kg.

Donostia Kultura Festak-ek kudeaturiko jarduerak

1. Baimenen kudeaketa eta/edo azpiegituren ekarpena

  • Auzoetako jaiak: 30
  • Kalderero-konpartsak zenbait auzotan: 20
  • Iñude eta artzaien konpartsak: 4
  • Kalderero taldeak zenbait auzotan: 25
  • Etxe erregionalen jaiak: 8
  • Zenbait kolektibo: 75

 

Eskerrak babesleei

Beste urte batez ere, eskerrak laguntzaile izan diren marka guztiei, haiek gabe ezin baitziren egingo zenbait jarduera: Amstel, Coca Cola, Euskaltel, Casino Kursaal, El Diario Vasco, Kutxa Gizarte Ekintza, AFADE, FCC, Eroski, Supermercados BM, Insalus, Nestle, Frigo.