Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Adin guztietako publikoentzako jarduerak 2012

2012an, Museora etorritako bisitari-kopurua ehun mila lagunetik gorakoa izan zen; 115.575 herritarrek bisitatu zituzten instalazioak eta bertako erakusketak.

Aldi baterako erakusketak

Badu bada
  •     Bisitariak guztira: 55.391
  •     Erakusketa kopurua: 4 Aldi baterako erakusketa handiak

                                              5 Aldi baterko erakusketa txikiak
                                              5 Aldi baterako mikroerakusketak

Formatu handiko erakusketak:

Josep M. Sert: Modeloaren argazki artxiboa

  • Eguna: 2012ko otsailaren 10etik maiatzaren 20ra
  • Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-20:00 / Sarrera doan
  • Laguntzaileak: Arts Santa Mónica, Bartzelona

"Josep M. Sert: modeloaren argazki artxiboa" erakusketak artistaren artxibategi fotografikoaren zati bat azaltzen digu. Zati honen jabea, Leonard Mancini, Serten laguntzaile gisa ibili zen argazki laborategian, aroztegian, fondoen prestakuntzan eta pinturen akaberan. Honetaz gain, Mancini argazki modelo bezala ere aritu zen Serten obra monumentalen ikerketetan. Ikerketa fotografiko hauen bidez, bere lantzen prozesua ikusi eta azter daiteke. Honek azal dezake behin betikoa eta sistematikoa den artistaren metodos, sertiar corpusa formulatzen utziko diona, alegia.

    Erakusketaren bisitariak: 9.817


2- Bazterrekoen irudiak erakusketa

  •     Eguna: 2012ko martxoaren 2tik maiatzaren 27ra
  •     Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-20:00 / Sarrera doan
  •     Antolatzaileak: Museo Nacional de Escultura, Valladolid

Bazterrekoen irudiak. Ikuspegi erlijiosotik begira erakusketak 34 pieza biltzen ditu, Valladolideko Museo Nacional de Esculturatik ekarriak. Denak ere debozio-piezak dira, eta muga jakin batzuk dituzten kronologia eta geografia aldetik: Aro Modernoko Espainia, hau da, XVI. mendearen hasieratik XVIII. mendearen erdialdera. Hobeto ulertzeko, piezak lau kapitulutan antolatu dira.

     Erakusketaren bisitariak: 9.012


3- Pantaila Globala erakusketa

Pantaila Globalaren helburua da pantailaren ahala erakustea alderdi guztietatik: Sedukzioa, ikuskizuna, arketikpoak eta ereduak sortzea, informazioa, eragin-trukea, zaintza… Ahal horiek, teknologia-aurrrapenei esker, berrituz joan dira hasierako formatu hartatik, zine-pantaila handiarenetik, harik eta gaur egungo pantaila-ugaritasunera iritsi arte. Pantailak nonahi eta noiznahi ditugu presente, ea dena ikus eta dena egin daiteke.

San Telmo Museoan, 150 metroko pantaila-zerrenda handi batek erakusten digu komisarioek proposatutako ikus-entzunezko diskurtsoa. Eremu horri kontrajarrita, kontraeremua dugu, erabiltzaileek ikus-entzunezko erantzuna.

    Erakusketaren bisitariak: 10.249


4- Badu, bada erakusketa

Badu bada
  •      Eguna: 2012ko azaroaren 16tik otsailaren 17ra
  •      Ordutegia: Asteartetik igandera, 10:00-20:00 / Sarrera 3 euro

Euskarak bere onera datorren hizkuntza gisa ageri dituen errealitateak aurkeztuz, Badu Bada plataforma gisa planteatu da, herritarrek bere hizkuntzaz eta hizkuntzez ageri duen interesa pizteko, hizkuntzon arteko bizikidetzaz gogoeta eta eztabaida egiteko, eta mundu kulturaz eta hizkuntzaz askotarikoago eta aberatsago bat iristen laguntzeko.

Badu, Bada espazio aldakorra da, herritarrek hizkuntzon iraupenari eta bizikidetzari buruzko eztabaidan egin dezaketen ekarpenari irekia.

Badu, Bada, erakusketa gune izateaz gainera, inguru egoki eta iradokigarri bihurtzen da hala, ezagutzarekin, aitortzarekin eta hizkuntza gutxituen sustapenarekin lotutako jarduerak bultzatzeko. Hala, bada, zenbait jarduera antolatu dira erakusketaren azken xedearen atzetik.

Erakusketaren bisitariak (2012ko abenduak 31 arte): 6.687

Beste erakusketa batzuk:

Historiaurrearen abentura Gipuzkoan

Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak

Oteiza eta monumentalitate berria

Donostian ibiltari

Luis Tolosaren arkitektura

Jarduerak

Hitzaldiak, zikloak, ikastaroak, kongresuak

Parte-hartzaileak guztira: 11.070
Jarduerak guztira: 197
                    
Hitzaldiak                                
Zikloak                                                                         
Ikastaro monografikoak                                                   
Mintegiak eta tailerrak                             
Aurkezpenak                                                         
Prentsaurrekoak                                                    
STMtik kanpoko jarduerak                                        

Kultura eta aisia

Parte-hartzaileak guztira: 4.592
Jarduerak guztira: 38
                              
Literatura                                                                  
Antzerkia                                                 
Musika                            
Zinea
Badu Bada jarduerak                                                                         
Gastronomia-jarduerak                                            
                                  

Jaialdiak

Parte-hartzaileak guztira: 4.899

San Telmok hiriko jaialdietan parte hartu zuen:

    Jazzaldia                             
    Zinemaldia                          
    Olatu Talka
    Surfilm festibal
    Euskal jaiak
    Musika Hamabostaldia      

          Baliabide didaktikoak

Museoko bisita gidatuetan parte hartutako pertsonen kopurua guztira: 13.280

Bisita gidatuak, talde kopurua: 659

Bisita-tailerretan parte hartutako pertsonen kopurua guztira: 4.025

Tailer kopurua: 190

Aretoak hainbat jardueratarako alokatzea

San Telmo alokairua

San Telmok aukera asko eskaintzen dizkie erakunde pribatu eta publikoei hango aretoak erabil ditzaten beren jardueretarako eta ekitaldi bereziak egiteko: aurkezpenak, enpresa-bilerak, koktelak, galako afariak, sari-banaketak, eta abar.

    Egindako alokatze eta ekitaldien kopurua: 58


Bazkide-programa

Aurrera jarraitzen du bazkideentzako programak, zeinaren bidez, programazioan deskontuez eta San Telmo Museoko zerbitzuez baliatzeaz gainera, Donostia Kulturaren abantailez balia daitezke.

Bazkide babesleen kopurua guztira: 1.008.

Korporazio kideak

San Telmo Museoak Korporazio Kideentzako Programa proposatzen du; lau lankidetza era dituzte aukeran sozietatearekin konpromisoa hartu eta museoaren garapenean parte hartu nahi duten erakundeek.

2012an, zenbait hitzarmen sinatu ziren; El Diario Vascorekin, Patroi pribatu gisa, eta Berria egunkariarekin eta SER katearekin, enpresa ongile gisa.

Hona hemen museoak gaur egin dituen patroi pribatuak, enpresa ongileak eta erakunde lankideak:

Eusko Jaularitza / Gobierno Vasco, Gipuzkoako Foru Aldundia, EITB, Kutxa Gizarte ekintza eta  Altuna y Uria S.A., Diario Vasco, Berria, Cadena SER.