Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Egia Kultur Etxea

Aurten 15 urte bete dira Egia Kultur Etxea 1997ko maiatzean inauguratu zenetik. Urteotan, kultur etxeak auzoko premiei erantzunez, zerbitzuak hobetuz eta kultura-eskaintza interesgarria osatuz egin du aurrera. Liburutegi-zerbitzua, KZ gunea, ikasketa-gela eta Gaztelekua gure kultur etxeko eguneroko dinamikaren zati garrantzitsuak dira. Ikastaro-eskaintza zabalagoa ematen dugu, nola diziplinei hala adin-tarteei dagokienez, eta une honetan 3 urtetik gorako haurrei ematen diegu arreta, gazteentzako berariazko ikastaroak ematen ditugu eta eskaintza zabala dugu helduentzat. Jarduera ugari egiten ditugu gure areto eta mugimendu-lantegietan, betiere ikasteko eta esperientziak partekatzeko gogo handiz: pilatesa, egungo dantza, serigrafia, ehungintza-artisautza, antzerkia, bolliwood, argazkilaritza eta batuka.

Publikoari gorroto
Publikoari gorroto.
Haur antzerkia
Haur antzerkia.

GAZTESZENA, arte eszenikoetarako eta musikarako erreferentea eta hizkuntza eszeniko berrien, proiekturik gazteenen eta egungo dantza-proposamenik berrienen aldeko apustua egiten dutenen elkargunea. Programazioan, antzerkia, dantza, zirku berria, teknologia berriak eta era guztietako estiloetako (pop, rock, reggae, soul…) musika-eskaintza biltzen ditu. Nabarmendu behar da aurten hainbat jaialdi egin direla: Dferia, Dantzaz Blai, Smdk, Festibaila, Mojo Workin, Titirijai, Revolution Is Here! Reggae Festival

Daniel Abreu, Thomas Noone, La Intrusa, Dantzaz konpainia eta Igor Calonge izan ditugu, dantzarik berrienaren eta konprometituenaren erakusgarri. Teknika-maila eta edertasun handiko lanak eskaini dizkigute.

Huts teatroa, Yllana, Kulunka eta la Minie compagnie taldeak, zirkua, keinu-antzerkia, teknologia berriak eta arriskuko antzerkiaren aldeko apustua izan dira aurtengo proposamen eszenikoak.

Berri Txarrak, Sidonie, Nada Surf, Anai Arrebak , Swan Fyahboy, Veronica Falls, Lisabo, La Casa Azul, Lauroba: musika bikainez eta aparteko zuzeneko emanaldiez betetako arratsalde eta gauak.

.

Ipuinaren ordua
Ipuinaren ordua.
Musika parkean
Musika parkean.
Dantzaz
Dantzaz.

Aurten, aurrekoetan bezala, kultur etxean ez ezik gure auzoko hainbat espaziotan ere izan gara. Kale Antzerkiaren Jaialdia, Musika Parkean, Olatu Talka eta Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia jarduerak proposatu ditugu. Kultur etxea auzora irekitzeko eta bertan egiten diren ekimenetan laguntzeko ildoari eutsiz, Porrontxo Jaietan eta K1Donostiara ekitaldietan hartu dugu parte, Egia auzoko bizilagun ugarirekin batera.


Hainbat elkarte bildu dira kultur etxean eta horietako batzuek modu aktiboan hartu dute parte dinamikan. Egia Bizirik elkarteak garrantzi handiko lana egiten du, hilero auzoko bizilagunentzat interesgarriak diren gizarte- eta kultura-arloko gaiei buruzko bideo-emanaldi bat eta hitzaldi bat eginez. Dandaik erakusten ditu tailerretan egindako lanak. Ttan Ttakun Irratia urteko jaialdia egiten du hiriko gazte ugari elkartuta. Aitor Ikastolak antzerkiz betetzen du astebetez Gazteszenako eszenatokia

Ez dugu ahaztuko prestakuntzarako eta sormena garatzeko espazioa. Musikagela, musika-taldeentzako entsegu-lokalak. Arte Eszenikoen Lantegia, etorkizuneko aktoreak prestatzeko. Erakusketa-gunea, artista gazteei beren lana erakusgarri jartzeko aukera emateko.

15 urte proiektu berrietara irekita dagoen dinamika sortzen, eta, horri dagokionez, nabarmentzekoa da parte-hartze handia lortzen dugula proposatzen ditugun jardueretan eta ematen ditugun zerbitzuetan.

 

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 322 35.832
Antzerkia 42 8.119
Dantza 32 5.624
Bideoa 9 367
Musika 27 9.593
Hitzaldiak 22 426
Ikastaroak eta tailerrak
Erakusketak 10 3.781
Elkarteen bilerake ta jarduerak 149 2.105
Aretoen alokairuak 8 3.264
Liburutegiko jarduerak 18 652
Hainbat 5 1.901
Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 159 71.185
Liburutegiko bisitariak 46.911
Musika Gela 37 6.133
Gaztelekua 102 4.165
Plus 55 1 160
Ikasgelak 8.421
Kzgunea 5.178
Kzgunea (IT Txartela) 56 217
  • Erabilera publikoko ordenagailuen kopurua: 30

 

Prestakuntza
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 106 1.147
2011/2012 25 375
2012/2013 31 417
Kzgunea: ikastaroak 50 356
  • Bisitariak: 142.965