Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Okendo Kultur Etxea

Aurten, Okendo Kultur Etxeak, bere urteroko programazioaz gain, bere 25. urteurrena ospatu du (1987-2012). Kultur etxean antolatutako zenbait jardueraren bidez, gure esker ona eta aitormena erakutsi nahi izan diegu bai bizilagun eta elkarteek eta bai gure proiektuan parte hartu nahi izan duten guztiek urte hauetan guztietan erakutsitako jarrera dinamiko eta parte-hartzaileari.

El rey de los vampiros
Banpiroen erregea.

Auzoko elkarteekiko harremana naturala eta jarraia izan da 2012an ere. Horren adibide dira kultur etxeko aretoen lagapena, auzoko jaietan ospaturiko hainbat jardueratan izandako partaidetza eta lankidetza, hala nola San Juan eta San Tomas egunetako musika kontzertuak, antzerkia eta haurrentzako ekintzak. 

Pecha Kucha night
Pecha Kucha night.
Teatro de Bolsillo
Poltsiko antzerkia.

Aurtengo erakusketek auzoarentzako, eta orokorrean, hiri guztiarentzako erreferente izaten jarraitzen dute. Erakusketa-aretoen helburu da maila handiko eta estilo ezberdinetako erakusketak eskaintzea, mota ezberdinetako artistei aukera emanez. Hartara, besteak beste, Tàpies, Gervasio Sanchez (Desagertuak lanarekin), Salaberria, Sukilbide eta Yosigo artisten lanez gozatzeko aukera izan dugu. 

Okendo Kultur Etxeak bertara etortzen diren eta jardueretan parte hartzen duten pertsonen kopuruari eutsi dio 2012an. Jarduera horien artean, aipagarri dira: "Osasunaren astea", "Mendi eta izadi zikloa", "Bideoforum alemaniarra", "Abesbatzak", "Poltsiko antzerkia", "Haur antzerkia", "Kale antzerkia", "Literatur solasaldiak", eta abar.

Yosigo
Exposición "Azken urteak" de Yosigo.
7 zipotz kontzertuak
7 zipotz kontzertuak.

Zerbitzu integratuek ―Liburutegia, Kz gunea, Gaztelekua / Haurtxokoa eta Plus 55- barne-jarduerek beren funtzionamendu-maila ona ematen jarraitzen dute, bai jendearekiko arretaren aldetik, jardueren arrakastarenetik eta baita Kultur Etxearekiko harremanarengatik ere.

 

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 374 52.210
Antzerkia 12 1.954
Bideoa 35 1.846
Musika 15 3.450
Hitzaldiak 6 375
 
Erakusketak 19 38.287
Elkarteen bilerak eta jarduerak 163 4.739
Aretoen alokairuak 3 59
Liburutegiko jarduerak 75 1.356
Hainbat 46 2.144
Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 370 195.614
Liburutegiko bisitariak 156.494
Haurtxokoa 142 5.553
Gaztelekua 81 5.495
Plus 55 74 5.265
Kzgunea 22.490
Kzgunea (IT Txartela) 73 317
Erabilera publikoko ordenagailuen kopurua 25
Prestakuntza
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 161 1.876
2010/2011 20 543
 2011/2012 26 419
2011ko udako ikastaroak 1 40
Kzgunea: ikastaroak 114 874
  • Bisitariak: 235.976