Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Larratxo Kultur Etxea

 

2012an, askotariko musika eskaini da; oso estilo desberdinak sartu dira programazioan: stoner, hard core, hip hop, heavy metal edo popa. Kontzertu horietako gehienak Buenawista Prolleckzions, Xpressionk eta New Thunder-ekin izandako lankidetzaren ondorio izan dira.

X. Heavy Jaian, Barón Rojo talde mitikoaren emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen; erabat bete zuen Larratxoko aretoa, eta kontzertu luze eta indartsua eskaini.

Dr. Explosion

Doctor Explosion

Jaialdi berriak sortu dira: Open Rock Gaua, jarraipena izateko asmoz sortua, non Doctor Explosión ikusi eta entzun ahal izan baikenuen, eta Altzatarock jaialdia. Bigarren hori Bizarrain eta Altzako Gazte Asanblada elkarteekiko lankidetzan sortu da, xede honekin: gaur egungo euskal rockaren alerik onenak Altzara ekartzea. Oraingo honetan, emanaldi nagusia Willis Drummondena izan zen.

San Miguel Donostikluba zirkuituak Gipuzkoako hip hop-aren erakusgarri bat ekarri zigun; zortzi talde gipuzkoarrek hartu zuten parte Donostia Underground Fest-en.

Barón Rojo
Barón Rojo.
Haur Antzerkia: Vaiven
Haur antzerkia: Vaiven.

Haur antzerkiaren programazioan, kalitate handiko lanak eskaini dira. Larratxoko agertokitik pasatu dira, besteak beste, Marie de Jhong-en Alabatxo (2012ko Fetén Saria), Gorakadaren Printzea eta ahatea, Teloncillo-ren Los animales de don Baltasar, eta baita zirkuaren aldeko apustu bat ere, Vaivén Circo granadar konpainiaren Do not disturb.

Emakumeen Astea
Emakumearen astea.
Altzatarock
Altzatarock.

2012an ere, hainbat elkarte eta kolektiboren ekimenarentzako agertoki izan da Larratxo; programazioa aberasten lagundu dute taldeok. Nabarmentzekoak, Emakumearen Astea, Sevillana jaialdia, Solidaritza jaia eta Mintzamina zikloko proiekzioak.

 

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 187 12.712
Antzerkia 8 852
Dantza 3 586
Bideoa 5 320
Musika 8 1.373
Hitzaldiak 1 230
Elkarteen bilerak eta jarduerak 144 8.865
Liburutegiko jarduerak 16 166
Hainbat 2 320

 

Zerbitzuak

 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 12 29.029
Liburutegiko bisitariak 27.415
Plus 55 12 1.614
  • Erabilera publikoko ordenagailuen kopurua: 4

 

Prestakuntza
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 11 142
2011/2012 ikastaroak 3 50
2012/2013 ikastaroak 3 48
2012ko ikastaro puntualak 1 15
Emakume elkarteen ikastaroak 4 31
  • Bisitariak: 51.913