Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Casares - Tomasene Kultur Etxea

2012. urtean, lehendik zetozen zikloak indartu eta aldi berean programazio-ildo berriak ireki nahi izan ditugu, beste arlo batzuk hartzeko edo parte-hartze eta lan-dinamika berriak sortzeko.

Azken ildo horretatik, Titirijai ziklo berrian sartu gara, bai eta Musika sakroko zikloan ere; eta auzoko kultur eta gizarte-sarearen lankidetza eskatzen duten egitasmoak bultzatu ditugu, hala nola euskarazko eskaintza zabaltzea, musika eskaintza berritzea edo truke-azoka.

Ahots-musika izan da urteko apusturik handienetako bat. El leon de oro (Asturias), Quator Meliades (Frantzia) edo Latvian Voices (Letonia) taldeak pasatu dira Altzatik. Bestalde, Altzatarrak edo Altzako Historia Mintegia elkarteek antolatutako kontzertuak ere izan ditugu, hala nola San Martzial jaiei hasiera eman zien kontzertua, edo Altzak soinu, Altzak doinuren bigarren edizioa, auzoko artista gazteei entzuteko aukera bat.

Aurten ere, formatu txikiko arte eszenikoen erakusleiho bihurtu da Tomasene, eta kalitateagatik eta bitxitasunagatik nabarmendu diren lanak eskaini ditu.  Horren adibide izan da Uruguaiko Ángeles de trapo konpainiak Titirijai jaialdiaren barruan izandako emanaldia, edo Kanpoaldea toki bat da  lana, urtebete eta 4 urte bitarteko haurtxoentzat: harritu eta jakin-mina piztu zien, munduaz oro har eta arte eszenikoez bereziki.

Bertso asteak XII. edizioa egin zuen, Altzania elkartearen eskutik. Besteak beste, Sustrai Kolina, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi eta Iker Zubeldiak hartu zuten parte.

Haur antzerkia
Arena en los bolsillos
Leon de oro
León de oro.

Literaktum jaialdiak hitzaldi abestu bat ekarri zuen Altzara: Martiriok eman zuena, Javier Muguruzak aurkeztu ondoren. Hitzaldia ibilaldi bat izan zen herri-musikako kanten hitzetan barrena; interes handia sortu zuen, eta Tomasene txiki geratu zen.

Kale antzerkia izan zen udako ikusgarri nagusia. Ziklo horrek arreta berezia merezi du: zazpi lan izan dira guztira, antolakuntzan beste hainbeste Jai Batzordek parte hartu dute, eta 2.000 ikusle izan ditu. Oraingoan, zenbait berrikuntza nabarmendu behar dira: Markeliñeren antzezpen interaktibo harrigarria, Zoozoom, edo Deabru Beltzak taldearen Tambores de fuego ezaguna.

Ikastaroen arloa, Kultur Etxeko jardunaren ardatz nagusietako bat, indartu egin da aurten, eta erantzun ona izan du. Bestalde, zeramikaren inguruko jarduera osagarri berriei esker, 300 lagun inguru pasatu dira gure lantegitik; horietako asko, arlo horretan lehen aldiz aritu direnak.

Kaleko antzerkia
Deabru beltzak.
Festival Literaktum
Literaktum jaialdia.
Exposición de cerámica
Keramika erakusketa

Ipuinaren orduak aldatu egin du formatua: bi urtetik aurrerako haurrentzako saioak eskaini ditu (haurrak helduren batekin etortzen ziren, noski). Proposamen berri horrek parte hartzaileak asko gehitzea ekarri du, eta, hori ikusirik, bide horretatik jarraitzekotan gara.

Hileko gaian, beste urte batzuetan bezala, hainbat gai ukitu dira; besteak beste, klima-aldaketa —Asier Hilariok hartu zuen parte— eta krisi globalari eman dakizkiokeen erantzunak, Joseba Azkarraga edo Mirene Begiristainen ikuspuntutik.

+55k adinekoei programazio egonkorra eskainiz jarraitzen du, eta parte hartu du belaunaldien arteko beste ekinbide batzuetan ere, hala nola truke-azokan.

Azkenik, tokiko bildumak lanean jarraitu du Altzaren ondare dokumentala bildu, kontserbatu eta ezagutarazteko xedez. Aurten, katalogatzeari eman zaio lehentasuna, eta 1.163 fitxa sartu dira datu-basean; horietatik, erdia baino gehiago kontsulta daitezke hemen: www.altza.info. Webeko kontsultak bikoiztu egin dira: 26.741etik 54.418 bisitari izatera iritsi gara.

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 350 11.924
Antzerkia 18 2.746
Dantza 1 250
Bideoa 24 749
Musika 19 1.827
HItzaldiak 226 
Erakusketak 7 1.014
Elkarteen bilerak eta jarduerak 165 2.821
Liburutegiko jarduerak 46 978
Hainbat 61 1.313

 

Zerbitzuak

 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 91 91.034
Liburutegiko bisitariak 81.902
Plus 55 27 825
Kzgunea 8.164
Kzgunea (IT Txartela) 64 143
  • Erabilera publikoko ordenagailuen kopurua: 47

 

Prestakuntza
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 116 964
2011/2012 15 244
 2012/2013 21 264
2012ko ikastaro puntualak 4 52
Kzguneko ikastaroak 55 289
Musika eskola 2011/2012 10 54
Musika eskola 2012/2013 11 61
  • Bisitariak: 131.519