Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Lugaritz Kultur Etxea

2012an, formatu ertain eta txikiko antzerki alternatiboaren eskariari erantzuten jarraitu dugu; Imanol Larzabal Aretoak lehendik ere eskaintzen zuena, bestalde. Programazioak orekatua, gaurkoa, askotarikoa, erakargarria eta interesgarria izaten jarraitu du, Imanol Larzabal Aretoak eskaintzen duen formatuan betiere. Proposamen batzuek mugak hautsi dituzte; esate baterako, Do Chapitó konpainiaren Perro que muere no ladra lanak; edo Pont Flotant-eko valentziarren Ejercicios de amor, proposamen arriskatu eta erabat berria hau ere, zeinaren antzezpena agertokitik eta eserlekuetatik harago iristen baitzen, antzokiko ateetatik kanpora, Kultur Etxeko beste areto batzuk hartzeraino. Hala ere, ezin ahaztu beste lan hautatu batzuen kalitatea: Histrión-en Traición, Cotillasen umorea, eta Colectivo Monstrenko-ren Tenemos que hablar lanaren gogoeta.

Gurean izan dira zenbait lan saritu ere, hala nola Alabatxo, Marie de Jongh konpainiarena, zeinak haurrentzako lanik onenaren saria irabazi baitzuen Fetén 2012-en. Haurrentzako lanak: El Teatre de l’Home Dibuixat-en Harriz harri, Max Sarietan finalista, txikienentzat; hemengo ekoizpen freskoak, hala nola Ali Baba eta 40 lapurrak.

Haur antzerkia
Teatro infantil.
Traición
Histrión teatro.
Olatu Talka
Olatu Talka.

Aipatu beharrekoa da Lugaritzek parte hartu izana dFERIA 2012ren barruan eskaini zen programazioan. Aretoaren ezaugarriak kontuan izanik, erabaki zen haurrentzako emanaldiak gure antzokian egitea. Eta ez antzerki-lanak bakarrik; dantza-emanaldiak ere izan genituen.

Musikaren arloan, 2012ak balio izan digu gure musika-"estiloa" berresteko euskal folkaren barruan; Ganbara, Joseba Irazoki izan ditugu gurekin; joera berriak baztertu gabe —SMDKrekiko lankidetzaren barruan—, nazioarteko taldeek ekarriak, hala nola Xiu-Xiuk. Ezin ditugu ahaztu bertako taldeak, hala nola Musikeneko Big Band-a, Musika Parkean zikloaren barruan jardun baitzuen Miramar Jauregiko lorategian; edo Jakintza Musika Eskola, zeinak ikasturtearen amaiera gisako kontzertuak eskaintzen baitizkigu, ikasleek jarduten dutelarik.

Aurten, gainera, eta Imanol Oroituz Taldearekin eta EITBrekin lankidetzan, ekitaldi berezia egin da Imanol Larzabalen oroimenez, Imanol Cover izenekoa. Urtero bezala egin zaio omenaldi txiki hori kantautoreari, baina 2012an, Euskadi Irratiak 30 urte betetzen zituela-eta, maketen lehiaketa bat izan da, Imanolen abestietan oinarritua. Finala Lugaritzen izan zen, eta ondoren irratiz eta telebistan eman zuten (EITB).

Kontuan hartzekoa da zenbat emakume artistak jarri dituzten ikusgai beren lanak gure erakusketa-aretoan 2012an, eta zer-nolako oihartzuna izan duten bertako komunikabideetan. Aretoaren beraren traba arkitektonikoa hausteko joerak segida izan du; erakusketa bertatik kanpora atera izan da zenbait kasutan.

Gainera, auzoko elkarte batzuen lankidetza izan dugu aretoan bertan eta Kultur Etxetik kanpora lan egiteko, batez ere auzotar txikienekin. Herritarrekin batera parte hartzeari dagokionez, maiatzean

Olatu Talka 2012 jaialdi amateurrean izan ginen, Kultur Etxe gisa, auzoko talde eta elkarte batzuekin batera, Donostia 2016an Europako Kultur Hiriburu izango dela-eta antolatu ziren jardueretan.

2012an ere jarduera gehiagotan parte hartu dugu (eskaini ohi ditugunei gehitu zaizkie): Añorga auzoan, literatur solasaldiari laguntza eskainiz, eta Ibaetan, ikastaro-eskaintza zabalagoa eginez.

Aurrera jarraitzen du Literatura eta Kafea jarduerak, lehentasuna emanez euskarazko lanak irakurtzeari eta aztertzeari. Jarduera hori Antiguako auzoari eta hiri osoari irekita dago. Literaktum jaialdirako: Mikel Hernandez Abaitua izan da gure artean.

Literaktum
Literaktum.
Imanol oroituz
Imanol oroituz.

Eta, amaitzeko, 2012-2013 egitasmo berri bat sortu da, EKErekin (Euskal Kulturaren Erakundearekin) eta Biarritzeko Theâtre des Chimeres ekin lankidetzan: HIRU OTSO. Egitasmoaren abiapuntu gisa, "egoitza"ren bideaz eta inguruetako ikasleen lankidetzaz baliatu gara, zertarako eta, dosier pedagogiko baten bitartez, antzerki-lanaren prestaketan parte har dezaten eta egiten diren proba-saioak ikusi ahal ditzaten. Gainera, ipuinen zenbait alderdi landuko dira, hala nola ekologia, genero-berdintasuna… Ipuin-kontaketarako lantegiak ere izango dira, auzoko elkarteekiko lankidetzan, non haurrek ipuinak iradokitzen diena marrazten baitute.

Lan horiek ikusgai jarriko dira Kultur Etxean, haurrek ikusi eta azter ditzaten, eta, hala, egitasmoan parte har dezaten.

 

 

JARDUERAK

Kop.

Erabiltzaileak

Antzerkia

67

8502

Dantza

28

1596

Zinea

1

194

Bideoa

15

822

Musika

25

3364

Hitzaldiak

12

422

Erakusketak

14

15642

Elkarteen bilerak eta jarduerak

118

2219

Aretoen alokairuak

9

1260

Liburutegiko jarduerak

34

707

Merkatuen jarduerak

35

2978

GUZTIAK

358

37706

ZERBITZUAK

Erabilerak

Liburutegiko bisitak

44753

Plus 55 (jarduerak)

49

2360

Haurtxoko (jarduerak)

50

1697

Gazteleku (jarduerak)

49

1346

Kzgunea (Internetera sarbidea)

4073

Kzgunea (IT Txartela)

52

35

GUZTIRA

200

54264

Nº ordenadores de uso público

27

PRESTAKUNTZA

Kop.

Erabiltzaileak

2011-2012 ikastaroak

27

259

2012-2013 ikastaroak

27

269

Ikastaro puntualak 2012

1

3

Udako ikastaroak 2012

1

6

Kzguneko ikastaroak

37

266

GUZTIRA

93

803

BISITARIAK

99.095