Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Loiola Kultur Etxea

Loiolako kultur etxeak 25 urte bete ditu. 2012an jarduera eta ekimen ugari egin ditugu, horietako asko Loiolako, Txomin-Eneako eta Martuteneko gizarte- eta kultura-eragileen parte-hartzeari lotuak.

Kontuan izanik Topoko lanek (trenbidea bikoiztea) aurrera jarraitzen dutela, eraikinetik maizago irten eta kalea hartzea erabaki dugu.

Musika parkean

Auzoetako kultura-egitura sendotzeko gogo biziz jarraitzen dugu, eta, ildo horretan eta betiere elkarteekin batera, nabarmentzeko moduko lorpenak ditugu, hala nola Martuteneri buruzko Sarroeta-Martutene txuribeltzez liburua argitaratu izana eta Olatu Talkaren barruan bidegorriarekin sortu zen dinamika guztia. Bizilagunak ikusle izateari hein batean uztea eta parte-hartzailego izatea lortzeko irrikaren adierazle garbiak dira bi lorpen horiek.

Hainbat parte-hartze prozesutan murgilduta gabiltza zenbait udal-departamenturekin. Txomin Enearen, Martuteneren eta Loiolako Lorategi Hiriaren oraina eta etorkizuna daude jokoan, hirigintzari dagokionez (Loiola Donostia).

Loiola erakusketa
Giuliano Mezzacasaren erakusketa
Titiriteros de Binefar
Titiriteros de Binéfar

Gainera, programazioaren zati handi batek herritarren artean hainbat gai zabaltzearekin du zerikusia: historia, ondarea, etnografia, landa-mundua, natura, Urumea ibaia, 21 Agenda, memoria... Izan ere, herritarrak gai horren inguruan sentsibilizatu nahi ditugu. Horren erakusgarri dugu Hidro-Logikoak proiektua, Kristina Enea fundazioarekin batera antolatua. Berrikuntzen artean, beste lankidetza batzuk ere nabarmen ditzakegu, hala nola Kalapierekin, udalaren mugikortasun-sailarekin eta bizikletaren behatokiarekin batera egindako bidegorri-proiektua, eta ibaia garbitzeko proiektua, Urgardenekin batera egin duguna.

San Martin Topaketak
San Martin Topaketak
Mikologia astea
Mikologia astea

Jarduera horiei guztiei dagokienez, ibilbide eta bisita gidatu gehiago egin ditugu baserrietara eta ibaira, florari eta faunari buruzko jakintza gehitu dugu, baita Urumea ibarreko gotorlekuei buruzkoa ere, karlistadak aztertuta; perretxikotara joan gara, baita sorginen errekara ere San Joan bezperan, Albaolarekiko lankidetzan eta Maite Agirreren antzerki-konpainiarekin batera.

Bestalde, kultur etxeko eta Etxarrieneko ohiko programazioari eutsi diogu (Mikologia, Emakume-zikloa, Literaktum, Musika Parkean, haur-antzerkia...), baita ikastaro, lantegi, erakusketa eta abarri ere.

 

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 135 24.385
Antzerkia 18 3.700
Dantza 2 2.500
Bideoa 6 90
Musika 13 1370
Hitzaldiak 3 80
Erakusketak 16 14.695
Elkarteen bilerak eta jarduerak 29 374
Liburutegiko jarduerak 30 526
Hainbat 18 1.050
Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 29.190
Liburutegiko bisitariak 29.190
  • Erabilera publikoko ordenagailuen kopurua: 8
Prestakuntza
 NúmeroUsuarios
GUZTIRA 37 482
2010/2011 20 244
2011/2012 14 184
2011ko ikastaro puntualak 3 54
  • Bisitariak: 52.300