Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburutegi zerbitzua

01Intxaurrondo ke liburutegia
Intxaurrondo K.E. Liburutegia

Liburutegiek hiritarren artean balorazio ona duten seinale da mailegu eta bisitari kopuruaren igoera, iaz ere, jarraian deskribatzen diren adierazleen arabera.

Bisitak eta maileguak

Gure liburutegiek, guztira, 1.101.370 bisita jaso dituzte. 2011ko bisita kopuruarekin alderatuta %5,79 hazi da zenbateko hori.

Mailegu kopurua %6,80 hazi da aurreko urtearekin alderatuta; 596.197 mailegu egin dira guztira. Horrek esan nahi du biztanleko 3,21 mailegu egin direla eta, beraz, Europako bateztestekoan gaude (biztanleko 3 eta 4 mailegu artean).

Eskuraketei dagokienean, berritze kuota %35,01 murriztu da, liburutegietarako dokumentu gutxiago erosi baitira.

Udal Liburutegien Sarearen zerbitzuak erabiltzen dituzten biztanleei dagokienez, herritarren %50ek baino gehiagok dauka bazkide txartela, guztira 114.079 dira. Bazkide aktiboa, %32,14 izan da, hau da, zenbateko horrek gutxienez behin erabili zuen mailegu-zerbitzua 2012an gure liburutegien batean. Zenbateko horri eutsi zaio 6.561 bazkide berri izan ditugu.

    Haur liburutegia
    Haur liburutegia
    Eskola liburuzainen ikastaroa
    Eskola liburuzainen ikastaroa
    080 Mila Beldarrain DK literatura
    Mila Beldarrain. DK Literatura 2012

Proiektuak

Aurrtengo proiekturik garrantzitsuena udal sarean katalogo berria izan da. VuFind software askearekin egin da. Katalogo horrek bi joera bateratzen ditu: software askeraren erabilera eta erabiltzaileen partaidetza. Proiektu horri esker aintzatespen profesionala jaso dugu.

"Irakurketa klub digitala" dugu aipatzekoa, proiektuaren berritasunarengatik. Ipad-ak erabiltzen dira irakurtzeko, Fernando Morillo idazleak gidatzen duen saio honetan. 9 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendua. Horren helburua irakurketa eta teknologia berriak lotzea da.

Lakindetzari dagokionean, Euskal Idazleen Elkartearekin eta Galtzagorrirekin egindako hitzarmenak aipatu nahiko genituzke.

Erabiltzaileek e-reader gailuen maileguari emandako erantzunak oso ona izaten jarraitzen du. Gure eskaintzari gehitu diogu aurten LIBBuk e-reader gailua, pantailla euskaraz edukitzeko aukera ematen duen tresna bakarra da.

2012ko beste helburu bat liburutegietan irrati-frekuentziaren aldeko apustuari eustea izan da. Liburutegi Nagusiko Haur Saileko etiketak grabatzen hasi gara, lapurreten aurkako antenak ordezkatu aurretik egin beharreko pausoa.

Komunikazio atalean, Donostia Kulturaren atariko bi blogen aldeko apustua dugu nabarmentzekoa. Bata, Liburu dantza, liburuei buruzko gomendioak emateko blog irekia da. 10 liburuzainek parte hartu dute blogean eta, guztira, 47 gomendio idatzi dituzte, eleberri nahiz komikiei buruzkoak, Donostia Bildumako liburuei buruzkoak eta haurrei zuzendutatko gomendioak.

Bigarrena, Liburutegien ahotsa, Liburutegien Sareko zuzendariaren bloga da. Bertan, liburutegiei eta irakurketa eta liburuen alorrari aplikatutako teknologiei buruz aritzen da. Blogak liburutegi-zerbitzua sare sozialetan nabarmentzeko aukera eman du. Liburutegien izaera digitala sortzen jarraitzeko aukera ematen digu.

Sektoreko esparru profesionaletan izandako agerpenei dagokienez, Liburutegi Publikoen VI. Kongresuan aurkezteko bi ekimenak dira aipatzekoak: Amarauna proiektua, auzo nortasuna bilduma digitalaren bitartez eraikitzen eta VuFind: Donostiako liburutegien sarearen 2.0 katalogoa edo katalogo soziala.

AIZU aldizkariaren 372. alean, literatura eta euskarriei buruzko artikuluan, gure liburutegietako liburu elektronikoen maileguari buruzko esperientzia argitaratu zuten. Alhondiga Bilbaon ekainean "Liburutegiak, beti-betiko espazioak, e-bookaren eta gizarte-sareeen erronkaren aurrean" izeneko jardunaldietan aurkeztu genuen "Etorkizuna orainaldi denean: 2.0 weba Donostiako liburutegietan, zein erabilera? izeneko hitzaldia.

Irakurketa kluba digitala
Irakurketa kluba digitala
Irakurri baino lehen irakutzen
Irakurri baino lehen irakutzen
Automailegua
Automailegua

Jarduerak

Arreta berezia eskaini diogu bi egun berezitan antolatutako jardueren programazioari, hots, Liburuaren Nazioarteko Egunean eta Liburutegiaren Egunean antolatutakoari. Liburuaren Nazioarteko Egunean 10 irakurle onenei sariak banatu genizkien. Bazkide heldu eta haurren bi kategorietan banatu ziren: liburuak erosteko 50 euro eta 30 euroko sariak, hurrenez hurren. Horrez gain, egun horretarako eskatu genituen Iban Barrenetxeak ilustratutako orri-markagailuak. Charles Dickens idazlean oinarritutakoak dira, 2012an bete baita bere jaiotzaren bigarren mendeurrena.

Liburutegiaren Egunaren jarduerak Tabakalerarekin elkarlanean antolatu ziren. Bi gonbidatu nagusi izan genituen: Juan Gómez Jurado idazlea eta Nieves González liburuzaina. Gonbidatu bakoitzak, bere espezialitatearen ikuspegitik, sare sozialek irakurketari eta liburutegiei eskain diezazkiekeen aukerez hitz egin zuen.

Liburutegi Nagusian, DK Literatura programak abian darrai. Bertan parte hartu zuten, besteak beste, Harkaitz Cano, Isaac Rosa, Menchu Gutiérrez eta Mila Beldarrain idazleek, beren literaturari buruzko berriak azaltzeko.

Liburutegi Zerbitzuak, Kultur Ekintzarekin elkarlanean, Literaktum Jaialdia antolatu du. Besteak beste, Eduardo Galeano eta Ramon Saizarbitoria idazleen bertaratzea kudeatu dute, baita Katalina Eleizegi idazleari buruzko ibilbide literarioa antolatu ere.

Azkenik, Serafin Barojaren heriotzaren mendeurrena omentzeko antolatutako ekimena ere aipatu nahiko genuke. Patri Urkizuren hitzaldia eta hirian barna Jose Inazio Ansorenak gidatutako ibilbide literarioa antolatu ziren.

110 Intxaurrondo liburutegia
Intxaurrondo K.E. Liburutegia
09wifi
WiFi
Ipuinaren ordua
Ipuinaren ordua

 LIBURUTEGI-ZERBITZUA ZENBAKITAN

Liburutegi kopurua 17
Populazioa 185.357
Bilduma modernoko funtsak. 384.349
Liburu eta liburuxkak 301.503
Braille liburuak 54
Entzuteko dokumentuak 32.343
Dokumentu elektronikoak 4.888
Ikus-entzunezko dokumentuak 38.956
Musika inprimatua 6.277
Grabatuak 243
Mapak 21
Liburu elektronikoen irakurleak 36
Ordenagailu eramangarriak 28
 
Euskarazko funtsa 67.991
Gaztelaniazko funtsa 269.192
Beste hizkuntzetako funtsa 47.166
Bilduma historikoko funtsak 65.000
Bilduma historiko katalogatua 61.212
Mikrofilmak/mikrofitxak. 8.109
 
Altak 27.682
Bajak 15.035
Bildumaren hazkundea %-tan 4,14
Bildumaren berrikuntza %-tan 7,09 (1)
 
Erabilera publikoko ordenagailuak 306
Internet / CD-ROM sarbide-postuak 267
OPAC 39
Opac kontsultak (bisitak) 281.273
Opac kontsultak (orriak) 1.898.643
Web kontsultak (bisitak) 86.685
Web kontsultak (orriak) 246.345
Hemeroteka digitaleko kontsultak (bisitak) 25.908
Hemeroteka digitaleko kontsultak (orriak) 488.478
 

Liburutegi Zerbitzuko bazkideak

114.079
2012. urteko bazkide berriak 6.561
14 urtetik gorako bazkide berriak 4.689
14 urtetik beherako bazkide berriak 1.872
2012ko bazkide aktiboak 32,14%
 
Liburutegira egindako bisitaldiak 1.101.370
Eguneko bisiten batez bestekoa 3.721
 
Maileguak 596.197
Liburu-maileguak 357.658
Enzuteko dokumentuen maileguak. 34.378
Dokumentu elektronikoen maileguak. 7.413
Ikus-entzunezko dokumentuen maileguak. 176.915
Musika inprimatuaren maileguak. 2.917
Aldizkarien maileguak 10.545
Bideojokuen maileguak 3.537
Liburu elektronikoen irakurleei egindako maileguak 552
Ordenagailu eramangarrien maileguak 2.282
 
Internet / CDROM / Wi-Fi kontsultak 171.844
KZ aretoetan 79.981
Aretoan 55.881
Wi-Fi 35.982
 
Jarduera-kopurua 781
Euskarazko jarduera-kopurua
636
Jardueretara etorritakoak 17.643
Erakusketak 8

 (1) arabera (PAB: liburutegiak aztertzeko programa, Bertelsman Fundazioarena).