Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2012

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen XXIII. edizioa urriaren 27tik azaroaren 2ra bitartean egin zen. 32.950 ikuslek izan zuten hartaz gozatzeko parada (12.792 zine-proiekzioetan, eta 20.158 beste jardueretan); izan ere, kultur eskaintza hori oso kontuan hartzen dute Espainiako estatuko zaleek, bertan izaten den giro apartagatik batez ere.

059concurso de disfraces 035
Mozorro lehiaketa

2012an, banpiroak izan ziren protagonista berezi, hasi karteletik, non Mario Vaquerizo "banpirotuta" agertzen baitzen, eta Drakulari eskainitako erakusketaraino, Bram Stoker idazlearen mendeurrena zela-eta.

Zine-programazioan, beldurra eta komedia konbinaturik, proposamen alternatiboagoak, eta zenbait film Espainian erabateko estreinaldia izan dutenak gure zinemaldian. Europar ekoizpenak izan dira gehienak, eta hori seinale ona da generoarentzat.

presentacin cartel terror 2012  5
Mario Vaquerizo, aurtengo kartelaren irudia
14jurado 02
Epaimahaia

Victoria Eugenia Antzokiak Universal Estudioekin batera ospatu zuen mendeurrena, eta, hori dela-eta, kultuzko film klasiko eta modernoen ziklo bat hartu zuen. Filmok, euskaraz azpidatzita denak, sail horretako ikusle-kopurua handitzen lagundu dute, zinemaldiko giroak dena kutsatzen baitu.

terror1
"Sawney" filmeko lan-taldea
terror2
"Dead Sushi"
terror3
“Serie B" filmeko lan-taldea

Erakusketetan, Santiago Lorenzo zinegile eta eleberrigilearen lan original eta fina izan genuen, eta komikiaren ingurukoak, ohi bezala, Santiago Valenzuela eta Luis Royo autoreekin.

Nekrogune jarduerak. Inaugurazio gisako Nekrobira bat, Master of Doom lehiaketa, familia-ginkana bat eta Tabakalera ondoan egindako transmedia lantegi bat izan ziren beste proposamen batzuk.