Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Giza Eskubideen Zinemaldia 2012

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearekin batera antolaturik, 2012an zinemaldi esanguratsu honen hamargarren urteurrena ospatu genuen. 25.591 ikusle izan ziren Zinemaldian (10.935 ikusle zine-emanaldietan, eta 14.656 jarduera paraleloetan). Aurreko urteekin konparatuta, gehitu egin da kopurua; eskaini diren solasaldi eta jarduera paraleloetan ere gero eta handiagoa izan da parte-hartzea.

Gazta zati bat
"Gazta zati bat" filmaren aurkezpena
Cartel Cine y Derechos Humanos
Jaialdiaren kartela
Scarlet Road
"Scarlet Road"

Emakume zinegileek parte nabarmena izan dute berriz ere zinemaldian, bai hautaturiko lanen aldetik, bai 2012ko sari bereziaren karietara, Iciar Bollaini eman baitzitzaion, bere lanetan agertu duen konpromiso eta kalitateagatik.

Hezkuntza, elbarritasuna, erabakitzeko eskubidea... horra film eta eztabaidetan jorratutako gai batzuk. 2012an, bi film luze eskain zaizkio Saharako auziari, eta bi euskal ekoizpenek erabateko estreinaldia izan dute gure zinemaldian: Gazta zati bat eta Ziztadak.

Paco Larrañagaren kasuak –Ríndete mañana filmak azaldua; ikusleen saria irabazi zuenak– erakarri zuen bereziki ikusleen eta komunikabideen arreta.

Exposición Desparecidos
"Desparecidos" , Gervasio Sánchezen erakusketa
Ríndete mañana”
Paco Larrañaga eta "Ríndete mañana" filmeko taldea
Iciar Bollaín
Iciar Bollaini omenaldia

Ezin falta, 2012an, Gernikaren (eta beste herri batzuen) bonbardaketaren 75. urteurrena; erakusketa bat eta saio berezi bat eskaini zitzaizkion. Gervasio Sánchezek ere Desagertuak bildumako argazkiak aurkeztu zituen.

Besteak beste, Amnesty International-en lantegia nabarmenduko dugu, Isaki Lacuesta eta Juan Azpitartek gidatua, eta adierazpen-askatasunarekin eta artearekin lotua.

Instutizio, GKE eta besteren ahalegin eta konpromiso handiari esker, Zinemaldiak aurrera jarraitzen du, eta erreferentzia bihurtzeko bidean da zine- eta gizarte-gertakarien artean.