Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Musika

Donostia Kulturan, musikaren emanaldiei eta zabalkundeari dagozkion ekinbideek agertoki, lankidetza, proposamen eta estilo sorta zabala osatzen dute.

Bere atalean islatuta eta adierazita geratu den bezala, Victoria Eugenia Antzokiko programazioak eskaintza horretako proposamenik deigarrienetako batzuk bildu zituen 2012an. Calexico, Tindersticks, Xiberoko Sutondoan, Gorka Knörr, Marlango edo Luis Eduardo Aute dira, besteak beste, eskaintza horren lagin aski adierazgarri batzuk. Horrez gainera, nabarmendu beharrekoa da programazio hori eragile, artista, diskoetxe, elkarte eta beste erakunde batzuekiko lankidetzan gauzatu dela oso-osorik.

Ruphus Wainwright
Rufus Wainwright
Xiberoko sutondoan
Xiberoko sutondoan
Marlango
Marlango

Antzoki Zaharrean, berriz, 7 musika-emanaldi izan dira; bi, Euskal Kantuzale Elkartearekin lankidetzan, eta izen ezagunak ekarri dituzte: Mikel Erentxun, Iván Ferreiro, Micah P. Hinson, esate baterako.

Donostia Kulturako Musika Sailak programatzen du Kursaal Fundazioaren Herri Musika atala. 2012an, 21 ikuskizun gauzatu dira. Horietatik, 5 Euskal Musikarenak izan dira. Nabarmentzekoak, horien artean, Benito Lertxundirena eta Bide Ertzeanena. Baita Baionatik Donostira, Sortuko Dira Besteak eta Kantu Txikiak izeneko ikuskizunak ere. Nazioarteko poparen atalean, Rufus Wainwright izan zen izenik ospetsuena. Espainiako popean, berriz, Russian Red, Vetusta Morla, Amaia Montero, Manolo García eta Fito y Fitipaldis izan dira eskaintza zabal eta erakargarri baten ardatza. Beste musika-estilo batzuen ordezkari izan ziren, berriz, Desert Slide (Indiako musika) eta Mississippi Mass Choir (gospela).

Sail honen esku dago, halaber, Heineken Jazzaldiaren programazioa. 2012an, 48. edizioa egin zen, baita arrakasta handia lortu ere entzuleen eta kritikaren aldetik. 122.000 ikus-entzule baino gehiago izan ziren 104 kontzertuetan, uztailaren 19tik 23ra bitarte.

Aute
Luis Eduardo Aute
Gorka Knörr
Gorka Knörr
Tindersticks
Tindersticks

Azkenik, 154 musika-ikuskizun izan dira 2012an kultur etxeetan, eta 27.106 lagun bildu dituzte. Aipamen berezia merezi du San Miguel DonostiKluba zikloak, Indie musika hurbiltzen baitio Donostiako entzuleria gazteari. Donostia Kulturak Olatu Talka jaialdiarekin izandako lankidetzari esker, Ostiralive jarri zen martxan, non 40 taldek baino gehiagok jo baitzuten Donostiako taberna eta pubetan.