Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Festak

Donostia Kultura Festak unitateak liburu bat argitaratu zuen 2011n, aurreko bietan bezala; oraingoan, Haur Danborradaren 50. urteurrena ospatzeko. 50 años en compañía du izenburua, eta haur danborradaren argazki historikoak ageri dira bertan, bai eta argazki-artxibotik hartutako beste batzuk ere, non konpainia guztiak ageri baitira bere jantzi tipikoekin.

Erregeak

Urtero bezala, jaien egutegia urtarrilaren 5ean hasi zen, Errege Magoen desfilearekin. Egunari hasiera emateko, 12etan Errege Magoak Donostiako Udaletxera iritsi ziren Kontxako hondartzatik, gameluen gainean; oraingoan, Baby elefanteak lagunduta. Handik ordu erdira, donostiar haurrek gutunak eman zizkieten, eta arratsaldeko 6etan hasi zen desfilea hiriko erdialdean barrena. 2011ko edizioan, Erregeek Rezola eta Villa Sacramentoko gerontologia-zentroak bisitatu zituzten. 2011n, lehen aldiz, Musika Eskolako Orkestrak parte hartu zuen desfilean. Eskolako neska-mutikoek girotu zuten desfilea beren musika-karrozetatik.

Errege Magoak Udaletxean
Errege Magoak udaletxean.
Errege Magoen desfilea
Taldeak 23
Parte-hartzaileak 500dik gora
Karrozak 7
Gozokiak 1.500 kg. (egokiak zeliakoentzat ere)
Errege Magoen iritsiera Donostiara
Errege Magoen iritsiera Donostiara.

Haur Danborrada

Urtarrilaren 18an, asteartearekin, Haur Danborrada aurkeztu zen Gaska kiroldegian. 2011n 50 urte betetzen zituenez, jai-giro handian izan zen, eta ohorezko kargu batzuek hartu zuten parte, honako hauekin batera: Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak, Urban 13, GBCko jokalariak, Goenkaleko aktoreak eta Real Sociedadeko neska jokalariak. Desfile nagusia hilaren 20an hasi zen, eguerdiko 12etan, Alderdi Ederren, eta helduen danborraden ordezkariek ere parte hartu zuten, 50. urteurrena haurrekin batera ospatu nahian.

-Haur danborrada: konpainia guztiak Alderdi Ederren
-Haur danborrada: konpainia guztiak Alderdi Ederren.
Haur Danborrada
Parte hartu zuten ikastetxeak Easo Ederra, Damak, Jenerala eta Laguntzaileak, eta La Asunción Ikastetxeko Zaldizainak. Danbor Nagusia, El Carmelo Ikastetxekoa.
Parte hartu zuten ikastetxeak 45 ikastetxe
Konpainiak 52
Haurrak 4.853 (7.000, hilaren 20ko desfilean parte hartu ez zuten ikastetxe eta haur-danborraden irteerak gehituz gero)
Ikusleen zenbatespena 35.000-40.000 lagun

Helduen Danborrada

Urtero bezala, bandera jasotzeak eman zien hasiera jai-ekitaldiei, urtarrilaren 19ko gauerdiko 12etan, San Sebastian martxarekin. Danborraden 108 ordezkarik parte hartu zuten Gaztelubide elkarteko danborradarekin batera. Bandera jaso zenetik jaitsi zen arte, 24 orduz, 111 danborrada ibili ziren Donostiako kaleetan. 13.061 parte-hartzaile eta % 88 danborrada mistoak; ez zen danbor-hotsik falta izan Altza, Erdialdea, Parte Zaharra, Amara, Gros, Antigua eta Loiola-Egia-Martutenen. Bandera jaistean, Unión Artesana elkarteko danborradak jo zituen Sarriegiren martxak, patroiaren eguneko ospakizunei amaiera emateko, eta zuzendari-aldaketa egin zuen. Urrezko Danborra Xabi Alonso futbolariari eman zitzaion.

 

Banderaren igoera Konstituzio plazan
Banderaren igoera Konstituzio plazan.
Haur danborrada: konpainia guztiak Alderdi Ederren
Haur danborrada: konpainia guztiak Alderdi Ederren.

 

Kaldereroak

Inauteriak iragartzeko festa hau otsailaren 6 eta 7an ospatu zen. Ijito-tribuak Hungariatik Donostiako etxeetako metalezko ontzi eta lanabesak konpontzera iristen direlakoa egiten da.

 

Kaldereroak Konstituzio plazan abesten
Kaldereroak Konstituzio plazan abesten.
Konpartsa zuzentzen
Konpartsa zuzentzen.

 

Kaldereroak
Tribuak 18
Partaide-kopurua 346 (% 40, emakumeak)
Konpartsak 19

Artzai eta Iñudeak

Otsailaren 7an ospatu zen Parte Zaharra, Gros eta Amara auzoetan, eta otsailaren 20an Antiguan; honako konpartsa hauek parte hartu zuten: Kresala, Groseko Artiñu Artzai eta Inudeak, Antiguotarrak dantza taldea eta Ikasbide elkartea)

 

Artzaiak eta Iñudeen  konpartsa Konstituzio plazan
Artzaiak eta Iñudeen  konpartsa Konstituzio plazan.
Artzaiak eta Iñudeen  konpartsa Konstituzio plazan
Artzaiak eta Iñudeen  konpartsa Konstituzio plazan.

 

Inauteriak

Martxoaren 3tik 7ra, 5.375 donostiarrek y 29 konpartsak parte hartu zuten Momo jainkoaren eskutik (Imanol Coira Maneiro Bóveda G.E. konpartsakoa) Donostiako inauterietan; Urrezko Sardina Vadillo familia izan zen.

 

Eureka konpartsa: inauterietako sari nagusia
Eureka konpartsa: inauterietako sari nagusia.
Momo jainkoa eta bere laguntaldea
Momo jainkoa eta bere lagun taldea.

 

Konpartsak
KonpartsakKarrozak
Konpartsa handiak
  1. Trumoiak
  2. Intxaur Txiki
  3. Karmelo Txiki
  1. Karmelo Txiki
  2. Bóveda
  3. Trumoiak
Konpartsa ertainak
  1. Aitor Ikastola
  2. Txasiss
  3. Alaia
  1. Aitor Ikastola
  2. Santa Barbara
  3. Txasiss -Alaia (Ex Aequo)
Konpartsa txikiak
  1. Bosko Zuhaitz
  2. Furius
  3. Ballet Folklorico Sayariy Bolivia
  1. Ilae

San Juan Bezpera

San Juan Bezperako jaia arratsaldeko 7etan hasi zen, Konstituzio Plazan, ekainaren 23ko gauean; Goizaldi Dantza Taldeak San Juan Zortzikoarekin eman zion hasiera dantza-saioari. Felix Garitano parroko jaunak zuhaitza bedeinkatu eta gero, Gizon Dantza dantzatu, eta, ondoren, sua piztu zen. Udalbatzak Soka Dantzan parte hartu zuen; zortziko bat dantzatu zuten banan-banan.

 

San Juan Bezpera: gizon dantza Konstituzio plazan
San Juan Bezpera: gizon dantza Konstituzio plazan.
San Juan Bezpera: gizon dantza Konstituzio plazan
San Juan Bezpera: gizon dantza Konstituzio plazan.

 

Aste Nagusia

Harrera ona izan zuen programak jendearen aldetik, ekitaldi guzti-guztietan izan baitzen erruz. Eguraldi ona izan genuen aste osoan, 18an salbu.

Erraldoi eta Buruhandien konpartsa
Erraldoi eta Buruhandien konpartsa.

Jaiak agertoki bat gehiago izan zuen: kaikoa. Agertoki horretako programazioa Donostiako Piratak taldeak egin zuen. Jarduerarik nabarmenena “Abordaia” izan zen: 15an egin zen, astelehenarekin, eta koadrilla askok parte hartu zuten, 500 bat baltsa guztira.

 

Aste Nagusia hasierako kanoikada
Aste Nagusiaren hasierako kanoikada.
Zezen suzkoa
Zezen suzkoa.

 

Aste Nagusia
(Abuztuaren 13tik 20ra)
Ikusleen zenbatespena 936.920
Agertokiak 9
Jarduerak 279
Urrezko Kopa Floren Nazabal Leiza (Etxarri-Aranatz) (Denbora: 30’51’’)
Igeldoko Harria Joxe Ramón Iruretagoiena “Izeta II” (16 jasoaldi)

Su Festen Nazioarteko 48. Lehiaketa Jaialdia

Espainiako eta beste herrialde batzuetako zazpi piroteknia lehiatu ziren Donostiako Aste Nagusian, programako jarduerarik jendetsuenean garaile ateratzeko. Hilaren 21ean, ikuskizun piromusikal bat eman zuen RICASA piroteknia valentziarrak, Donostiako Aste Nagusiari amaiera emateko. Donostiarrak zoriondu zituen, 2016an Europako Kultura Hiriburu izatea lortzeagatik.

 

Su Artifizialak kontxako Badian
Su Artifizialak kontxako Badian.
Su Artifizialak kontxako Badian
Su Artifizialak kontxako Badian.

 

Su Festen Nazioarteko 48. Lehiaketa Jaialdia
(Abuztuaren 13tik 20ra)
Ikusleen zenbatespena 640.000 (jendetza handiena, lehen asteburuan eta azken ostiral-larunbatetan)
Agertokiak 9
Parte hartu zuten pirotekniak 7 (4 espainiar eta 3 beste herrialde batzuetakoak)
  • Urrezko Maskorra: Pirotecnia Caballer Fx (Valentzia)
  • Zilarrezko Maskorra : Fireworks For Africa (Hegoafrica)
  • Brontzezko Maskorra: Bruscella, Bartolomeu
  • Herri Epaimahaiaren Saria: Pirotecnia Peñarroja (Castello)
  • Gazteriaren Saria: Pirotecnia Caballer Fx (Valentzia)

Euskal Jaiak

Guztira 48 jarduera egin ziren, hainbat arlotakoak: herri-kirola, gastronomia, musika, poesia, bertsoak, dantza eta haurrentzako jarduerak.

Dantza Sueltoko Txapelketaren Txapeldunak
Dantza Sueltoko Txapelketaren Txapeldunak.
Merkatua
Merkatua.

 

San Telmo Museoa izan zen, inauguratu berritan, jarduera batzuen gertaleku; nabarmendu dezagun euskarazko antzerkia, aretoa erabat bete baitzen programaturiko bi egunetan. Poesiak ere jende asko erakarri zuen Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretora, eta, hartara, erruz gainditu zen aurreikusitako jende-kopurua. Kale-jarduerek eguraldi ona izan zuten lagun, eta horrek ikusle asko erakarri zituen.

Donostiako Estropadak

Honako traineru hauek sailkatu ziren: Donostiarra, Bermeoko Arraun Elkartea, Club Deportivo de Remo Kaiku, Sociedad Deportiva de Remo Pedreña, Hondarribia Arraun Elkartea, Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea, Sociedad Deportiva Tiran.

Banderagatik lehiatzeko sailkatu arren, Astillero arraun-elkartea deskalifikatu egin zuten, arraunlari bat arauz kontra ateratzeagatik, eta ezin izan zuen parte hartu bigarren igandeko estropadan. Ondorioz, 11ko estropadan zazpi arraun-klubek parte hartu zuten.

Sari-banaketa Donostiako kaian egin zen lehen aldiz, Donostia Hiria katamaranetik.

Gizonezkoen Kontxako Bandera
(irailaren 1, 4 eta 11n)
Ikusleen zenbatespena 27.000 lagun eguneko
Traineru parte-hartzaileak 25
Irabazlea Bermeo – Urdaibai / Umpro – Enegas – Avia

 

SDR Rias Baixas: Emakumezkoen IV. Kontxako Banderaren txapeldunak
SDR Rias Baixas: Emakumezkoen IV. Kontxako Banderaren txapeldunak.
Bermeoko Arraun Elkartea: Kontxako Banderaren txapeldunak
Bermeoko Arraun Elkartea: Kontxako Banderaren txapeldunak.

Horrez gain, Kontxako Emakumezkoen Banderaren laugarren edizioa ospatu zen. 2011n lehen aldiz, gizonen modalitateko probarekin parekatuta. Estropada hiru egunetan egin zen: lehena, erlojuaren aurkako klasifikatoria irailaren 2an, eta gainontzeko biak bi igandetan gizonezkoen estropada baino ordubete lehenago. Traineru hauek klasifikatu ziren: Sociedad Deportiva de Remo Rías Baixas, Getariako Arraun Elkartea, Zumaiako Telmo Deun, Bilbo Handiko Erramulariak AE.

Emakumeen Kontxako IV. Bandera
(irailaren 2, 4 eta 11n)
Ikusleen zenbatespena 27.000 lagun egunek
Traineru parte-hartzaileak 7
Irabazlea Galicia – Rias Baixas

Santo Tomas Feria

Egun osoan izandako eguraldi txarrak kalte handia egin zion jendearen parte-hartzeari, eta ez zen izan aurreko urteetan bezain ugaria. Salmentek ere igarri zioten, nahiz eta galerarik ez izan. Urtero bezala, donostiarrek talo, txistor eta beste espezialitate batzuez gozatzeko aukera izan zuten. Gainera, txistor-, ezti-, fruta-, barazki- eta txorimalo-lehiaketak egin ziren, bai eta gure baserrietako abereen erakusketa ere (oilo eta oilaskoak, ardiak, behiak, ponyak...)

 

Visitantes del concurso de verduras
Bisitariak barazki lehiaketan
Fruitu eta Barazki Lehiaketa Konstituzio plazan
Fruitu eta Barazki Lehiaketa Konstituzio plazan.
El cerdo
Txerria

 

 

Santo Tomas Feria
(abenduaren 21n)
Ikusleen zenbatespena 30.000 lagun
Postuak 197
Urdemea Felixi, Leitza, 360 Kg.

Olentzero

Olentzero menditik jaitsi zen Donostiara, Mari Domingi lagun zuela, eta Udaletxera hurbildu zen, gutuna azken orduan eman nahi izan zioten haur guztien pozbiderako. Harreran, hainbat jarduera izan ziren Udaletxeko terrazan (dantzak, jantzi tradizionaleko buruzapia behar bezala jartzeko eta abarkak janzten ikasteko tailerra, gaztainen eta txokolatezko irudien banaketa...), Gero Axular eta Eskola dantza-taldeen eskutik. Eguraldia bikaina izan zen, eta, horri esker, jende asko hurbildu zen programaturiko jarduera guztietan gozaldia hartzera. Desfilea oso jendetsua izan zen, eta 500 lagunek parte hartu zuten Olentzerori bere agurrean lagun eginez.

 

Olentzero eta Mari Domingiren iritsiera Donostiara
Olentzero eta Mari Domingiren iritsiera Donostiara.
Olentzero eta Mari Doming
Olentzero eta Mari Domingi.

 

Olentzero
(Abenduaren 24an)
Parte-hartzaileak 500 lagun gutxi gorabehera
Taldeak 10
Gozoki-banaketa 500 Kg.
Ikatz-banaketa 100 Kg.

Donostia Kultura Festak-ek Kudeaturiko Jarduerak

1. Baimenen kudeaketa eta/edo kudeaturiko jarduerak

  • Auzoetako jaiak: 30
  • Kalderero-konpartsak zenbait auzotan: 19
  • Inude eta artzaien konpartsak: 4
  • Kalderero taldeak zenbait auzotan: 26
  • Etxe erregionalen jaiak: 8
  • Zenbait kolektibo: 47

2. Senidetzeak:

Gaur egun, Donostia 6 hirirekin dago senidetuta: Wiesbaden (Alemania), Trento (Italia), Plymouth (Britainia Handia), Marugame (Japonia), Reno (AEB) eta Daira de Bojador (Saharar Errepublika).

Arlo horretan, honako ekintza hauek burutu ziren 2011n:

Wiesbaden

2011ko martxoan, Santo Tomas Lizeoko Helduen Danborradak Wiesbadengo Inauterietan hartu zuen parte; han izan zen 2009ko donostiar inauterietako Momo Jainkoa ere, Montxo García Torrado.

Juristic Band jazz amateurreko taldeak parte hartu zuen 2011ko Jazzaldian.

Trento

Donostiako igeriketa-talde batek parte hartu zuen Pallio Dell'Oca lehiaketan Trentoko Feste Vigilianeetan, ekainean. Bóveda gazte-elkarteko talde batek parte hartu zuen Donostiaren ordezkari. Probaren sailkapenean, 57. postua lortu zuten.

Marugame

Marugameko Junior High School-eko ikasle talde batek bisitatu zuen Donostia 2011ko ekainean. Marugameko haurrak Ekintza Ikastolako familien etxeetan hartu zituzten; Donostia eta inguruak bisitatu zituzten, eta beren adineko baina beste kultura bateko haurrak ezagutzeko aukera izan zuten.

Azkenik, Donostia Kultura Festak unitatetik KORRIKA 2011n parte hartu zen, apirilean gure hiritik pasatu zenean.

Erakundeak