Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Antzoki Zaharra

Antzoki Zaharrak ondo gorde du urteek ematen dioten xarma, eta agertoki kuttuna da donostiarrentzat eta bisitari askorentzat.

 

La guerra de los Rose
La guerra de los Rose.
Juanra Bonet
Juanra Bonet.
El amante
El amante.

 

Ikusirik 2011ko Udako Antzerki Denboraldiak zer-nolako parte-hartze mailak izan dituen, esan daiteke Donostia ezinbesteko lekua dela udako antzerki-egutegian. Krisi-hotsak bazter guztietara zabaldu badira ere, ikuskizunek, oro har, aurreko urteetako emaitzak izan dituzte. Programazioa ona izan da; beharbada, aspaldi honetan izan den onena, oreka lortu baitu aurkeztu diren proposamenen eduki eta estiloetan, kalitate eta erakarmenean; alde batera utzi gabe, noski, ikus-entzuleen artean tira handia duten aktore, arte-talde, autore, zuzendari eta eszenografoak. Sarreren prezioak ere iazkoak izan dira, ikus-entzuleak etortzera animatzeko. Emaitza horiei esker, esan dezakegu Donostiako programazioak interesari eutsi diola, nahiz eta uztailean geldialdia sumatu zen.

Arturo Fernández, Luis Merlo, Carlos Sobera, Mar Regueras, Eva Isanta, Verónica Forqué izan dira, besteak beste, Antzoki Zaharreko agertokian Azken urteotan, programazioaren % 30 euskal ekoizpenek bete dute, hala gaztelaniaz nola euskaraz.

 

Cinco horas con Mario
Cinco horas con Mario.
La lección
La lección.

 

Neguko denboraldian, ikusleen erantzuna oso interesgarria izan da. Programazio gaztea, kalitatezkoa, arrisku handiagokoa: Ionescoren La lección, Claudio Torcachir argentinar zuzendari modakoaren La omisión de la Familia Coleman edo Hego Amerikako antzerkiari eskainitako begirada ITINERARTE / TRANSLATINASen, Mexiko eta Txileko proposamenekin. Eta, batez ere, Antzoki Zaharra Euskal Herriko eta euskarazko sorkuntzaren antzokia da.

Helduei zuzendutako euskarazko antzerki-proposamenen programazioa sendotuz doa, bai eta Donostia Antzerki Saria ere, euskaraz helduentzat eskainitako euskarazko ikuskizun onenari ematen baitzaio, Donostiako agertokietan aurreko urtean antzeztutakoen artean. Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia Kulturak elkarrekin egindako lanaren fruitu da hori. XI. edizioan saritutako ikuskizuna Errautsak izan zen, Artedrama-Petit Theatre du Pain- Dejabu Panpin Laborategiarena. Programazio horren erregulartasun eta iraunkortasunari esker, eta antzerkian hizkuntza-normalizazioari ematen dion bultzadari esker, programazio berezia eta bakarra da Euskal Herri osoan.

2011. urtean, Antzoki Zaharrak leihotxoa ireki zion dantzari. Oroitzen naiz, BALLET.T egitasmoaren emaitza, bereziki hunkigarri gertatu zen, kalitatekoa, berezia, originala eta hunkigarria izateaz gainera, 74, 82 eta 94 urteko hiru dantzari elkartu baitzituen agertoki gainean. Axularrek eta Angela Crucesek osatu zuten urte koreografikoa Antzoki Zaharrean.

Antzoki Zaharrak bere dinamismoari eutsi dio: oso okupazio-maila handia du, eta errentagarritasun-maila ere aintzat hartzeko modukoa. Victoria Eugenia irekitzeari esker, Antzoki Zaharrak bere lekua hartu eta berari dagokion programazioa garatu du, naturalagoa, ez beste garai batzuetan bezain behartua. Hori dela eta, Antzoki Zaharra, Donostiako gune enblematiko bat izatez gainera, gune dinamiko eta gaztea da, programazio-ildo zehatzekoa.

Antzoki Zaharra
 IkuzkizunakEmanaldiakIkusleak
GUZTIRA     49.486
DFeria 4 4 1.136
 
Neguko Antzerkia
Antzerki Profesionala 13 27 4.945
Haur antzerkia 3 3 418
Dantza Profesionala 3 4 1.319
Gazteen Antzerki Topaketa 13 13 1.586
Tinko (zinea: eskolentzako paseak)   30 915
Neguko Antzerkia Guztira
    9.183
 
Udako Antzerkia
Antzerki Profesionala 9 59 14.087
Udako Antzerkia Guztira
    14.087
   
Antzerkia eta Dantza Guztira     24.406
     
Musika 9 9 2.290
       
Zinema 57 81 22.790