Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Adin guztietako publikoentzako jarduerak

Aldi baterako erakusketak

  • Bisitariak guztira: 83.875
  • Erakusketa kopurua: 5

1- 6 mil millones de Otros

6 mila milioi Beste erakusketa
6 mila milioi Beste erakusketa.
  • Eguna: 2011ko apirilaren 21etik abuztuaren 21era
  • Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-20:00
  • Antolatzaileak: Yann Arthus-Bertrand, Good Planet, San Telmo Museoa.
  • Laguntzaileak: Kultura Ministerioa, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Patroiak: EITB, Social Kutxa, Altuna y Uria S.A; BNP Paribas.

 

6 mil millones de Otros Bestea ezagutu nahi hutsetik sortu zen: elkarrekin bizitzen ikastea, batez ere, elkar ezagutzeko gogoa izatea da, lehen urratsa ematen ausartzea, galderak egitea, entzutea eta Bestearen historian sartzea. Mundu guztian filmaturiko lekukotzak biltzean, 6 mil millones de Otrosek Besteen askotarikoa biltzen du, azken batean; aldi berean, gizakiaren alderdi unibertsalenak sentiarazten dizkigu. Gure gizatasunaren bihotzerainoko bidaia, giza eta kultur aniztasunari buruz gogoeta egiteko. Erakusketa 11 ordu baino gehiago irauten duten proiekzioek osatzen dute; gaika antolatuta daude: familia, lehen oroitzapenak, probak, beldurrak, bizitzaren zentzua, maitasun-historiak, eta abar.

Jarduerak:

6 mil millones de Otros erakusketa beste hainbat jarduerarekin osatu zen; edukien konplexutasuna eta askotarikoa zela eta, gizarte- kultura-, arte-gaiak jorratu ziren, hainbat formatutan. Hitzaldiak, literatur irakurketak, ipuin-kontaketak, mintegiak, kontzertuak, zinea eta proiekzio-zikloak.

  • Erakusketaren bisitariak: 65.388
  • Jardueretan parte hartu dutenak: 24.180
  • Bisitariak guztira: 89.568

2- (FAB)BOTS. Diseinurako eta fabrikaziorako makina eta robot pertsonalizatuak

  • Eguna: 2011ko ekainaren 30etik urriaren 12ra
  • Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-20:00 / Sarrera doan
  • Laguntzaileak: San Telmo Museoa, Disseny Hub Barcelona (DHUB)

Diseinuaren eta fabrikazio digitalaren artean den jarraitasunari buruzko hamar proiekturen lagin bat, fabrikazio pertsonalizatuko makinak asmatu, garatu eta programatzearen bidez. Robotak Architectural Association-eko (AA) arkitektura-eskolako eta Instituto de Arquitectura Avanzada de Cataluña-ko (IAAC) ikasleek eginak ziren. Disseny Hub Barcelona-k (DHUB) ekoitzia.

3- Federico Fellini. El circo de las ilusiones

Federico Fellini. Ilusioen zirkua erakusketa
Federico Fellini. Ilusioen zirkua erakusketa.

 

  • Eguna: 2011ko irailaren 13tik 2012ko urtarrilaren 8ra
  • Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-20:00 / Sarrera doan
  • Antolatzaileak: Obra Social "la Caixa", NBC Photographie.
  • Laguntzaileak: San Telmo Museoa, Donostiako Udala

 

Federico Fellini. El circo de las ilusiones zinegilearen unibertsoan sartzen da 400 piezaren bitartez: argazkiak, marrazkiak, aldizkariak, komikiak, kartelak, elkarrizketak eta film-zatiak, batzuk argitaragabeak. Obra Social "la Caixa" eta NBC Photographie-k antolatu zuten erakusketa, Donostiako Udala eta San Telmo Museoa lankide zirela.

Jarduerak:

  • Ikasleentzako eta, oro har, jendearentzako bisita gidatuak, tailer didaktikoak, hitzaldiak, proiekzioak, zinea.
  • Erakusketaren bisitariak: 16.846
  • Jardueretan parte hartu dutenak: 1.606
  • Bisitariak guztira: 18.452

 

Udako Euskal Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea.
Lan laborategiak
Lan laborategiak.
Haurrentzako jarduera eta tailerrak
Haurrentzako jarduera eta tailerrak.

 

4- La aventura de la Prehistoria en Gipuzkoa

  • Eguna: 2011ko azaroaren 17tik 2012ko urtarrilaren 15era
  • Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-20:00 / Sarrera doan
  • Antolatzaileak: Aranzadi Zientzia Elkartea, San Telmo Museoa.
  • Laguntzailea: Ekainberri
  • Patroia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, San Telmo Museoak Gipuzkoako arkeologia historiaurrekoari buruzko erakusketa bat aurkeztu zuen. Erakusketa museoko Laborategi aretoan jarri zen, eta gainbegiratu bat egin zien Gipuzkoako historiaurreko arkeologiaren ikerkuntzaren etapei, hasi XIX. mendearen hondarreko lehen aurkikuntzetatik eta gaur egungo azterketa diziplinartekoetara; erakusketak iraun bitartean, hitzaldiak eta tailer didaktikoak izan ziren museoan.

Jarduerak:

ikasleentzako tailer didaktikoak, orotariko jendearentzako bisita gidatuak, hitzaldiak, bisita gidatuak.

  • Erakusketaren bisitariak: 1.641
  • Jardueretan parte hartu dutenak: 979
  • Bisitariak guztira: 2.620

5- Mercados del Mundo

Museoko gune gastro-kulturalean egindako argazki-erakusketa bat izan zen; ibilaldi bat kultura askotan barrena munduko merkatuen bitartez.

Jarduerak

Hitzaldiak, ikastaroak, kongresuak

  • Parte-hartzailek guztira: 4.319

 

GUZTIRA 56
Kopurua
Hitzaldiak 44
Udako ikastaroak 2
Mintegiak eta tailerrak 7
Liburu-aurkezpenak 3

Kultura eta Aisia

  • Parte-hartzailek guztira: 41.110

 

GUZTIRA 27
Kopurua
Proiekzioak eta zine-zikloak 9
Kontzertuak 7
Literatur irakurketa eta ipuin-kontaketa 5
Antzerkia 3

Jaialdiak

San Telmok hiriko jaialdietan parte hartu zuen:

  • Jazzaldia
  • Zinemaldia
  • Olatu Talka
  • Surfimfestibal
  • Euskal Jaiak
  • Musika hamabostaldia
Zinemaldiaren amaiera festa
Zinemaldiaren amaiera festa.

Baliabide didaktikoak

  • Museoko bisita gidatuak: gaikako ibilbideak
  • Aldikako erakusketetako bisita gidatuak
  • Tailer didaktikoak
  • Kalejira

Gastronomia jarduerak

Bokado – gune gastrokulturalekiko lankidetzan:

  • Sagar errezeten tailerra
  • Pintxos&Blogs
  • Pintxo tailerra
  • Mercados del mundo erakusketa

 

Aretoak hainbat jardueratarako alokatzea

San Telmok aukera asko eskaintzen dizkie erakunde pribatu eta publikoei hango aretoak erabil ditzaten beren jardueretarako eta ekitaldi bereziak egiteko: aurkezpenak, enpresa-bilerak, koktelak, galako afariak, sari-banaketak, eta abar.

  • Egindako jardueren kopurua: 46
  • Partaide kopurua: 5.310

Bazkideentzako programa

Museoak bazkideentzako programa bat jarri du martxan, zeinaren bidez, programazioan deskontuez eta San Telmo Museoko zerbitzuez baliatzeaz gainera, Donostia Kulturaren abantailez balia daitezke.

  • STM bazkideak: 15 euro

Korporazio kideak

San Telmo Museoak Korporazio Kideentzako Programa proposatzen du; lau lankidetza era dituzte aukeran sozietatearekin konpromisoa hartu eta museoaren garapenean parte hartu nahi duten erakundeek.

2011n, lankidetza-hitzarmenak sinatu ziren Kultura Ministerioarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiarekin. Patroi Pribatu gisa, Kutxa, EITB eta Altuna y Uríarekin sinatu zen.