Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Aiete Kultur Etxea

Bere lehen urtean, Aiete Kultur Etxeak auzotarren topaleku bihurtzea lortu du. Gainera, urte horretan donostiarrek gehien bisitatu duten kultur etxeetako bat izan da.

Teatro Infantil: “Txan Magoa”
Haur antzerkia: “Txan Magoa”.
Teatro infantil: Actuación teatral de “Txiki Bi”
Haur antzerkia: “Txiki Bi”.
Con Irrien Lagunak en el parque de Aiete
Irrien Lagunak taldekoekin Aiete parkean.

Programazioari dagokionez, Aiete erreferentzia bat da gaur egun haurrentzat. Kontuan izanik hiriko auzorik gazteenetako batean gaudela, Kultur Etxeak haur-programen aldeko apustua egin du: antzerkia, zinea, pailazoak, magoak eta Asociación Mestizaren Un libro, un mundo programa, irakurketa, musika, pintura eta natura sustatzeko.

Nabarmentzekoa da programa hori Irrien Lagunak egin duela, Aieteko auzoa eta parkea txikienei ezagutarazteko, ibilaldi abestu eta iruzkindu baten bidez, modu didaktiko eta atseginean.

Nabarmena izan da, halaber, haurrentzako tailerrek izan duten arrakasta; eskaintza originalari esker: yoga, familiarentzako musika, eskulan-tailerrak ingelesez eta alemanez, eta abar.

Helduentzako ikastaroetan, pintura eta akuarelako ikastaroez gainera, izan dira bestelakoak ere: txalaparta, didgeridoo eta panderoari eskainitakoak, edota bonsaiari edo oroimena lantzeko xakeari.

Erakusketen programak ondo bete ditu urterako helburuak, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean jorratutakoak gaitzat hartuta (Ana Franki buruzko erakusketa; Prohibido volar, haur soldaduei buruzkoa); erakusketen aberasgarri, beste hainbat ekintza: hitzaldiak, proiekzioak, bibliografia eta abar.

Beste erakusketa batzuen bidez, auzoarekiko lokarriak estutu nahi izan ditugu: bonsai-erakustaldiak usategian, parrokiak antolatutako auzoko margolariena, eta Kultur Etxearen urteurreneko haur-erakusketa.

Gai konprometituagoei eskainitako erakusketek ere izan dute beren lekua: SOS Balkanes-en agurra eta Emakumeak komikian.

Arteare aldetik, parkea eta Kultur Etxea erabili ditugu naturarekin eta ingurunearekin solasean ari diren arte-plastikoen erakusketak iradokitzeko eta haietaz gozateko, hala nola María Cuetorena eta Alicia Otaeguirena. Alde horretatik, eskerrak eman behar dizkiogu José Ángel Lasa aristari, Kultur Etxeko lautadan jarritako "Las mesas de negociación", mundu-bola eta barrurako sarbide diren eskailerak uzteagatik; horri esker, arteak inguratzen du gure egunerokoa.

Lankidetzei dagokienez, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen programa ugaria da nabarmentzekoa: hainbat urteurren, nazioarteko egun eta abar ospatu ditu, eta isla izan dute Kultur Etxean. Nabarmentzekoa da, noski, Aieten egin zen Nazioarteko Bake Konferentzia, leku hura sinbolo bihurtu baitu.

2011. urtea beste mugarri bat izan da: 2016ko hiriburutzarako epaimahaiaren bisita jaso genuen, eta gustura asko gozatu zuten bertako instalazioez eta Aieteko inguruez.

Lantxabe Auzo Elkartearekiko harremanak ere oso emankorrak izan dira: zine eta literaturako programa, gizarte- eta kultur gaiei buruzko hitzaldiak, irakurketa dramatizatuak eta beste hainbat proposamen auzoko ospakizunetarako.

Musikari dagokionez, berriz, auzoko elizak bere berrogeita hamargarren urteurrena dela-eta antolaturiko 16 kontzertuen programa sustatu dugu.

Gainera, apirilean Musika Parkean programaren lehen saioa egin zen Aieten, eta arrakasta osoa izan zuen: 300 partaide baino gehiago izan ziren musika-piknik bitxi hartan.

Musika Parkean en el parque de Aiete
Musika Parkean Aiete parkean.
“Munduan Anaiak” en el parque de Aiete
“Munduan Anaiak” Aiete parkean.

Zerbitzuei dagokienez, azpimarratzekoa zenbat jende inguratu den liburutegira, eta zenbait haurrek erabili duten zerbitzu hori. Azpimarratzekoa, halaber, urte-hasieran jarritako automailegu-zerbitzuak ematen duen autonomia.

Gazteleku haziz joan da pixkanaka, jendeak ezagutu ahala, baina espero dugu datozenen kopuruak gora egingo duela, Kultur Etxea auzoan integratu ahala.

Haurtxokoari buruz, esan behar da arrakasta biribila izan zuela hasieratik, eta oso harrera ona egin zitzaiola Familiakin jolasean programari.

Amaitzeko, esan Aiete erreferente nabarmena bihurtu dela 2011n hirian.

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 169 22.647
Antzerkia 22 2.572
Dantza 1 155
Bideoa 16 1052
Musika 4 610
Hitzaldiak 17 1.191
Ikastaroak eta tailerrak
Erakusketak 10 13.960
Elkarteen bilerak eta jarduerak 43 1.974
Aretoen alokairuak 2 50
Liburutegiko jarduerak 24 678
Hainbat1 30 405

(1) "Natura Maitatuz", Aieteko Parkean, prentsaurreak, bisitak, Gipuzkoako Gorren Elkarteko jaialdia.

Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 293 90.566
Liburutegiko bisitariak 78.802
Haurtxokoa (jarduerak) 172 8.497
Gaztelekua (jarduerak) 118 3.017
Plus 55 3 250
  • Erabilera publikoko ordenagailuen kopurua: 19

 

Prestakuntza
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 11 131
2011/2012 10 120
2011ko udako ikastaroak 1 11
  • Bisitariak:117.614