Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Casares - Tomasene Kultur Etxea

Casaresen 25. urteurrena ospakizuna gertaera garrantzitsua izan zen 2011n; topaguneak sortu zituen, eta ohiko eskaintza handitzeko aukera, musikaren, historiaren, antzerkiaren eta arte plastikoen inguruko programazio berezi bati esker.

XI. Bertso Astea XI. Bertso Asteak jarduera ezagunenen artean finkatu zuen bertso-jaialdia, eta bigarren edizioan Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Igor Elortza eta Iker Zubeldiak parte hartu zuten.

Ez genuen etsi erakusketak egiteko sortu ziren ekimenei erantzun gabe; horretarako, Kultur Etxeko zenbait txoko egokitu genituen; ekitaldi-aretoa edo haur-liburutegia, besteak beste. Horren adibide dira haurren marrazketa-erakustaldia, Zorionak!, edo Altzaniaren proposamena, Belardoren baratza, Mattin ilustratzaileak egina.

XI Bertso Astea
XI Bertso Astea.
Literaktum: Thomas Bidegain
Literaktum: Thomas Bidegain.

Literaktum programa, berriz, Thomas Bidegain gidoilariaren tailer eta solasaldiaren bitartez izan zen gurean.

Altzan barrena egindako ibiliak, +55 programaren barruan, luzatu eta zabaldu egin ziren, eta Caminos desde Altza bihurtu; horien bitartez bisitatu ziren, besteak beste, Oiasso Museoa edo Ametzagaina parkea.

Poltsiko antzerkiaren jaialdian, formatu txikia dela medio, gozatu ederra hartu genuen Inazio Tolosa, Ramón Agirre eta Pedro Reyesen emanaldietan.

Kale antzerkia auzotarrak espresabide horretara hurbilarazteko beste aukera bat izan zen berriz ere; 2011n, konbinatu egin ziren haurrentzako lanak (hala nola Corral Kaos edo Segi jotzen) eta helduentzakoak (hala nola Deabru Beltzaken The Wolves, zeina Larratxoko gauean ibili baitzen).

Luar Vocal Ensemble San Martzial parrokian
Luar Vocal Ensemble San Martzial parrokian.
Poltsiko Antzerkia: “Xentimorik Gabe” antzezlana
Poltsiko Antzerkia: “Xentimorik Gabe” antzezlana.
25. Urteurrena: “Corral Kaos” kale antzerkia
25. Urteurrena: “Corral Kaos” kale antzerkia.

 

Abesbatzen musika-kontzertuak izan ziren programazioan arrakasta handiena izan zuten jardueretako batzuk; eskaintza kalitatezkoa izan zen, nazioarteko taldeak (hala nola Convivium Singers edo Luar, Abesbatzen Astearen barruan) eta bertakoak (Aita Sierra, 25. urteurrenaren ospakizunetan) konbinatuz.

Altzako tokiko bilduma Altzako Historia Mintegiarekin batera eramaten dugu aurrera eta 2011n 8.101 material katalogatuta edukitzera iritsi zen, eta bildumaren webak 26.741 bisita izan zituen bere lehen urtean.

Altza hautsa kenduz bildumako beste ale bat argitaratu zen 2011n. Aurkezpen-ekitaldian, berriz ere, babesa agertu zitzaion ekinbide horri, haren bultzatzaile eta lankideei.

"Hileko gaia" delakoari hizpide emateko hautaturiko hitzaldi eta proiekzioek oso harrera ona izan zuten; lagun asko hurbildu ziren Tomasenera, hainbat gaitan zuten interesak erakarrita; besteak beste, el huerto urbano, la situación de las mujeres inmigrantes edo bienestar emocional, Iñigo Segurola, Silvia Luciani o Imanol Querejetak azalduak.

Liburutegiak eutsi egin dio bisitari-kopuruari; mailegu-kopuruak, berriz, gora egin du.

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 176 10.462
Antzerkia 9 2.171
Bideoa 10 499
Musika 5 1.050
Hitzaldiak 19 690
Ikastaroak eta tailerrak
Erakusketak 3 2.562
Elkarteen bilerak eta jarduerak 62 1.605
Aretoen alokairuak 1 25
Liburutegiko jarduerak 42 606
Hainbat 25 1.254
Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 104 93.897
Liburutegiko bisitariak 84.011
Plus 55 25 709
GKzgunea 8.701
Kzgunea (IT Txartela) 79 476
  • Erabilera publikoko ordenagailuen kopurua: 47

 

Prestakuntza
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 96 781
2010/2011 21 273
 2011/2012 15 200
2011ko ikastaro puntualak 3 18
2011ko udako ikastaroak 1 3
Kzguneko ikastaroak 34 202
Musika eskola 21 54
Altza kantuz 1 31
  • Bisitariak: 138.960