Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Larratxo Kultur Etxea

Musika-programazioa da kultur etxe honetako eskaintza nagusietako bat; 2011n, besteak beste, Freedom Call, Hate Eternal edo Los Chikos del Maíz izan ziren.

Programazio horren atzean, bereziki, Buenawista Prolleckzioms, New Thunder eta San Miguel Donostikluba zirkuituaren bultzada dago.

Heavy Metal Jaialdia

Heavy Metal Jaialdia.

Haur-antzerkiko programan, berriz, kalitateko lanak eman ziren; aktoreek jokatuak (hala nola Ogro txikia eta Txitxarra ta inurria) eta txotxongiloak (hala nola Oskoleko mina) izan genituen. Konpainien artean, honako hauek bisitatu gintuzten, besteak beste: Markeliñe, Golden Apple Quartet eta Farres Brothers.

San Miguel Donostikluba Zirkuitua: “ZPU”
San Miguel Donostikluba Zirkuitua: “ZPU”.
Haur Antzerkia: “Anaki” antzezlana
Haur Antzerkia: “Anaki” antzezlana.

 

2011n, gainera, beste bide batzuetatik ere hurbildu ginen Larratxoko haurrengana: dantzaren edo haurrentzako zinearen bidez.

Kultur Etxeko programazioan, pisu handia dute herri-ekimenek; esate baterako, Miajadaskoen topaketak, Sevillana Jaialdiak edo Solidaritza jaiak.

Eta egunerokoan, berriz, Kultur Etxea Altzako bizimoduaren lekuko da: ihauterietako konpartsen saioak direla, edo danborradak, edo emakume-elkarteen ikastaroak.

Emakumeen Astean, beste behin ere, Kultur Etxea txiki geratu zen, eta antzerkira edo dantzara genero ikuspegitik hurbiltzeko aukera eskaini zuen.

Emakumeen Astea, dantzaldia
Emakumeen Astea, dantzaldia.
Oihulari Klown Emakumeen Astean
Oihulari Klown Emakumeen Astean.

Aretoan egin zen Ganbara erakusketa ere, zeinari esker jende askok ezagutu baitzuen jatorri industrialeko etxeko gauzen bilduma bat, joan den mendeko Altzako eguneroko bizimodura eraman gintuena.

2011n, halaber, hobetu egin zen antzokiko makineria, eta horrek ondorioak izango ditu antzerki, dantza eta musikako jardueretan.

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 217 10.300
Antzerkia 11 1.150
Dantza 3 740
Bideoa 7 377
Musika 9 1.452
Hitzaldiak 1 300
Ikastaroak eta tailerrak
Erakusketak 2 662
Elkarteen bilerak eta jarduerak 159 5.144
Liburutegiko jarduerak 24 290
Hainbat 1 185
Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 10 28.793
Liburutegiko bisitariak 27.616
Plus 55 10 1.177
  • Erabilera publikoko ordenagailuen kopurua: 4

 

Prestakuntza
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 6 98
2010/2011 3 50
2011/2012 3 48
  • Bisitariak: 56.651