Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Egia Kultur Etxea

Gauza bat azpimarratuko dugu, zalantzarik gabe: zenbat erabiltzaile izan diren 2011n Kultur Etxeko zerbitzu eta jardueretan. Liburutegiko zerbitzuaren dinamika, Gaztelekua, Musikagela zerbitzua edo ikastaroak, non hainbat arlo landu daitezkeen: erantzun bikaina izan dute denek ere.

Gazteszenak, Kultur Etxeko antzokiak, bere lan-ildoari eutsi zion, zailtasunak zailtasun, hau da, maila handiko ikuskizunak eta artistak eskaini zituen, ikuspegi garaikidez, bere programazioan. Besteak beste, Atelier Lefeuvre, Thomas Noone, La Intrusa Danza, Delafé y las Flores Azules, Nacho Vega eta Paolo Nani izan ziren.

Dantza emanaldia
Dantza emanaldia.
Antzerkia
Antzerkia.

San Miguel Donostikluba, Festibaila, Ttan Ttakun Festa, Gaztemaniak! eta Dantzan Bilaka programek osatu zuten programazioa; gazteei zuzendua, bai eta topaguneak sortzeari ere, non taldeak eta gazteria baitira protagonista.

Sorkuntzaren aldeko apustua artista plastikoetan eta koreografo gazteetan zentratu zen; Kultur Etxeko aretoak eskaini zitzaizkien beren egitasmoak gara zitzaten. Asier Zabaleta, Igor Calonge, Nader Koochaki, Irune J. Orbea eta Elena Aitzkoak aurkeztu zituzten beren arte- eta eszenarako proposamenak.

Apar Festa
Apar Festa.
Poltsiko Antzerkia: “Detritus Teatrus” antzezlana
Poltsiko Antzerkia: “Detritus Teatrus” antzezlana.
Kale Antzerkia Atotxa dorre parean
Kale Antzerkia Atotxa dorre parean.

Antzerki amateurrak ere lekua izan zuen Gazteen XXIII. Antzerki Topaketan eta Aitor Ikastolako XVII. Antzerki Astean.

Elkarteekiko lana ohi bezain garrantzitsua da; Dandai eta Egia Bizirik dira horietako batzuk, eta hitzaldiak, erakusketak edo hilean behingo bideoforum-saio bat ―oso harrera onekoa― eskaintzen dituzte, besteak beste.

Eskolatik Antzerkira, Ipuinaren ordua, Kale Antzerkiaren Jaialdia, bisita didaktikoak, Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia, erakusketak, ikasteko aretoak, musika taldeentzako probasaio-aretoak eta beste jarduera asko izan ziren 2011n, eta 150.000 erabiltzaile baino gehiago izan zituzten guztira.

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 275 36.417
Antzerkia 60 8.362
Dantza 26 4.303
Bideoa 8 189
Musika 27 7.771
Hitzaldiak 14 315
Ikastaroak eta tailerrak
Erakusketak 14 8.556
Elkarteen bilerake ta jarduerak 63 816
Aretoen alokairuak 17 5.192
Liburutegiko jarduerak 21 410
Hainbat 25 503
Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 221 70.955
Liburutegiko bisitariak 47.549
Musika Gela 37 5.986
Gaztelekua 90 4.010
Plus 55 1 250
Ikasgelak 7.114
Kzgunea 5.338
Kzgunea (IT Txartela) 93 708
  • Erabilera publikoko ordenagailuen kopurua: 30

 

Prestakuntza
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 98 1.032
2010/2011 31 451
2011/2012 27 373
Kzgunea: ikastaroak 40 208
  • Bisitariak: 157.054