Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Larrotxene Kultur Etxea

Larrotxene Kultur Etxeak 2011 urtean bideo espezializazioa eta auzoarekiko harremanak sendotzeko nahian zentratu da. Horretarako bideo ikastaroetan egile ikastaro trinkoak izan dira aurtengo berrikuntzarik nabariena, Telmo Esnal, Michel Gaztambide, Jorge Gil eta Jon Garaño izan dira irakasle, besteak beste, aurtengo ikastaro arrakastatsuetan. Larrotxenen egindako film laburrek ere izan dute kultur etxetik kanpora oihartzunik eta horrela Lekeitioko Zine Bileran argumentuzko bigarren saria jaso zuen Zauriak film laburrak. Indecisión film laburraren emisio eskubideak erosi ditu ETB-k.

Larrotxenek erabiltzaile kopuru handia du, egunero auzoko zein inguruko jendea gerturatzen da, batez ere gurasoak haurrekin. Haur Liburutegiagune garrantzitsu bat da auzoan eta haur arratsaldeak zein haur antzerkiak arrakasta handia izan dute. Horretaz gain ordenagailu-internet erabiltzaileak, ikasteko gela zein bileratarako gelak eguneroko eskaeren artean daude.

Haur Antzerkia
Haur Antzerkia.
Haur Antzerkia: “Kamishibai”
Haur Antzerkia: “Kamishibai”.
“Patxin eta Potxin” kale antzerkia
“Patxin eta Potxin” kale antzerkia.

 

Auzoari dagokionez Larrotxene eta IZBE elkartearen harremana sendotzen saiatu gara. Intxaurrondo Zaharrean Poltsiko antzerkia euskaraz berreskuratu dugu eta gainera arrakastatsua izan da. Intxaurrondo Zaharreko festetan ere presentzia handiagoa izan du kultur etxeak.

Haur Antzerkia: “Urretxindorra” antzezlana
Haur Antzerkia: “Urretxindorra” antzezlana.
Poltsiko Antzerkia
Poltsiko Antzerkia.

Erakusketa aretoan hiru erakusketa egin dira aurten Intxaurrondoko Trenaren estalketaren lehenengo fasearen inguruan, Extremeñoak, Gino eta Ibiltarien astekoa. Areto horren balioaniztasuna muturrera eramaten da eta bertan denetarik programatzen da.

Ez dugu ahaztu behar urtero errepikatzen den Larrotxeneko programa berezi bat, aurten hamargarren urtez Lagunekin Kantarizikloa egin baita. Etxekoez gain bertan izan dira Iñaki Eizmendi, Amaren Alabak eta Elaudi Taldea. Kantagintzaren erreferenteak izan dira urtero Larrotxenen eta oihartzun handiz gauzatu da beste urtebetez ere.

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 155 5.439
Antzerkia 13 1.263
Bideoa 23 575
Musika 6 509
Hitzaldiak 8 362
Erakusketak 5 409
Elkarteen bilerak eta jarduerak 30 437
Liburutegiko jarduerak 60 1.731
Hainbat 10 153
Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 22 19.578
Liburutegiko bisitariak 19.005
Haurtxokoa 10 400
Gaztelekua 12 173
Prestakuntza
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 22 330
 2011/2012 17 275
 2010 - 2011 2 23
2011ko ikastaro puntualak 3 32
  • Visitantes: 28.714