Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Intxaurrondo Kultur Etxea

Trantsizio urtea izan da Intxaurrondon. Intxaurrondo Kultur Etxea azaroaren 11n itxi zen eta abenduak 17 Intxaurrondo Kultur Etxea ireki bitartean lekualdaketa eta kultur etxe berriaren prestaketa lanetan murgilduta egon gara.

Kultur Etxe berriak ikusmin handia sortu du auzoan, bost urtez garatzen joan den proiektua bukatuta eta martxan ikusteko eta gozatzeko aukera izan dute. Irekiera eguneko ekitaldietarako auzoaren parte hartzea bilatu nahi izan da. Ahalegin horren fruitu izan ziren auzoak proposatu eta auzolanean garatu ziren hainbat jarduera.

Intxaurrondo KE Irekiera Amets Arzallusekin
Intxaurrondo KE Irekiera Amets Arzallusekin.
Pirritx eta Porrotx Zazpikoloroa emanaldian
Pirritx eta Porrotx Zazpikoloroa emanaldian.

Abenduaren 17ko irekiera egunean, auzoa eta ingurukoak kultur etxe berrira gerturatzea izan zen helburu nagusia. Horretarako auzoarekin landutako jarduerez gain haurrentzat ikuskizunak, ez ditun hamahiru erakusketa Haurtxoko-Gaztelekuan jarduera bereziak, musika emanaldiak, dantza, diziplina anitzeko ikuskizunak ikusteko aukera izan genuen. Aipatzekoa gauean Anari, Gari eta Triz3ps-en kontzertura gerturatu zen jende multzoa. Liburutegia 32.000 dokumentuko fondoz hornitu da, jendearen harrera oso ona izan da 5.000 dokumentu baino gehiagoaren mailegua egin da lehenengo hilabetean.

Urtarriletik ekainera ohiko jarduerak eta funtzionamendua izan du Intxaurrondo Kultur Etxeak, liburutegia, ikastaroak, gelen lagapenak, haur antzerkia...

San Miguel Donostikluba Zirkuitua: “Gari”
San Miguel Donostikluba Zirkuitua: “Gari”.
San Miguel Donostikluba Zirkuitua: “ Triz3ps”
San Miguel Donostikluba Zirkuitua: “ Triz3ps”.
San Miguel Donostikluba Zirkuitua: “ Anari”
San Miguel Donostikluba Zirkuitua: “ Anari”.

Aipatzekoa da martxoan egin zen Emakumeen Astea, bertan erakusketa, hitzaldiak, antzerkia, bideo-foruma eta Extremadurako folklore erakustaldi bat izan genituen. Auzoko eta inguruko emakumeek elkargune eta elkartrukerako gune bat topatzen dute aste honetan.

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 43 5.611
Antzerkia 9 1.668
Dantza 3 650
Musika 4 845
Hitzaldiak 1 45
Erakusketak 3 1.061
Elkarteen bilerak eta jarduerak 3 165
Liburutegiko jarduerak 16 187
Hainbat 4 990
Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 41.656
Liburutegiko bisitariak 41.083
Haurtxokoa 400
Gaztelekua 173
Prestakuntza
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 5 81
2010- 2011ko lauhileko ikastaroak 5 81
  • Bisitariak: 39.309