Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Loiola Kultur Etxea

2011n, aurreko urteetan baino jarduera gehiagoegin ziren. Nahiz eta ikuskizun gutxiago izan, erabiltzaileek protagonismo handiagoa izan zuten. Izan ere, ez ziren ikusle huts izan; eragile eta ekile ere bai. Kontzertuek festa edo berbena kutsua izan zuten, erakustaldiak ikuskizun huts bat baino gehiago izan ziren, eta dastaketak ikastaro hutsak baino gehiago. Festak, erromeriak edo bertso-bazkariak egin ziren, lehiaketak, irtenaldiak eta bisita gidatuak. Loiolako auzoak San Joan sua berreskuratu zuen, bai eta Gazte Astea ere.

Nazioarteko Folklore Jaialdia
Nazioarteko Folklore Jaialdia.

 

Kultur Etxetik kanpora ere jarduera gehiago egin ziren. Plaza, kale eta ohiko ez diren beste leku batzuetan, hala nola Ametzagaina parke berrian, Bernategi baserrian, auzoko tabernetan eta Urumea ibaian.

Jarduera horien guztien artean, nabarmentzekoa da Hiriko Ahotsak hiri-oroimenari buruzko erakusketa; Loiola, Txomin Enea eta Martuteneko auzotar askok parte hartu zuten bertan. Azpimarratzekoa, halaber, Euskal Kulturaren Ildotik eta Euskararen Astea jarduerei emandako bultzada, bai eta jarduera klasiko hauei ere: San Isidro, San Martin, Folklore Jaialdia eta Micologia Jardunaldiak. Loiola Vintagen 10 musika-taldek parte hartu zuten. Hiriko Ahotsak erakusketa Auzo eta Partaidetza Departamentuarekin batera egin zen, eta gai garrantzitsuak islatu zituen: populazioa, euskara, merkataritza, etxebizitza, gune publikoak, mugikortasuna, ingurugiroa, oinarrizko zerbitzuak, integrazioa eta bazterketa... Hori guztia, 8 bideotan bilduta.

Nabarmentzekoa, berriz ere, Martuteneko kartzelako tailerretan egindako lanen erakusketa. Uholdeek kalte egin zieten lanei, baina horrek ez zuen galarazi erakusketa Kultur Etxeko aretoetan egitea beste behin ere. Villa Betaniako eta Aguifes elkarteko artistek ere jarri zituzten ikusgai beren lanak gure Kultur Etxean.

Martutenen, bultzatu eta hobetu egin dira jarduerak, hala Etxarrienekoak nola Haurtxoko eta Gaztelekukoak.

“3gabe2” musika taldea
“3gabe2” musika taldea.
Literaktum: Eli Tolaretxipi
Literaktum: Eli Tolaretxipi.

Aipagarria da Loiolako ikastaroen joera: gero eta interes handiagoa sortzen dute ongizate eta hobekuntza psikofisikoari eta hazkunde pertsonalari buruzkoek. Guztira jota, aurreko urtean baino ikastaro gehiago egin ziren.

Ipuinaren orduek gora egin zuten, bai Loiolako Liburutegian eta bai Etxarrieneko Harutxokoan zein Amundaraingo Mediatekan.

Azpiegiturei dagokienez, Topoaren lanen ondorioz Kultur Etxea mugatuta dago, espazioa eta sarbide batzuk galdu baititu, baina hala ere zentroak bete-betean jarraitzen du martxan.

Txomin Eneako eta Martuteneko uholdeek ere izan zuten eraginik Kultur Etxearen ohiko martxan: behin-behinekoz, bost ikastaro aldatu behar izan ziren Etxarriene eta Martuteneko Gaztelekutik Loiola Kultur Etxera (Yoga, Perkusioa eta Biodantza ).

Beste urte batez, oso garrantzitsu gertatu ziren Kultur Etxeak beste erakunde, instituzio eta elkarte batzuekin izandako lankidetzak: Cristina Enea Fundazioa, Kalapie, Loiolatarra, Jai Batzordea, hiru auzo-elkarteak, Hontza, La Salle Ikastetxea, Arantzazuko Ama Ikastola, eta abar.

Literaktum: Ana Blázquez eta Abbas Khider
Literaktum: Ana Blázquez eta Abbas Khider.
Nazioarteko Folklore Jailadia: Udmurtia taldea
Nazioarteko Folklore Jailadia: Udmurtia taldea.

Hirigintza eta Mugikortasunarekin zerikusia zuten jarduera garrantzitsuak egin ziren (Lorategi Hiria, Topoa, PERIak...) Beste departamentu batzuekiko bilerak, Arkitekturako Goi Eskolarekiko egitasmoak, erakusketak, auzoari egindako bisitak, auzotarren bilerak, alkatearen bisita, eta abar. Udal gobernu berriak hiru auzoetako biztanleekin izandako bileretan, Kultur Etxeak aktiboki parte hartu zuen. Orobat, Kultur Etxeak Kalapie elkartearekin jardun zuen lankidetzan Martuteneko bidegorria dela-eta, eta zentroko langileek sinadura-bilketa bultzatu zuten auzoan, bertan Udalak bizikletak alokatzeko toki bat jar dezan.

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 168 21.122
Antzerkia 14 3.080
Dantza 5 2.500
Zinema 3 40
Bideoa 4 60
Musika 12 855
Hitzaldiak 10 395
Erakusketak 15 10.200
Elkarteen bilerak eta jarduerak 49 1.470
Liburutegiko jarduerak 32 367
Hainbat 24 2.155
Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 27.966
Liburutegiko bisitariak 27.966
  • Erabilera publikoko ordenagailuen kopurua: 8

 

Prestakuntza
 NúmeroUsuarios
GUZTIRA 44 580
2010/2011 19 249
2011/2012 21 282
2011ko ikastaro puntualak 4 49
  • Bisitariak: 36.511