Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Lugaritz Kultur Etxea

Kultur eskaintzaren askotarikoa eta kalitatea dira, topikoan erortzeko arriskuak arrisku, gure aurkezpen-txartelik onena. Arte eszenikoen programazio landu eta orekatua, batetik proposamen freskoetan oinarritua (hala Dejabu konpainiaren Gure bide galduak, 2011ko Donostia Antzerki Saria, edo Emabide), eta bestetik Portugal, Txile eta beste leku batzuetatik etorritako lan berritzaileen sorta hautatu batean: horiek markatu zuten gure bidea. Agertoki honetatik pasatu ziren bai konpainia gazte baina arrakastatsuak, hala nola Kamikaze (Max Saria 2011ko ikuskizunik onenari) eta La Mona Ilustre, bai bide luzea egindako konpainiak, hala nola Imprebis, Corsario eta Histrión, denak ere ikusle kritiko eta aktiboak bilatzeko eta eraikitzeko ildoan.

“Dejabu Aszensorean” antzezlana
“Dejabu Aszensorean” antzezlana.
“Histrión” antzezlana
“Histrión” antzezlana.
Txori Mugariak: Maialen, Xabier eta Stéphane
Txori Mugariak: Maialen, Xabier eta Stéphane.

Erakusketa-aretoko lau hormen inertzia hautsi genuen, eta bizia eman genien bertan erakusgai jarritakoei, dela jarduera paraleloen bidez ―esate baterako, tailerrak edo performanceak―, dela erakusketak Kultur Etxeko beste bazter batzuetara zabalduz, proposamenen kalitate-mailak zabalkundean ahalegin berezia egitea eskatzen zuelakoan.

2011n, zenbait musikari pasatu ziren gure agertokitik lan berriak aurkezteko; Mursego eta Jabier Muguruza, besteak beste. Kontzertu "bitxiak", hala nola Urdangarin & Traspasos-ek eta Iñaki Salvador eta Ainara Ortegak eskainiak, edota Imanol Kantatuz errezitala: horiek ere gure musika-programazioaren kutsu berezia azpimarratu zuten; eta horien guztien osagarri, Donostikluba zikloko indie proposamenak eta Musikeneko Big Band-aren bisitak.

Ahaleginak berritzeko urtea izan zen 2011, erabiltzaileengana hurbiltzeko asmoz. Programazioa eta liburutegiko berriak aurkezteko monitoreek, web berriak eta antzerkietara datozen ikus-entzuleak fidelizatzeko ekintzek markatzen digute aurrerako lan-ildoa.

Jabier Muguruza “Bikote Bat” lana aurkezten
Jabier Muguruza “Bikote Bat” lana aurkezten.
Mursego: ahotsa, txeloa eta inprobisazioa
Mursego: ahotsa, txeloa eta inprobisazioa.

Asmatu egin genuen sorkuntza sustatzeko estrategia berriaren aldeko apustuan: hala erakusten digute Txori Mugariak lanak ―Literaktumen aurkeztutako enkarguzko ikuskizunak―, eta formatu txikiko sorkariei laguntzeko ildo berriari esker sortutako lanek.

Eta, azkenik, Etxekolanda egitasmoa sortzen ikusi genuen, zeinari esker, Cristina Enearekin lankidetzan, aurrez alferrikakoa zen espazio bat, Kultur Etxeko terraza zabala, etxeko barazkigintzan hezteko zentro berritzaile bihurtu baitugu. Helduentzako tailerrak eta, ikastaroa hastearekin batera, auzoko ikastetxeetako ikasle taldeak, astero espazio hori bisitatu zutenak, eskuak zikindu eta naturarekin harremanetan sartzeko hirian bertan egonik.

Aiete Kultur Etxe berriak eragina izan zuen ikastaroetan izena eman zutenen birbanaketan, baina hala ere berrikuntza txikiak izan ziren 2011. urtean. Eskaintza deszentralizatu egin zen, Ibaetan tailerrak jarri baitziren; horrez gainera, arte eszenikoetako autore-tailer intentsiboak, non Ander Lipus, Espe Lopez eta Edi Naudo izan baitziren irakasle; indartu beharreko ildoa horixe, gerora begira.

 

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 1.731 38.840
Antzerkia 67 8.377
Bideoa 3 640
Zinema 6 546
Video 9 176
Musika 17 3.291
Hitzaldiak 1 7
Erakusketak 9 2.675
Elkarteen bilerak eta jarduerak 86 1.165
Aretoen alokairuak 52 2.062
Liburutegiko jarduerak 28 568
Hainbat 36 487
Merkatuko jarduerak 1.417 18.846
Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 201 56.711
Liburutegiko jarduerak 46.299
Haurtxokoa 33 2.095
Gaztelekua 37 1.731
Plus 55 68 2.397
Kzgunea 3.896
Kzgunea (IT Txartela) 63 293
Erabilera publikoko ordenagailuen kopurua 27
Ptestakuntza
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 45 520
2010/2011 22 294
 2011/2012 1 13
2011ko ikastaro puntualak 7 94
2011ko udako ikastaroak 6 86
Kzgunea: ikastaroak 9 33
  • Bisitariak: 106.456