Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburutegi zerbitzua

Intxaurrondo Berri Liburutegia 2011
Intxaurrondo Liburutegia 2011.

Liburutegi Zerbitzuan izandako aurrekontu-murrizketak markatu zuen 2011. urtea. Murrizketaren ordainetan, inbertsio handiagoak egin ziren Intxaurrondo Berriko liburutegia lekualdatzeko. Batez ere argitalpen edo irakurketa-gidaberezien saila murriztu zen.

 

Intxaurrondo berri liburutegia.Helduen saila.2011
Intxaurrondo liburutegia.Helduen saila.2011.
Intxaurrondo berri liburutegia. Haurtxoteka.2011
Intxaurrondo liburutegia. Haurtxoteka.2011.
Intxaurrondo Berri liburutegia ikusita
Intxaurrondo liburutegia ikusita.

 

Hala eta guztiz ere, nabarmendu dezagun udal liburutegien erabilerak aurreko mailari eutsi ziola, honako adierazle hauen arabera:

  • 1.041.046 bisita gure liburutegietara. % 0,60ko beheralditxoa, Amundarain Mediatekako datuak falta direlako, Martuteneko uholdeetan galdu baitziren 2011ko azaroan, eta Intxaurrondo Berriko liburutegia itxi zelako hilabetez, lekualdatzea zela eta. Hala eta guztiz ere, 1.000.000 bisitatik gora izan genituen.
  • 558.229 mailegu, hots, aurreko urtean baino % 6,86 gehiago; biztanleriari dagokionez, 3,01 mailegu dira biztanleko. Europan, biztanleko 3-4 mailegu egiten dira.
  • Erosketei dagokienez, % 1,20 jaitsi zen berritze-kuota. Aurreko urteko erosketa-kopurua izan genuen, liburutegi bat gehiago izanik (Aietekoa), Intxaurrondo Berri eta Aieteko ohiz kanpoko aurrekontuei esker. 
  • Biztanleen % 50ek baino gehiagok dute erabiltzaile-karneta, eta % 32,89 bazkide aktibo izan ziren, hau da, gutxienez behin erabili zuten mailegu-zerbitzua 2011n gure liburutegiren batean.
  • Egia liburutegia. Haur saila. 2011
    Egia liburutegia. Haur saila. 2011.
    Egia liburutegia. DVD bilduma. 2011
    Egia liburutegia. DVD bilduma. 2011.
    Arantxa Urretabizakia “3 Mariak liburuaren aurkezpenean”
    Arantxa Urretabizakia “3 Mariak liburuaren aurkezpenean”.


Egitasmo edo jarduera nagusiei dagokienez:

  • Intxaurrondoko liburutegia kultur etxe berrira lekualdatzea da, zalantzarik gabe, aipagarriena. Liburutegi berriak 1.000 m2 ditu, planta bakarrean: helduentzako eta haurrentzako sailak, eta 47 m2-ko haurtxoteka bat. Internet-en nabigatzeko ordenagailuen eskaintza bikoiztu egin zen: 10 ordenagailu helduentzat, eta 8 haurrentzat. Funtsetan nabarmentzekoak: komikiak, beste hizkuntzetako literatura eta mailegutan uzteko bideojolasen bilduma, haur sailean.
  • Aurrekontua murrizteak digitalizazioan ere izan du eragina.
  • Erabiltzaileek liburu elektronikoen irakurgailuen maileguari emandako erantzuna ona izan zen 2011n ere. Hori dela eta, 27tik 48ra emendatu zen eskaintza.
  • Irrati-frekuentziaren eta automailegu-makinen aldeko apustua liburutegietan. Intxaurrondok badu funtsak babesteko sistema hori, bai eta automailegurako bi makina ere.
  • Donostia Kulturaren web berriak jarduera guztiak biltzen dituenez, itxi egin genuen "Liburutegiko albisteak" bloga. Liburu Dantzak hartu zuen haren lekua, liburuak gomendatzeko blog irekiak. Sareko liburuzain guztiek elikatzen dute.
  • Liburutegi Zerbitzuaren zuzendaritzak, Komunikazio Unitatearen laguntzari esker, beste blog bat jarri zuen martxan, liburutegiei eta irakurketarako zein liburuetarako teknologiei buruzko informazioa emateko asmoz. Liburutegien ahotsan duzue horren berri.
  • Jardueretan, bigarren urtez segidan nabarmenduko dugu Javier Celaya, dosdoce enpresakoa, La lectura compartida en pantallas hitzaldia eman baitzuen; bai eta Aitzol ―euskal kulturaren pizkundearen aita― gogoratzeko hitzaldiak ere, Eusko Ikaskuntzarekin batera antolatuak. Haren heriotzaren 75. urteurrena zela-eta egin ziren.
  • Argitalpenen atala murriztu zen gehien. Mantendu egin genituen 2011, udan irakurtzea eta Liburuaren Eguna dela-eta argitaratu ohi dugun orri-markatzailea (15.a), iaz Aitziber Alonsok ilustratua.
  • Alderdi eder liburutegia
    Alderdi eder liburutegia.
    Alderdi eder liburutegiko dvdak
    Alderdi eder liburutegiko dvdak.
    Internet haurrentzat Aieteko liburutegian
    Internet haurrentzat Aieteko liburutegian.

 

Ez genuen alde batera utzi sektoreko alderdi profesionaletan agertzeko aukera. Mi biblioteca aldizkariak gure liburuxka baten berri eman zuen: Udal liburutegien sarea zenbakitan; eta 10 albiste baino gehiago bidali genituen banaketa-zerrendetara; besteak beste, IWETELera.

Liburutegi Zerbitzua zenbakitan
Liburutegi-kopurua 18
Populazioa 185.357
Bilduma modernoko funtsak. 372.307
Liburu eta liburuxkak 293.207
Braille liburuak 54
Entzuteko dokumentuak 31.344
Dokumentu elektronikoak 4.792
Ikus-entzunezko dokumentuak 35.815
Musika inprimatua 6.175
Grabatuak 824
Mapak 21
Liburu elektronikoen irakurleak 48
Ordenagailu eramangarriak 27
 
Euskarazko funtsa 64.235
Gaztelaniazko funtsa 261.422
Beste hizkuntzetako funtsa 46.650
Bilduma historikoko funtsak 65.000
Bilduma historiko katalogatua 56.840
Mikrofilmak/mikrofitxak. 8.109
 
Altak 38.828
Bajak 12.913
Bildumaren hazkundea %-tan 7,35
Bildumaren berrikuntza %-tan 10,29 (1)
 
Erabilera publikoko ordenagailuak 308
Internet / CD-ROM sarbide-postuak 243
OPAC 38
Opac kontsultak 649.142
Hemeroteka digitaleko kontsultak 22.163
 
Liburutegi Zerbitzuko bazkideak 107.715
2011. urteko bazkide berriak 7.034
14 urtetik gorako bazkide berriak 5.223
14 urtetik beherako bazkide berriak 2.081
2011ko bazkide aktiboak 32,89%
 
Liburutegira egindako bisitaldiak 1.041.046
Eguneko bisiten batez bestekoa 3.424
 
Maileguak 558.229
Liburu-maileguak 382.612
Enzuteko dokumentuen maileguak. 35.912
Dokumentu elektronikoen maileguak. 8.368
Ikus-entzunezko dokumentuen maileguak. 115.599
Musika inprimatuaren maileguak. 3.698
Mapen maileguak 4
Aldizkarien maileguak 9.462
Liburu elektronikoen irakurleei egindako maileguak 663
Ordenagailu eramangarrien maileguak 1.911
 
Internet / CDROM / Wi-Fi kontsultak 157.918
KZ aretoetan 81.141
Aretoan 44.574
Wi-Fi 32.203
 
Jarduera-kopurua 698
Jardueretara etorritakoak 14.660
Liburuxkak, gidak, berritasunen orriak 903
Erakusketak 11

 (1) arabera (PAB: liburutegiak aztertzeko programa, Bertelsman Fundazioarena).