Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Musika

Donostia Kulturak eskainitako musika-emankizunen kopuruak % 6,5 egin zuen behera 2011n: 158 kontzertu eman ziren guztira (2010ean, berriz, 169). Etorritako entzuleen kopurua, ordea, % 26,3 hazi zen. 2010ean 56.510 entzule izatetik 71.367 entzule izatera iritsi ginen 2011n. Hazkunderik handiena batez besteko ikusle-kopuruan gertatu zen: 2011n 452 entzule izan ziren kontzertuko.

Ziur asko, Classic eta San Miguel Donostikluba programak sendotu izanari zor zaio hori, gero eta errotuago baitaude beren jarraitzaileen artean, eta sona eta erakarmena handitu baitituzte 2011. denboraldian. Baita musika-jarduerak kontu handiagoz programatu izanari ere, noski; izan ere, krisi-garaian, gehiago begiratu behar zaio aurrekontuari, kopurua urrituz; baina, trukean, interesa eta eragina handitu egiten dira

Ainhoa Artetaren argazki ofiziala
Ainhoa Artetaren argazki ofiziala.
Ivo Pogorellichen argazki ofiziala
Ivo Pogorellichen argazki ofiziala.
El Sueño de Morfeoren argazki ofiziala
El Sueño de Morfeoren argazki ofiziala.

Ken Zazpi, Deer Ticks, El Guincho, Ainhoa Arteta, The Divine Comedy, Ivo Pogorelich, El Sueño de Morfeo, Los Secretos, Ruper Ordorika, Jay Jay Johanson: izen horiek erakusten dute programazioa askotarikoa izan zela, Donostia osora iristen baita antzokien eta Donostia Kulturako kultur etxeetako agertokien bitartez.

Los Secretosen argazki ofiziala
Los Secretosen argazki ofiziala.
Ruper Ordorikaren argazki ofiziala
Ruper Ordorikaren argazki ofiziala.
Ken Zazpiren argazki ofiziala
Ken Zazpiren argazki ofiziala.
Antzoki eta aretoak
GUZTIRA 2.158 71.367 452
IkuskizunakIkus-entzuleakEntzuleak batez beste
Antzoki Zaharra 5 2.290 458
Kultur etxeak eta SMDK 51 11.079 217
Victoria Eugenia Antzokia 37 23.209 627
Victoria Eugenia Kluba 26 2.769 107
Kursaal Fundazioa 18 18.242 1.013
Hainbat 21 13.778 656