2011. urtea urte interesgarria izan da egoera ekonomikoa zaila izan arren.
![]() |
dFERIA. |
Ikus-entzuleek une gogoangarri asko gozatu ahal izan dituzte 2011n arte-kontuan. Ohikoa denez, konbinazio erabatekoa eta oreka zaila eskaini nahi izan da antzerki proposamen konbentzionalen eta proposamen garaikideagoen artean; haurrentzako antzerkiaren eta gazte eta helduentzako antzerkiaren artean; euskal jatorri-markako antzerkiaren eta kanpokoaren artean. Euskarak programazioan bere lekua izan dezan saiatu gara, eta horretarako Euskararen Udal Patronatuaren lankidetza ezin hobea izan dugu; saiatu gara dantza garaikideak gure agertokietan bere lekua izan dezan ere.
Baina, batez ere, lortu dugu antzerki- eta dantza-muntaketa handiekin batera beste txikiago batzuk ere izatea, bere txikian interesgarriak gertatu baitira gizarte-, giza edota poesia-edukien aldetik. Euskal ekoizpenik onenak pasatu dira gure agertokietatik, bai eta espainiar eszenako izen handiak eta nazioarteko konpainia garrantzitsuak ere. Leihotxo bat ireki dugu Latinoamerikara begiratzeko; Europari ere begiratu diogu, hiria 2016 eramango gaituen bidetik abiatu den honetan.
Victoria Eugenia Antzokiak normaldu egin ditu jarduera eta emaitzak ikus-entzuleen bidez. Esan dezakegu jarduera eszenikoa finkatu eta orekatu egin dela Donostian. Donostiako beste ekipamenduek egoera eszeniko berrira egokitu dute jarduna, eta ikus-entzuleen itxaropenei erantzun eta emaitzei eutsi diete.
Lanak | Emanaldiak | Ikus-entzuleak | Ordu Gaztea | |
---|---|---|---|---|
Antzerkia | ||||
Neguko denboraldia | ||||
Antzerki Profesionala | 45 | 85 | 23.193 | 885 |
Haurrentzako Antzerkia | 16 | 18 | 2.596 | 0 |
Klub Aretoa | 5 | 9 | 695 | 29 |
Antzerki amateurra | 40 | 43 | 4.198 | |
Eskolatik Antzerkira | 4 | 25 | 4.470 | |
Hainbat | 3 | 3 | 207 | |
GUZTIRA Neguko denboraldia |
113 | 183 | 36.079 | |
Udako denboraldia | ||||
Antzerki ProfesionalalA | 15 | 91 | 28.524 | 1.232 |
GUZTIRA Udako denboraldia |
15 | 91 | 28.524 | 1.232 |
Dantza: Mugaz Haraindiko Zentro Koreografikoa | ||||
Dantza Profesionala | 40 | 51 | 15.424 | 251 |
Klub Aretoa | 7 | 9 | 604 | 27 |
Kursaal | 1 | 1 | 1.702 | 0 |
GUZTIRA Dantza |
48 | 61 | 17.730 | |
Lirika | 3 | 4 | 1.722 | |
Musikala | 2 | 22 | 9.268 | |
Kursaal | 1 | 4 | 6.404 | |
GUZTIRA Musikala |
3 | 26 | 15.672 | |
Jaialdiak | ||||
dFERIA | 17 | 17 | 3.764 | |
Poltsiko Antzerkia | 9 | 22 | 2.267 | |
Gazte Antzerkia | 26 | 30 | 2.508 | |
GUZTIRA Jaialdiak |
52 | 69 | 8.539 | |
Beste jarduera batzuk | ||||
Gaikako Zikloak | 3 | 9 | 4.372 |
Ez da erraza urte osoko jarduera guztiak laburbiltzea, baina saia gaitezen. Dantzan, Béjart-en Balleta (Ginebra) eta Eiffman Balleta (San Petersburgo) nabarmendu dira, horiexek izan ditugu-eta apustu nagusiak: bi ballet europar handi, nazioartean ibilaldi ezaguna eta ospetsua eginak. Horrekin batera, dantzaren gala hunkigarria, Alicia Amatriainek diseinatu, zuzendu eta dantzatua.
Ezin ahaztu Malandain Ballet Biarritzeta BALLET.Trekin batera dugun egitasmoa: Mugaz haraindiko Zentro Koreografikoa. Egitasmo horri esker, lau dantza-ikuskizun ekoitzi ahal izan ditugu, Malandain Ballet Biarritz-en kalitate-zigiluaren jabe laurak ere. 2011. urtea bultzada- eta berrikuspen-urtea izan da. Bultzada, agerian geratu baitira zenbait urtez isilean egindako lanaren fruituak; berrikuspen ere bai, egindako lana aztertu eta egitasmo berri bati begira jarri garelako, datozen hiru urteotako babesa berritze aldera, hartara BALLET.T-ren jarraipena lortzeko. Egitasmo hori apustu berri bat da, zertarako eta gure herri honetan, non hainbeste dantzari eta hain onak sortu baitira, dantza ezagutarazi eta hedatzeko.
Antzerkian, artista eta konpainia edota ekoiztetxe handiak izan ditugu. Arrisku handirik hartu gabe, programazioak kalitatearen eta komertzialtasunaren arteko oreka interesgarri bati eutsi dio. Ikuskizunak onak eta erakargarriak izan dira, ikus-entzuleria zabalagoen bila beti ere. Donostiar udako emaitza ere ona izan da. Helburuak betetzeaz gainera, esan liteke hiri honetako antzerki-uden historiako programaziorik onena izan dela, hala hedaduraren nola kalitate eta askotarikoaren aldetik.
Musikalentzako plaza gisa ere eutsi dio Donostiak. Forever; King or Pop izan da garailea. Eta oso emaitza ona izan zuen Los 40 Principales, el musical izenekoak ere.
Antzerki eta Dantza Unitateko gakoak, bere hartan jarraitu ez ezik, indartu egin dira: ikus-entzuleen erantzuna dela medio, bikaina baita. Nabarmentzekoak ditugu, halaber, haurrei zuzenduriko lau programazio egonkorrak, Antzoki Zaharrean eta Imanol Lartzabal, Gazteszena eta Altzako aretoetan. Horretarako, 2011n, haurrentzako programazio zabalaz gainera, eskola antzerkiko beste egitasmo bat jarri da martxan, Eskolatik antzerkira izenekoa, txikienen artean arte eszenikoak sustatzeko xedez, ikastetxeen laguntzarekin.
Egia Kultur Etxeko Gazteszena Aretoak datu onak eman ditu dantza garaikideko programazioan: Mopa Company, Thomas Noone Danza, besteak beste. Datuak onak dira antzerki garaikideari eta zirku berriari dagokienez ere: Gaitzerdi, Bricolage Erotique, eta abar.
Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Lartzabal aretoak formatu txikiari eta haurrentzako antzerkiari begira jardun du, eta oso ikusle-kopuru ederrak lortu ditu bi alorretan. Antiguako aretoa Donostiako eszenan sarbidea izateko modu bat da, artista gazteei eta konpainia hasi berriei irekitako atea, pixkanaka beren ikusleak sortzeko eta, bide horretatik, Donostiako beste agertokietara iritsi ahal izateko. Chapito, Dejabu, Corsario, La Mona Ilustre izan dira Heriz Pasealekuko agertokian izan diren artista batzuk.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa