Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Zinema eta Bideoa

Proiekzioen datuak
EgunakSaioakFilm-kopuruaIkusleak
Guztira 59 120 222 30.240
Nosferatu programazioa 21 21 21 3.754
IIX. Surfilm festibal 6 14 47 2.551
Giza Eskubideen IX. Zinemaldia 9 31 48 8.328
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. Astea 12 39 61 13.139
Ziklo eta saio bereziak 11 15 45

2.468

Euskadiko Filmategiko proiekzioak eta zikloak 9 9 19 1013

 

Donostia Kulturaren zine-programazioa, 2011n, honako hauek osatu dute: Zinea eta Giza Eskubideak, Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea, eta Amstel Surfilm Festibalak, bai eta beste zenbait ziklok eta programazio jarraituk ere; denen artean, nabarmen goratu dute gure inguruko eskaintza, kantitatez zein kalitatez.

Nosferatu zikloa da Donostiako zinezaleen erreferentzia iraunkor bat. 2011ko lehen seihilekoan, François Truffauti eskainitako antologia amaitu zen, eta azaroan beste maisu historiko bati eskainitakoa hasi, Federico Felliniri; biek izan zuten arrakasta handia jendearen artean.

 

Federico Fellini
Federico Fellini.
El día de la bestia (ciclo Alex de la Iglesia)
El día de la bestia (Alex de la Iglesia zikloa).

 

Antzoki Zaharreko asteroko hitzordu horri beste ziklo batzuk gehitu zaizkio. Lankidetza estuagoa hasi dugu Euskadiko Filmategiarekin, eta horri esker egin da Alex de la Iglesiari eskainitako atzera begirako bat. Filmategiarekin antolatu zen Antxon Ezeiza euskal zinegile zenduaren oroimenezko saio bat ere.

Tabakalerarekin batera, LABO film labur esperimentalen antologiaren beste edizio bat egin zen 2011n; Clermont-Ferrand-eko zinemaldi ospetsutik ekarritako filmek osatua.

Bi zinemaldi oso espezializatuk gero eta jarraitzaile gehiago dituzte; horietan ere antolatzaile gara, beste erakunde batzuekin batera. Batetik, Amstel Surfilm Festibala, surf-aren munduaren ingurukoa, festa-giroan eta ekologia eta kulturarekiko konpromiso gero eta handiagoaz egiten dena. Bestetik, Dock of the Bayk ere zirrara bizia sortu du ikusleen artean, musika-dokumentalen bitartez.

Beste lankidetza interesgarri batzuk ere izan ziren 2011n: Perurena dokumentala, Feministaldian parte hartzea eta 36 horas de supervivencia fílmica film labur bat-batekoen lehiaketakoa.

Bestalde, 2011n Donostia Kultura Filmazpit programa hasi da kudeatzen Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin: euskaraz azpidatzitako filmen katalogo bat, kultur zirkuituetan zabaltzekoa.

Zine-argitalpenak

2011n Nosferatu liburu-bildumako 7. zenbakia argitaratu zen, Federico Felliniri eskainia. Joxean Fernándezek eta Jesús Angulok koordinatu zuten, eta Espainia osoko liburu-dendetara banatu zen; harrera ona izan zuen.

Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren XXII. Astetik bi argitalpen atera ziren: VEN Y MIRA. El cine fantástico y de terror en la zona prohibida liburu interesgarria (Rubén Lardín-ek koordinatua), eta, koprodukzioan, 2000 Maniacos (especial Exótico) fanzine erregaitzaren beste zenbaki bat.