Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Heineken Jazzaldia 2011

Donostiako 46. Heineken Jazzaldia uztailaren 21a eta 25a artean egin zen; balantzea oso ona da, hala artearen ikuspegitik nola entzuleen kopuruagatik. Eguraldi txarra izan genuen, baina hala ere 115.000 ikus-entzule inguru izan ziren guztira. Aurreko urteko 106.000 entzuleak ondo gainditu ziren, beraz, nahiz eta azken bi egunetan, eta batez ere azkenekoan, euria eta haizeagatik bertan behera utzi behar izan Kursaal eta Nauticool-eko zenbait kontzertu doako.

B.B. King-en emanaldia Agertoki Berdean. 2011
B.B. King-en emanaldia Agertoki Berdean. 2011.


San Telmo Museoa, 2011ko berritasuna, arrakasta handia gertatu zen hala bertan programaturiko kontzertuen arte-kalitateagatik nola agertokien egokitasunaren aldetik (Klaustroa, Eliza eta Patioa).

San Telmoko programazioan, izan ziren hobetzeko moduko zenbait kontu, ezbairik gabe; besteak beste, zenbait kontzertu aldi berean izatea. Hala eta guztiz ere, kontuan izanik Heineken Jazzaldiak lehen aldiz erabili zuela San Telmo agertoki gisa, balioespena oso ona da, oro har, eta halaxe adierazi zuten bertan izandako entzuleek.

 

John Scofield Quartet-en emanaldia San Telmo Museoan. 2011
John Scofield Quartet-en emanaldia San Telmo Museoan. 2011.
Cyndi Lauperren emanaldia Trinitate Enparantzan. 2011
Cyndi Lauperren emanaldia Trinitate Enparantzan. 2011.
Publikoa Cyndi Lauperren kontzertuan. Trinitate Enparantza. 2011
Publikoa Cyndi Lauperren kontzertuan. Trinitate Enparantza. 2011.
Publikoa Zurriola Hondartzan B.B. King-en kontzertuan. 2011
Publikoa Zurriola Hondartzan B.B. King-en kontzertuan. 2011.
Elephant9 taldearen emanaldia. Heineken Karpa. 2011
Elephant9 taldearen emanaldia. Heineken Karpa. 2011.
Return to Forever taldearen emanaldia. Kursaal Auditorioa 2011
Return to Forever taldearen emanaldia. Kursaal Auditorioa 2011.

 

Beste aretoei dagokienez, Heineken Jazzaldiak bere poza adierazten du musikarien kalitateagatik eta entzuleek egin zieten harrera beroagatik. Jazzaldiko entzuleriak musikaldi horri dion fideltasuna frogatu zuen beste behin ere. Plaza jendez mukuru euripean, entzuleak antolakuntzak banatutako ziren azpian: irudi suspergarria benetan musikarientzat, eta oso hunkigarria antolatzaileentzat.

Trinitate Plazako eta Kursaal Auditorioko kontzertu guztiek izan zuten arte-kalitate handia, eta zaila da bat besteen gainetik jartzea. Eta hunkigarria, halaber, Toots Thielemans musikari belgikarrak zer-nolako pozez jaso zuen Donostiako Jazzaldia Saria Donostiako alkate Juan Karlos Izagirreren eskutik.

Zurriola plazan, Kursaaleko terrazetan eta Nauticool-en (Nautikoko terrazan) izandako kontzertuak, berriz, zoragarriak izan ziren; nabarmentzekoa 25ean bildu zen jendetza, B.B. King-i entzuteko.

Jendearen babesa jaso zuen Heineken Jazzaldiak bertako musika-taldeen alde egindako apustuak. Aurrez programaturiko kontzertuak eta Kontzertu Sekretuak batera hartuta, bertako musikariz osatutako 25 bandak hartu zuten parte Jazzaldian, eta argi utzi zuten zein maila handia lortu duen azken urteotan euskal jazzak.

 

Donostiako Jazzaldia Saria 2011 ematea. Toots Thielemans.
Donostiako Jazzaldia Saria 2011 ematea. Toots Thielemans.
Cut Copy-ren emanaldia Agertoki Berdean. 2011
Cut Copy-ren emanaldia Agertoki Berdean. 2011.
Abdullah Ibrahim & Ekaya-ren emanaldia Trinitate Enparantzan. 2011
AAbdullah Ibrahim & Ekaya-ren emanaldia Trinitate Enparantzan. 2011.

Arrakastatsu gertatu zen, halaber, TriEZ taldeak emandako clinic-aren (mintegiaren) esperientzia pedagogikoa; musikari askok jarraitu zuten arretaz, bertako zein kanpokoek, eta aukera ezin hobea izan zuten inprobisazioari buruz zekitena hobetzeko.

Jaialdiaren 46 urteko historian, hobeenetako bat izan zen 2011koa; eguraldiak lagundu izan balu, historiako hobeena zela esan beharko genukeen ziur asko.

  • Ekitaldiak guztira: 75
  • Ikus-entzuleak guztira: 115.595 ikus-entzule
  • Ikus-entzuleak, batez beste, ekitaldiko: 1.541 ikus-entzule