Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Giza Eskubideen Zinemaldia

Apirilaren 8tik 15era bitartean egin zen, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak antolatuta, Giza Eskubideen IX. Zinemaldia, Victoria Eugenia Antzokia zuelarik egoitza nagusi, baina zenbait jarduera Donostiako beste areto batzuetara eramanda.

23.409 ikusle izan ziren Zinemaldian (8.328 ikusle zine-emanaldietan, eta 15.081jarduera paraleloetan). 45 film, eztabaidak, bost erakusketa, antzerki-emanaldiak, elkartasun-ekitaldiak... guztien artean osatu zuten gertakizun hau, zineak aldaketa eta gogoetarako tresna gisa duen indarra luzatu zuena.

 

Aurtengo kartelaren irudia
Aurtengo kartelaren irudia.
Victoria Eugenia Antzokiko giroa
Victoria Eugenia Antzokiko giroa.
Omendutako Kim Longinotto zinemagilea
Omendutako Kim Longinotto zinemagilea.

 

2011n, Kim Longinotto britainiar dokumentalistak jaso zuen Zinemaldiko sari nagusia, inguru zailetan bizi diren emakume indartsu eta aktiboen erretratuak zabaltzeagatik bere ibilbide osoan.

Hainbat gai jorratu ziren proiekzioen ondorengo eztabaida eta solasaldietan; besteak beste, Txetxenia, derrigorrezko kanporatzeak, zabor hipotekak eta krisia, transexualitatea, oroimen historikoa eta berradiskidetze nazionala, indiar emakumeek beren eskubideen alde duten borroka. Aski da Victoria Saavedrak ―diktadura militarrak desagerrarazitako baten ama eta Nostalgia de la luz film sarituko protagonistetako bat― emandako lekukotza hunkigarri esker onezkoa, hau bezalako kultur gertaera batek eskatzen dituen ahalegin guztiek merezi dutela sentitzeko.

 

Victoria Saavedra, “Nostalgia de la luz” filmekoa
Victoria Saavedra, “Nostalgia de la luz” filmekoa.
“Memory Books” erakusketa
“Memory Books” erakusketa.
“Armadillo” filmea
“Armadillo” filmea.

 

Baina izan genituen lekukotza zuzenak ere: Hegoafrikako berradiskidetze-prozesua, Egiptoko Tahir plazako errebolta. Hori guztia, gizarte-erakundeen laguntzari esker, urtez urte ematen baitigute aholku zinemaldia antolatzerakoan: besteak beste, UNICEF, UNHCR/ACNUR, CEAR, Giza Eskubideen Mexikar Akademia, Bake Hezitzaileen Nazioarteko Elkartea, Gipuzkoako GKEZen koordinadora, Gehitu, Amnistía Internacional, edo SOS Arrazakeria.