Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

dFERIA 2011

dFERIA11, Gorputza gudu – zelai

dFERIAk iraun duen lau egunetan 20 ikuskizun programatu dira hiriko eszenatoki ezberdinetan. dFERIAren hamazazpigarren edizioan, Donostiako Arte Eszenikoen Feriak proiektu berri bati hasiera eman dio orainaldi itxaropentsu eta ilusioz beteriko etorkizun batekin.

Areto ikuskizunak
 IkuskizunakEmanaldiakIkusleak
GUZTIRA 17 17 3.764
Victoria Eugenia
4 4 1.417
VEA Club 5 5 566
AZ 4 4 1.136
Egia 4 4 645
Lugaritz 3 3 547
Alejandrías
Alejandrías.
Ron Lalá: Time al Tiempo
Ron Lalá: Time al Tiempo.

 

Kreditatuen kopuruari dagokionez, 246 profesional etorri dira programatzaile (91), banatzaile (30), ekoizle (50), erakundeak (27) eta kazetariak (48) kontutan hartuz, iazko edizioko kopurua %43 batean handituz.

Argentina, Kolonbia, Portugal eta Frantziatik etorritako programatzaileak izan ditugu aurtengo ferian, aurkeztu diren ikuskizunak nazioarteko merkatuetara atea irekiz.

Sektoreko profesionalak
GUZTIRA 215
Programatzaileak 91
Banatzaileak 30
Komunikabideak 17
Kompiniak - Produktoreak 50
Haibat 27


4.300 lagunetik gora programatutako emanaldietaz gozatu ahal izan dute eta batezbesteko okupazio maila % 55 ingurukoa izan da. Club aretoko emanaldien ikuslego kopurua aipagarria izan da, batez beste, %100 okupazioa izan dute. Feriako ikuskizun eta jarduera ezberdinetan, 7.000 lagunetik gora parte hartu dute.

 

Dantzaz Konpainia: Mintzo
Dantzaz Konpainia: Mintzo.
Natxo Montero
Natxo Montero.
La Pavana: Una jornada particular
La Pavana: Una jornada particular.

 

Jarduera paraleloetan, aurtengo ferian publikoari zuzenduak batez ere, 2.700 lagunetik gora parte hartu dute. Besteak beste, zapata txinatarren mikro - erakusketa bat antolatu da, eta dFERIAko leloarekin bat eginez, bi elkarrizketa – eztabaida:

  • Gorputza bere mugaraino eramanik
  • Gorputz asegabea.

Eskena erakundearen asanblada eta Esquina Norte, Eusko Jaurlaritza eta Tarregako Firaren bilerak bertan egin dira, baita Natxo Monterok eta Noemi Vianak zuzendutako 2 workshop.

 

Jarduera osagarriak
 Espectadores
GUZTIRA 2.771
Sareako asamblada 25
GV - Tarrega: bilera 3
Eskena: bilera 25
Esquina Norte: bilera 7
Besteoken aurkezpena 110
Gaztela-manchako jaialdiaren aurkezpena 110
Gorputza bere mugaraino eramanik 25
Gorputza asegabea 27
Solasaldia mantaren koreografiarekin 220
Mikro-erakusketa txinatar zapatak 1.817
Master class: Nacho Montero 4
Master class: Noemi Viana 2
Profesionalen topagunea 396

Eusko Jaurlaritzaren babesari esker izen handiko europar eta latinoamerikar programatzaileak hurbildu dira edizio honetara eta hauei esker, dFERIAn parte hartu duten konpainiek ondorengo hilabeteetan euren merkatua zabaltzeko aukera izango dute.

Programazioa

Hogei ikuskizun programatu dira hiriko eszenatoki ezberdinetan:

Berrikuntza:

%35, modu batera edo bestera estreinaldiak izan dira:

  • "Menú del día", Noemí Viana & Jesús Rubio / erabateko estreinaldia
  • "Time al tiempo" Ron Lalá / erabateko estreinaldia
  • "Hotel splendid" Cho-In Theatre / estreinaldia Espainian
  • "Una Jornada particular" La Pavana / estreinaldia Euskadin
  • "Wonderland" Teatro de Marionetas do Porto / estreinaldia Euskadin
  • "Alejandrías, la mirada oblicua" 8co8o Producciones/ estreinaldia Euskadin
  • Tanttakaren "No me hagas daño" ikuskizuna, iazko Kutxako Donostia Hiria Sariaren irabazle.

Aurten ere, konpainiek, dFERIAren aldeko apustu egiten dute euren ikuskizunen estreinaldietarako erakusleiho bezala.

Dantza eta antzerkia

Dantza (%40) eta antzerkiaren (%60) arteko oreka erabatekoa izan da, feriak bi diziplina hauek parekidetasunez bultzatzen dituelaren seinale.

Konklusioa

dFERIA 2011ko edizioa modu arrakastatsuan itxi dugu, bai maila artistikoagatik, antolakuntzagatik eta Euskadiko arte eszenikoen sektorearen inplikazioagatik.

Espero genituen jende eta profesional kopuruak hurbildu dira dFERIAra. Aurkeztutako ikuskizunak kalitatezkoak eta euskal antzerkia eta dantzaren mailaren erakusgarri izan dira ikusle, zale eta komunikabideentzako. Hamazazpigarren edizioari begira jarritako erronka guztiak gainditu ditugu: berritasuna, dantza eta antzerkiaren arteko oreka, kalitatea... Eta gainera Aretoko Antzerki eta Dantzaren Arloa sustatzen eta bistaratzen Donostiako feriak egiten duen lan garrantzitsuaren neurria irudikatu dugu. dFERIAk ahalbidetu dituen salerosketen aurreikuspenak oso baikorrak izan dira. Antzoki ezberdinek, aurkeztutako proposamenetan interesa azaldu dute eta konpainia eta banatzaileekin harremanetan jarri dira. Profesionalen asebetetze inkestak eta azken emaitzak esku artean ez ditugun arren, aurtengoan izandako arrakasta nabarmendu nahi dugu, aurrekontuaren gauzatze zorrotza aipatzearekin batera.

Etorkizunera begira, dFERIAn parte hartzen duten iaz osatutako lan taldea - Eskena, antzerkia eta dantza munduko enpresa eta erakunde ezberdinak- mantenduko da.

Amaitzeko, azken urteetan lankide izan ditugun erakunde ugariak eskertu nahi ditugu, zinez: INAEM, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa. Halaber, ezin aipatu gabe utzi SGAEren lankidetza estimagarria. Aurten bereziki eskertu nahi dugu euskal antzerki eta dantza konpainien eta Eskenaren (Euskal Antzerki eta Dantza Konpainien Elkartea) parte-hartze aktiboa. Haiek guztiek jarri dute euren alea edizio hau definitzeko eta egiteko. Izan ere, ahalegin berezia egin dute, baita ekonomikoki ere, besteak beste, salmenta sustatzeko promozioetan parte hartuz. Azkenik, esker ona adierazi nahi diegu programatzaile, banatzaile, ekoizle eta enpresariei bere parte hartze eta konpromisogatik, hala nola komunikabideei eta bertako profesionalei une oro dFERIAri emandako estalduragatik.

Erakundeak