Literaktum-ek zenbait berritasun izan zituen VII. edizioan; web-orria jarri zuen martxan, eta emendatu egin zituen lankidetzak eta egoitzak.
San Telmo Museoan, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan eta Zumaiako Zuloaga Museoan zenbait hitzaldi, proiekzio, solasaldi eta tailer izan ziren.
Literaktum, Kumi Naidoo Greenpeace International-en zuzendari nagusiaren hitzaldi batez hasi ondoren, zenbait europar artista ospetsuren topagune izan zen; besteak beste, Claude Lanzmann, Günter Wallraff, Annie Freud, Thomas Bidegain eta Stéphane Garin izan ziren hemen. Horiez gainera, Euskal Herriko idazle eta sortzaileak, hala nola Fernando Aramburu, Maialen Lujanbio, Eli Tolaretxipi, Aixa de la Cruz eta Xabier Erkizia; bai eta atzerritik etorritako beste batzuk ere: Abbas Khider, Joaquín Marta Sosa eta Rafael Lechowski. Emaitza Literaktum-ik mestizo eta askotarikoena izan da: auzi gehiago jorratu ditu arte-hizkuntza gehiagoren bitartez; musikak leku berezia izan du, Bill Callahan-ek Antzoki Zaharrean emandako kontzertu bikainari esker, edota Curva Chiusa-ri eta Musika Parkean-i (Arkaitz Mendoza eta Debako Banda) esker.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa