Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

San Miguel DonostiKluba 2011

Musika-zirkuitu hori Donostikluba zaharraren oinordekoa da, eta 2011n helburu nagusia lortu zuen: ikusgarri eta entzungarri bihurtzea gure hirian egiten den formatu txiki eta ertaineko musika-jarduna. Musika independentea eta entzule batez ere gazteak dira hirian zehar, leku publikoetan zein areto pribatuetan, batetik bestera dabilen programa horren balio nagusiak.

 

San Miguel Donostikluba Zirkuitua: logotipoa
San Miguel Donostikluba Zirkuitua: logotipoa.
Anari zuzenean Intxaurrondo Kultur Etxean
Anari zuzenean Intxaurrondo Kultur Etxean.
Gari abeslariaren zuzenekoa
Gari abeslariaren zuzenekoa.

San Miguel Donostikluba, halaber, bertako gazte sortzaileei laguntzeko eta sustatzeko plataforma bat da. Hartara, 2011n Tokiko Musika Erakustaldia sartu zen zirkuituan, eta Musikaren Egunean parte hartu genuen kalean zenbait kontzertu eskainiz. Gainera, programa hau babesleku izan zen Donostiako musika-jaialdientzat, laguntza emanez eta espazio berriak irekiz. Guztira, 51 kontzertu eta 11.000 ikus-entzule baino gehiago izan ziren; arrakasta handia, datozen urteetan are handiago bihurtu nahi duguna.

Yo Náufrago taldea taula gainean
Yo Náufrago taldea taula gainean.
Triz3ps taldeko abeslaria, Javi Pez
Triz3ps taldeko abeslaria, Javi Pez.
The New Raemon
The New Raemon.