Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Amstel Surfilm Festibal 2011

Amstel Surfilm Festibalaren 9. edizioa ekainean egin zen (3-4 / 8-12), Surfilm Festibalek eta Donostia Kulturak antolatuta. % 12 emendatu zuen ikusle-kopura 2011n; hau da, 7.046 lagun izan ziren jarduera guztiak batera hartuta.

“Surf en el Cantábrico” izeneko erakusketa
“Surf en el Cantábrico” izeneko erakusketa.

 

Festibalak Donostiako beste leku batzuetara zabaldu zituen proposamenak; esate baterako, Zurriola Pasealekura, San Telmo Museora eta Antiguako Frontoira.

Zine-programazioari dagokionez, mundu eta Europa mailako estreinaldiak egin ziren, bai eta ziklo oso bat ere surf japoniarrari eskainia. 2011ko edizioan, gainera, formatu berriak sartu ziren: mikrolaburrak eta hainbat herrialdetatik etorritako bideoblogak.

 

Fukushimari buruzko erakusketa
Fukushimari buruzko erakusketa.
“El mar, mi alma” proiekzioa
“El mar, mi alma” proiekzioa.

 

Ingurumenarekiko kezka etengabe izan zen festibal osoan, zenbait proposamen interesgarriren bitartez; esate baterako, Dominant Wave Theory erakusketa, Aquariumean. Artea eta surfa batera agertu ziren beste areto batzuetan: NoColor Galerian, Zurriola pasealekuan edo Patagonia Surf Store-n.

Ez ziren falta izan musika eta gau besteak beste El Guincho, Dotore, Revolutionary Brothers eta Los Punsetes-ek girotuak.

Festibala erreferentzia bihurtuta dago Europan, eta 2011ko edizioak formatu berriak esploratuz jarraitu zuen, gaur egungo surf kulturaren bizitasunaren agergarri, hala proposamenen nola kokalekuen aldetik. Jendearen babesak surfzaleen kolektiboa aintzat hartzeko modukoa dela frogatu zuen beste behin ere.