Erakundea kide den Europako sareetan izan da aurten ere: Beste Hitzak-Other Words egitasmoaren liderra izanik, urteroko bileretako kudeaketa burutu du Donostia Kulturak. Egitasmoaren indartze aldera, Eskoziako Skye Irlako Sabhal Mor Ostaig Unibertsitatearekin elkarlan-bideak zabaldu dira eta bertan zein Ipar Irlandan hainbat ekitaldietan esku hartu dugu
Beste Hitzak egitasmoak urte sendoa izan du, inoiz baino idazle-egonaldi gehiago burutu da hori guztia Donostia Kulturaren ardura izan da. Donostia Kulturako ekimenari esker, Karibean dagoen Curacao uharteko idazle batek Belfasten egin du egonaldia eta horrek guztiak sarea indartzeko aukeren berri ematen du
Europako Kultur Hiriburutzako Sareak egin dituen bileretan ere esku hartu dugu. 2019an hiriburu izango diren Italiako Matera eta Bulgariako Plovdiv hiriekin ere harremanak izan dira, 2019ri begira.
LIKE erakundean antolatutako egitasmoetan ere partaide izan da Donostia Kultura eta 2019-2021 aldirako zehaztutako ildo estrategikoan ere ekarpenak egingo ditu
Kanpoko bisitak ere ugaritu dira eta alde horretatik nabarmendu behar dira lehenagotik hasitako eta aurten ere segida izan duten unibertsitateko ikasleenak.
Donostia Kultura ECOC (European Capitals of Culture) eta LIKE sareen kide da eta urteko antolatzen diren bileretan parte hartzen du.
Memoria jaitsi: Egitura eta balantze ekonomikoa
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa