Arte eszenikoen feria arrakastatsua izan da, bai publikoari bai kritikei dagokienez eta “sentsazio onekin” amaitu da.
dFERIAko XXIV. edizio honetan, 33 ikuskizunen 37 emanaldi programatu dira 9 eszenatokitan: Victoria Eugenia Antzokia, Victoria Eugenia Club, Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egia), Imanol Larzabal (Lugaritz), Intxaurrondo K. E., Kutxa Kultur (Tabakalera), San Telmo Eliza eta Convent Garden-Cripta.
Guztira, 8.400 lagunek programatutako emanaldiez gozatu ahal izan dute eta batez besteko okupazio maila %83koa izan da. Orokorrean, 14.400 lagun baino gehiagok parte hartu dute feria honetan; ikuskizunetako publikoa eta jarduera paraleloetako parte-hartzaileak kontutan hartuta, aurreko urteko parte-hartzea baino %9 gehiago (zehazki, 1300 lagun gehiago). Sarrera salmentari dagokionez, azkeneko urteetako joera mantendu da.
Akreditatuen kopuruari dagokionez, 520 profesional etorri dira guztira. Hala, iazko kopurua %23 handitu da: 184 programatzaile, 60 banatzaile, 181 ekoizle eta konpainien ordezkari, 18 kazetari eta kritikari eta bestelako 77.
Espainia, Polonia, Kroazia, Holanda, Irlanda, Norvegia, Frantzia, Errusia, Danimarka, Uruguai, Argentina, Dominikar Errepublika, Brasil, E.E.B.B., Ekuador, Kosta Rika eta Kolonbiako programatzaileak izan ditugu aurtengo ferian.
Jarduera profesionaletan 6000 lagun inguruk parte hartu dute (iaz baino 850 gehiago):
33 ikuskizunen 37 emanaldi programatu dira. Horietatik, %64a modu bateko edo besteko estreinaldiak izan dira:
Aurten bi izan dira euskarazko emanaldiak: Txarriboda, Hika Teatroa eta Oxido/ Umore garratza, Pez Limbo.
Diziplinei dagokienez, %40 antzezlanak izan dira, %42 dantza ikuskizunak eta gainerako %18a, diziplina anitzekoak. Jatorriari dagokionez, %51 euskal ekoizpenak izan dira, %19 espainiarrak eta %30 atzerrikoak.
dFERIAren azken edizio hau arrakasta handiz bukatu da konpainien maila artistiko handiari esker. Arte Eszenikoen sektoreak feriarekiko erakutsi duen atxikimendua handia izan da, eta publikoaren harrera, bikaina.
dFERIAra hurbildu diren ikusle eta profesionalen kopuruak, aurten ere, gainditu egin du aurreikusitakoa. Azpimarratzekoa da akreditatuen kopurua %23 handitu dela, 2017 urteari dagokionez, 520 akreditatuekin.
Bestalde, aurkeztutako ikuskizunek kalitate handia dute, eta euskal antzerkiaren eta dantzaren mailaren erakusgarri izan dira, bai ikusleentzat, bai komunikabideentzat, bai profesionalentzat. Nabarmentzekoa da, halaber, aurten ere nazioarteko aintzatespena lortu duten zenbait artista eta ikuskizun izan ditugula gure artean. Duela zenbait edizio finkatutako erronka guztiak gainditu dira, eta, hala, kalitatezko programazio berritzailea eskaini da, orekatua, dantza eta antzerkiari begira. Guztion artean –sektorea, administrazioak, prentsa eta ikusleak-, ezagutzera eman dugu dFERIAk egiten duen lana antzerki eta dantzaren arloa sustatzen eta bistaratzen. dFERIAk ahalbidetu dituen eta oraindik ere ahalbidetuko dituen salerosketen aurreikuspen-datuei begira ere, baikorrak iizan gaitezke.
Bestalde, atzerritik etorritako zenbait profesionalek, berriz ere, interes handia azaldu dute euskal antzerkia eta dantza beren herrialdeetan programatzeko.
Horrenbestez, nabaria da dFERIA errotzen ari dela, eta lau berritasun nagusi azpimarratuko ditugu:
Espainiako egileen lana sustatzeko SGAE Fundazioarekin luze egindako elkarlanaren emaitza gisa, beste espazio bat sortu da: Antzoki Zaharra-SGAE Fundazioa.
Negozio-foroek profesionalek elkar ezagutu dezaten ahalbidetzen dute, eta proiektu eta ikuskizun berriak sustatzeko aukera eskaintzen dute. Ezinbestekoa iruditzen zaigu lan-ildo hori jorratzen jarraitzea, elkar lanerako eta merkataritza-trukerako bideak zabaltzeko.
Ildo horretan, azokak aurten ere bi bideratzaileen lana izan du; izan ere, bitartekari-lanak egin dituzte elkar ezagutzen ez zuten profesionalak harremanetan jartzeko eta haien arteko topaketak bideratzeko. dFERIA pixkanaka-pixkanaka gora doa, gero eta profesional gehiagok parte-hartzen du bertan, eta, horregatik, bitartekaritza-lana gero eta beharrezkoa izango da.
dFERIA ABROAD proiektuaren bidez, bestalde, beste dimentsio bat emango diogu dFERIAri berari eta haren eginkizunari, aukera izango baitugu urtean zehar munduko beste leku batzuetara joateko eta gure lana zabaltzeko. Elkarlanean arituko gara nazioarteko jaialdi eta azokekin, euskal konpainien sorkuntza-lanak ezagutarazteko eta haientzako merkatu berriak zabaltzeko. Hala egingo dugu aurten: Tenerifeko Mercado de las Artes Performativas del Atlántico Sur, MAPASen izango gara; eta Brasilgo, CENA CONTEMPORÂNEAn, Brasiliako Nazioarteko Antzerki Jaialdian.
dFERIA errotzearen aldeko erronka honetan berebiziko garrantzia du, orobat, aurreko edizioetan emaitza interesgarriak ekarri zituzten berritasunak indartzea eta sendotzea; hala, aurten, besteak beste:
Amaitzeko, zinez eskertu nahi ditugu azken urteetan lankide izan ditugun administrazio-erakundeak: INAEM, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Halaber, ezin aipatu gabe utzi KUTXA, SGAE Fundazioa, Etxepare Institutua, Nafarroako Gobernua, OARA (Office Artistique de la Région Aquitaine), IBERESCENA ( Fondo de Ayudas para las Artes Escénicas Iberoámericanas), COFAE (Coordinadora de Ferias de Artes Escénicas del Estado) eta AC/E (Acción Cultural Española bere PICE Espainiar Kultura Nazioartekotzeko Programaren bitartez, atzerriko 16 profesionalek izan dute edizio honetan parte hartzeko aukera Bisitariak modalitatean) erakundeen ezinbesteko lankidetza.
Urtero bezala, bereziki eskertu nahi dugu euskal antzerki eta dantza konpainien parte-hartze aktiboa, oro har, eta, zehazki, Euskal Antzerki eta Dantza Konpainien Elkartearena (Eskena) eta Euskal Aktoreen Batasunarena (EAB), hala nola Artez aldizkariarena.
Bestetan bezala, haiek guztiek euren alea jarri dute aurtengo edizioa aurrera eramateko, eta ahalegin berezia egin dute, besteak beste, baita ekonomikoki ere.
Esker ona adierazi nahi diegu, halaber, komunikabideei eta bertako profesionalei dFERIAri emandako babesagatik, eta, azkenik, eta batez ere, publikoa eskertu nahi dugu: izan ere, azken urteetako joera jarraituz, haiei esker ikuskizun-aretoak beteago daude urtetik urtera, eta hori ezinbesteko erronka eta akuilu bihurtzen da etorkizuneko edizioak antolatzeari begira.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa