Eskaintza handiagoa lantegietan, kultur etxeen espezializazio handiagoa gaika edo arloka (arte eszenikoak Egian, musika Intxaurrondon, arte plastikoak Okendon, herri-jarduerak Loiolan, ikus-entzunezkoak Larrotxenen, ilustrazioa eta herritarren parte-hartzea Aieten, literatura Ernest Luchen, underground musika eta komunikazioa Casaresen) eta proposamen berriak (Korner, Musikagela Fest, Liburu Baby Kluba, besteak beste). 2018ak saihestu ezinezko hitzorduz, jarduera jendetsuz eta %100 bete diren ikastaro eta lantegiz mukuru dagoen agenda utzi digu.
Jarduera guztien artean, nabarmendu daiteke Olatu Talkak IX. edizioa bete zuela, eta berriz ere jarduera andana bat sortu zuela hirian; jaialdi horrek ahaldundu egin ditu herritarrak, eta Donostian den oinarrizko kulturaren sarea islatzen dute. Eta hori ez ezik, musika bultzatzeko proiektuak (Kontzertour) eta sormena bultzatzekoak (Kontxa gaumarket) oso arrakastatsuak gertatu ziren parte hartzearen aldetik, hainbeste non ezin izan baitziren eskaera guztiak onartu. Jarduera horrek, DSS2016ren ondare eta ondorio, X. edizioa egingo du 2019an.
Bestetik, izan dugu erronka handi bat ere: Anoetako Estadioa berritzeko lanek Ernest Lluch Kultur Etxea lekuz aldatzera behartu gintuzten. Hala eta guztiz ere, programak bereari eutsi zion, zailtasunak zailtasun. Ikastaro eta lantegi gehiago izan ziren, eta Korner, Kultura & Futbol Festibala sortu zen, oso harrera ona izan zuen jaialdia, eta pasio handiak batu zituena. Gauza ziurra da 2019an segida izango duela.
382.189 erabiltzaile izan dira kultur etxeen sare osoan, eta 6.855 jarduera programatu dira: horra zer izan zen Donostia Kulturaren Kultur Ekintza 2018an.
Memoria jaitsi: Kultur Ekintza
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa