Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Aiete KE

Aiete. Eskolara bideak. David Dare. Sipa Press

2018an, Aiete Kultur Etxeko programazioak zenbait protagonista izan zituen: batetik, giza eskubideen eta bakearen inguruko erakusketak, gizarte-gaien inguruko jarduerak eta memoria historikoaren berreskurapena. Bestetik, Donostia Kulturak sortzen dituen jaialdi eta jardueren ondorioz auzoetara (eta, beraz, baita gurera ere) iristen diren jarduerak.

Batzuen eta besteen artean, kultur eskaintza nabarmen hazi da 2018an Aiete auzoan. Aietetarren, elkarteen eta erakundeen arteko talde-lana handia izan da, eta horrek ekarri du kultur agendako hitzorduak ugaritzea. Lan horrek guztiak 2018 emankorra utzi digu, kultur une gogoangarriz betea.

 Memoria jaitsi: Aiete