Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Egia KE

EGIA IronSkulls

2018an, dinamika bizia izan dute bai martxan zeuden proiektuek, bai ekinbide berriek, auzotar asko inplikatu baitituzte, bai eta kolektibo, elkarte eta erakundeak ere. Urte horretan, Egia auzoari buruzko gogoeta sakona egiteko oinarriak sortu dira.

Eta, alde horretatik, dantza eta arte eszenikoak topaketa askotarikoz beteriko programa baten ardatz izan dira: On do kok, dantzaren eta antzerkiaren bitartez, artearen arloko topaketak proposatu ditu. Orain, egoitzaldiak ez dira musikarientzat bakarrik, Egian badira dantzarentzat ere (esate baterako, LaSala eta Cielo Raso konpainientzat). Hamar bat ikuskizunek kalea aukeratu zuten oholtzaren ordez, eta auzoko kaleetara eraman zuten beren artea. Kultur Etxea gidari-lanetan zelarik, Egiako kaleak dinamika parte-hartzailez bete ziren 2018an; eta Kultur Etxeak, berak, berriz, eduki eta prestakuntza-programa agorrezinak eskaini zituen

 Memoria jaitsi: Egia