Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Loiola KE

 J.ESPIGARES  ERAKUSKETA TAILERRA

Berritasunen eta urteurrenen artean, Loiola Kultur Etxearen 2018ko agendak gertaera aipagarriz beteriko egutegia utzi du atzean: eragile askorentzat erreferente izatea herri-artea ikusgai jartzeko leku gisa; auzotarren gune izatea, eta auzoko elkarteen jarduerentzako egoitza; hiriko proiektuetatik eratorritako era guztietako kultur ekintzak hartzea, hala nola Literaktum, Poltsiko Antzerkia, Olatu Talka.

Loiola erreferentziako gunea da kultur esperimentaziorako eta ahalduntzerako. Han, antzezlanak, bisita gidatuak, erakusketak, lantegiak, herri-bazkariak eta abar zertzen dira. Eta dena programa ireki eta parte-hartzaileetan, gainera. Kultur Etxeak zenbait jaialdi hartu zituen, hala nola Nazioarteko Foklorearena, Mikologia Jardunaldiak edo Vintage esperimentala eta Poetry in Motion. Askotariko programazioa, auzoan kultur bultzagarri gertatzen dena.

 Memoria jaitsi: Loiola