Esango bagenu Ernest Lluch letren kultur etxea dela, ez genuke egia osoa esango. 2018an, Korner, Kultura&Futbol festibalaren lehen edizioa egin zen. Jaialdi hori futbol profesionalak lanbide den aldetik sortzen dituen kulturan, tradizioan eta gizarte-gertaeretan murgiltzen da; bai eta poesian eta talde-jokoaren irakaspenetan ere. Gogoetek, ekintzak eta futbol askok 2.500 ikus-entzule erakarri zituzten guztira Real Sociedad Fundazioarekin lankidetzan egindako jaialdi honetara. Otsailean izan zen ondoren etorriko diren edizio askoren lehena; etorriko baitira, ez dugu zalantzarik.
Kultur Etxeko beste berritasun batzuk: Poesialdia eta Musikagela Fest. Poesia eta musikako jaialdiok, ikastaro eta lantegien programa ugariarekin batera (aurreko urtekoak baino gehiago izan baitziren), ahantzarazi egin zuten Anoetako Estadioaren berritze-lanek Kultur Etxean sorrarazitako egonezina eta nahigabea, lekuz aldatu beharra zela-eta. Aldaketak aldaketa, lan horiek ez dute inola ere desegin Ernest Lluchen kultur eskaintza, eta erabiltzaileen leialtasuna agerian jartzeko bidea eman dute, bai eta programaren kalitatea ere, erakargarria gertatu baita nabarmen.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa