Intxaurrondo Kultur Etxea erreferentziako musikagune bihurtu da hemen, Estatuan eta nazioartean zenbait musika-generotako hainbat bandarentzat. Eta bandentzat ez ezik, baita ikus-entzuleentzat ere. 2018an, Dkluba programako hamazazpi kontzertuetatik zazpitan sarrerak agortu ziren. Musikaz gainera, marrazkirako trebetasuna eta sormena dutenek ere beren habia aurkitzen dute Kultur Etxe honetan. Komikigintzak, komikien lantegiak, prestakuntza eskaintzen du, eta bertan sortzen diren lanentzako ibilbide bat.
Eta zerbait bereziki azpimarratu beharko bagenu, zalantzarik gabe, Kultur Etxean sortzen ari diren sinergiak nabarmenduko genituzke, musikarien eta eskolen artean, belaunaldi desberdinetako erabiltzaileen artean, inguruko gazteen eta nekazarien artean. 2018ko ebaluazioan, bikain bat atera du Intxaurrondok musika-programazioan, eta hainbat lorpenen zerrenda luzea kultur eragileen eta komunitatearen arteko lankidetza-sareak eta sinergiak ezartzerakoan.
2018a urte arrakastatsua izan da Larrotxene Kultur Etxearentzat hango ikasleen lorpenei eskerrak. Larrotxeneko ikus-entzunezkoen ikastaroak erakusgai ederra dira lehendik ere, baina 2018an emendatu egin da parte-hartzaileen kopurua, eta ikasleek sortutako ikus-entzunezko materialek 22 aipamen eta sari jaso dituzte hala Espainiako nola nazioarteko lehiaketetan. Kultur Etxea talentuaren eta sormenaren mintegi eta habia da. Baina haren jarduna ez da horretan agortzen. Gizarte-dinamizaziorako musika-jarduerek eta haurrentzako antzerki-programazio ondo aukeratuak topagune bihurtu dute auzotarrentzat, eta kultur pizgarri belaunaldi guztientzat. Erabiltzaileak ekinean jartzen dituen kulturgunea da, beraz; beste ingurune batzuetara hedatzeko modukoa.
Memoria jaitsi: Intxaurrondo (pdf)
Memoria jaitsi: Larrotxene (pdf)
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa