Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

San Telmo Museoa

San Telmo Museoa_STM Gaua

2018an, askotariko erakusketa arrakastatsuek eta ondarea ezagutarazteko proiektuek aztarna utzi dute Museoan. Urte horretan, erakusketa bisitatuenetako bi izan dira 2011n Museoa berrireki zenetik (Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak, erakusketa-aretoan, eta Black is Beltza, Laborategian, hurrenez hurren), eta proiektu berriak jarri dira martxan Museoaren ondarea eta gure kultura ikusgai jartzeko, San Telmo Pil-pilean eta Second Canvas-San Telmo Museoa aplikazioa.

Guztira, bisita kopurua aurreko urtekoaren antzekoa izan da, 135.000 inguru, eta horrek jarraipena ematen dio gorantzako joerari, 2015eko eta aurreko urteetako datuekin alderatuta (2016koak salbu, hura berezia izan baitzen).

 Memoria jaitsi: San Telmo Museoa