Astearen XXIX. edizioa maila handikoa izan da sail ofizialean aurkeztutako produkzioei dagokienez, eta ikus-entzuleek ere halaxe hartu dituzte. Orobat, ugaldu egin da erakusketen eta beste jarduera paralelo batzuen eskaintza, zeinen helburua Astea hiri osora iristea izan baita, ekitaldi kulturaz eta espiritu ludikoz betea, fantasiaren generoaren festa handia.
Mary Shelleyren Frankenstein eleberriaren bigarren mendeurrena zela-eta, kaleko tailerrak egin ziren, komiki- eta pintura-erakusketak, argitalpenak eta, jakina, filmen ziklo antologiko bat. Idazlearen irudiak eta haren sorkariaren hainbat agerkerak “kutsatu” zuten zinemaldia, zentzurik onenean kutsatu ere, poster ofizialetik beretik hasita.
Beste artista berezi batzuen izenek –hala nola Sandra Arteaga bere art-boyekin, edo David Aja eta haren superheroiak– gunerik bisitatuenetako batzuk hartu dituzte. Alde horretatik, nabarmendu behar da EHUko campusean gure erakusketa bat egin dela lehen aldiz. Horra beste eragile bat, zinemaldiaren aliatu publiko eta pribatuen zerrenda luzeari gehitzeko.
Edizio honetako beste berritasun bat izan da errealitate birtualerako filmaturiko beldurrezko lanen sail bat sortzea, sarrera doan zuena.
Astea gero eta gehiago hedatzen da probintziara. Aurten, Irunen, Zumarragan eta Oiartzunen izan dira proiekzioak eta beste ekitaldi batzuk.
Horrez gainera, zinemaldiak 2017an produzituriko Mil gritos en la noche erakusketa Sitgesko zinemaldira joan da. Jaialdi garrantzitsu horrekin koordinatu da, halaber, Frankensteini eskainitako atzera begirakoa ere.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa