Udaleko Giza Eskubideen Arloarekin batera antolatu da zinemaldi hau. 2018an, 16. edizioa egin da. Erreferentea da, eta gero eta beharrezkoagoa gogoetarako, salaketarako eta dibertsitatea islatzeko.
Ikus-entzuleek eta epai-mahaiak tortura eta sexu-indarkeria nabarmendu zituzten gaien artean, saritutako film luzeetan, baina beste auzi asko ere jorratu ziren, gonbidatuak eta proiekzioak zirela bide: gaztaroaren eta haurtzaroaren zenbait alderdi, Gazaren blokeoa, mugak, migrazioa eta asiloa edo justizia unibertsala.
2018ko sari berezia Laurent Cantet zinegile frantsesarentzat izan zen, filmografia sendoa eta koherentea duelako, ikuspegi humanista nagusi duena.
Zinemaldiak pedagogia-lana eginez jarraitu zuen, gida didaktikoak eskaini baitziren ikasleentzat programaturiko film guztiak ikasgeletan lantzeko. Eta ez dira ahaztu behar zenbait kolektibok zinerako irispidea izan dezaten egindako aurrerabideak ere (audio-deskribapena, azpidatzi egokituak, emanaldia Martutenen…).
Berritasunen artean, izaera sozialeko ikus-entzunezkoen sail bat ere bazen, denak ere errealitate birtualaren formatuan filmatuak. Sarrera doan zen sail horretara, bai eta auzoetako kultur etxeetan izan ziren emanaldi ugarietara ere, zeinak zinemaldian inplikaturiko kolektiboek dinamizatu baitzituzten.
2018ko jarduera paraleloen artean sartzekoak dira erakusketa hauek ere: Eskola bideak, Giza Eskubideei begira eta Artea eta Giza Eskubideak Haur eta Gazteen ekitaldia.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa