Oinazea izan zen gaia, eta 10.867 lagunen arreta erakarri zuen Literaktumen 2018ko ediziora.
33 jarduerak osatu zuten programazioa (tartean, haurrentzako lau), eta 54 gonbidatu izan ziren. Jaialdia azaroaren 13tik 24ra egin zen, eta zenbait mugarri izan zituen. Esate baterako, Nacho Carretero eta David Truebaren, Ramon Saizarbitoria eta Iban Zalduaren eta Manuel Vilas eta Juan José Millásen hitzaldietan bete egin zen aretoa. Orobat, Martuteneko kartzelanen estreinaldiak bete egin zuen Loiolako areto nagusia, bai eta Sonetos del amor oscurok Lugaritzekoa ere. Bestetik, Afoniak soinu-sorkuntzak eta Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa eleberriaren aurkezpenak interes handia piztu zuten. Aipamen berezia egin behar zaie Pio Barojari bisitan literatur ibilaldiari eta Anna Karenina liburuaren inguruko afari-solasaldiari, non 80 lagun bildu baitziren, aretoa osorik bete arte, eta artean beste asko itxaron-txandan zirelarik.
Beste elkarte batzuekin batera programaturiko jarduerek ere ez zuten inor hotz utzi: EHUren Pentsatu! Jardunaldiak, Danele Sarriugarte eta Fernando Broncanoren arteko topaketa Kaxilda liburu-dendan kulturaz hitz egiteko (denda mukuru bete zen) edo filosofia eta oinazeari buruzko mikroeztabaidak Tabakalerako Kutxa Kultur gunean. Denek izan zuten harrera ona jendearen aldetik. Baina topaketaren bat nabarmentzekotan, edizio horretan liburu-dendetarako hitzorduek izan dute harrerarik onena. Egin ziren hiru topaketetan izan zen jendetza, eta agerian geratu zen liburuen etxean pentsamendura hurbiltzeak duen xarma.
Datu bitxi bat: Literaktum-en egin zen liburu-zozketan ehundik gora lagunek hartu zuten parte. 2018ko edizioa, beraz, oso edizio ona izan zen.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa