Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Olatu Talka

Olatu Talka Bostok Photo

2015ean Donostia Kultura Olatu Talkaren zuzendaritzaz eta produkzioaz arduratu zenetik, hots, Kultura Hiriburutzaren ondareko programa batez, jaialdi hori saihestu ezinezko hitzordua bilakatu da, Donostiako oinarrizko kultur sareari ikusgarritasuna eta lekua ematen diona.

2018an, Olatu Talkaren 9. edizioan, gizarte-aldarrikapenak jaialdiaren azal eta kontrazal izan ziren, artea, dantza, zientzia, ingurumena eta, batez ere, pertsonen arteko eta elkarbizitzako harremanak gaitzat dituzten historiak kontatzen baitziren.

Inaugurazioa musikaz, dantzaz eta performancez osatu zen, Agurtzane Intxaurraga eszena-zuzendariak sortu eta zuzendua, eta hiriko gizarte-aniztasunaren aldeko mezua bideratu zen. Amaiera-ekitaldian, berriz, genero-indarkeriaren kontrako mezua bideratu zuten bi artelanek.

Gizarte-aldarrikapenen jaialdi honetan, 31.000 lagunek baino gehiagok gozatu zuten programaren %95az (hasieran 156 jarduera ziren izatekoak), eguraldi txarrak galarazi baitzuen oso-osorik garatzea. Hala eta guztiz ere, bikain-bikaina izan zen jaialdiaren giroa. Hainbesteraino non, parte hartzekotan izena ematea derrigorrezkoa zuten 21 jardueretan, erabat bete baitziren aretoak (1.200 lagun hartu zituzten).

Programaren barruan, Basoka, Zorionak Dylan!, Merkatuaren Eguna (Antiguan) eta Añorgako Harrobiaren Plazako hitzorduek berebiziko arrakasta izan zuten. Jarduera batzuetan ikus-entzule ugari izateak eta beste batzuetan giro aparta, hirian era askotako jarduerak izatearen garrantzia gogorarazi zigun, eta auzoei parte hartzeko bideak emateko premia.

Beste jarduera batzuk ere bereziki dinamikoak gertatu ziren, hala nola Munduko Jolasen Topaketa (Ongi Etorri Eskolara-rena, familientzat) eta Donostia Sketch (Elkar-ena, sei urtetik gorako marrazkilarientzat), oso parte hartze handia, beroa eta aktiboa izan baitzuten.

Dinamika horiez gainera, edizio honetan ere izan ziren jendea gehiago erakarri zutenak, hala nola Kontxa Gaumarket (86 postu) eta Kontzertour (42 emanaldi), harrera ezin hobea egin baitzieten ikus-entzuleek.

 Memoria jaitsi: Olatu Talka