Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Komunikazioa eta Irudia

Aktibitatea

Donostia Kulturaren Prentsa kabineteak erakundearen komunikazio-beharrei erantzuten die, bai eta hainbat programarenei ere, programa horiekin komunikazio-akordioak sinatzearen ondorioz. Honelakoa izan da 2011. urtea:

  • 250 prentsaurrekotik gora
  • 4.300 agerraldi inguru komunikabide inprimatuetan
  • 250 dosier gaikako
  • 77 literatur aurkezpen
  • 340 programa (gonbidapen, liburuxka, kartelak...)
  • 378 prentsa-ohar
  • 400 iragarki prentsa idatzian
  • Sare Sozialetan presentzia aktiboa

 

Donostia Kultura Komunikazioa
Donostia Kultura Komunikazioa.
Donostia Kultura prentsaurrekoak
Donostia Kultura prentsaurrekoak.

Donostia Kultura on line

Bere lehen urtean, 468.274 bisita izan zituen donostiakultura.eusek; 1.516.400 orrialde ikusi ziren, hau da, bisita-kopurua % 8,32 emendatu zen, eta webgunean batez beste egindako denbora, berriz, % 93. Hori, Donostiako eta Donostialdeko kultur eta jai-programazioa biltzeari esker lortu zuen hein handi batean, eta aukeren artean honako tresna hauek eskaintzeari esker:

 

Bisitari gehienek atariko agendara jo dute (180.819 jarraitzaile); horren ondotik datoz kultur etxeetan urtero antolatzen diren ikastaroetan izena emateko sarrerak, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astekoak, eta Donostiako liburutegietatik ikusitako orriak.

 

DK webgunea - DV saria
DK webgunea - DV saria.
Dk webgunea mugikorrentzat
Dk webgunea mugikorrentzat.
Dk webgunea 2011
Dk webgunea 2011.

Nabarmentzekoak, halaber, gailu mugikorren bisita gero eta ugariagoak, donostiakultura.tv ikus-entzunezko web-aren jarraitzaileenak (40.917 bisita), eta, batez ere, sare sozialetatik egindakoak ―twitter y facebook-etik, batik bat―; horiekin guztiekin, Donostia Kulturaren jarraitzaile-sare trinkoa ari da ehuntzen, bazkideenaren parekoa.

DK, Gipuzkoako klubik handiena

Abenduaren 31n, 71.944 bazkide zituen Donostia Kulturak (% 80, donostiarrak), DK txartelaren jabe guztiak ere, 2011. urtean egindako 6.615 bazkide berriei esker.

Txartel horren bidez, helburu unibertsal bat bete nahi da: hiritar guztiei Kulturara sartzeko bidea erraztea; horren adibiderik onena udal liburutegiak dira, oso erabilera handia baitute. Horrez gainera, ikus-entzuleria jakin batzuk fidelizatu nahi dira, nola eta programa bereziak eskainiz arte-, musika-, arte eszeniko eta zine-arloetan. Beste horrenbeste esan daiteke San Telmo Museoaz ere (800 bazkide lehen urtean, bitarikoak: DK eta STM), eta Victoria Eugenia Antzokiaz, Antzoki Zaharraz, Imanol Lartzabal aretoaz, Intxaurrondoz eta Gazteszenaz: DK txartela dute horiek guztiek tresnarik onentzat txarteldunei informazio hautatua, deskontuak eta zozketak eskaintzeko.

Txartel hori da hiritarrek Donostiako zerbitzuei eta kultura-programazioari buruz ageri duten interesaren eta partaidetzaren erakusgarri onena; 2011n hobekuntzak erantsi zaizkio, zeinei esker DK bazkideek are abantaila gehiago izango baitutuzte 2012an.

Casares Irratia

2011. urtean, Casares Irratia egunero 12 orduko programazioa osatzera iritsi zen, gizarte-eragile eta -kolektiboei leku emanez eta departamentu arteko edukiak sartuz. Kulturan eta gizarte-gaietan espezializatzeaz gainera, ikastaroak eta prestakuntza-lantegiak egin dira:

Ikastaroak eta tailerrak Casares Irratian
 KopuruaIkasleak
Irrati-tailerrak 3 21
Irrati-ikastaroak 1 4

Argitalpenak

Federico Fellini

ZINEMA | Nosferatu

Federico Fellini

2011n argitaratutako Nosferatu-ren zenbaki berria.

François Truffaut

ZINEMA | Nosferatu

François Truffaut

2011n argitaratutako Nosferatu-ren zenbaki berria.

Ven y mira

ZINEMA | Beldurrezko Astea

Ven y mira

El cine fantástico y de terror en la zona prohibida.

  

2000 maniacos especial exotico

ZINEMA | Beldurrezko Astea

2000 Maníacos

Fanzine exótico berezia.

50 años en compañía

JAIAK | Danborrada

50 urte konpainian

Danborradaren 50. urteurrena kari.