Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Erakundearen egitura eta balantze ekonomikoa

Kontseilua-eus

Zuzendaritza-eus

Donostia Kulturako barne planak

  • Euskararen Erabilera Plan Zehatza: 2013an Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana diseinatu eta onartu zen, 2014an euskararen egoeraren diagnostikoa osatu zen eta Erabilera Plan Zehatza definitu zen 2014-2019 tarterako. 2016an Erabilera Plan Zehatzaren garapena indartu zen.
  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana: 2014an Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana (2014-2017) onartu zen eta 2016 urte garrantzitsua izan da haren garapenean.

Katiuska

Besterik

  • #KartiuskaErronka: Gizarte-erantzukizun korporatiboari dagokionez, Donostia Kulturako langile batzuen ekimenez, #KatiuskaErronka egin zen martxo-apiriletan, katiuskak eta eguraldi txarrerako oinetakoak biltzeko kanpaina, Siriako gerratik ihesi zihoazen pertsonen kanpamenduetara bidaltzeko. Bilketaz gainera, beste helburu bat europar erakundeek egoera haren aurrean erantzunik eman ez izana salatzea zen. Bota- bilketari amaiera emateko, ekitaldi bat egin zen Zuloaga plazan apirilaren 17an, eta gero, GKE batekin lankidetzan, materiala prestatu zen, 15.000 bota paretik gora, kanpamenduetara bidaltzeko.
  • Nazioarteko sarea: Urte bereziaz baliatuz, kanpoko bisita-andana izan genituen eta, bide batez, ardatz estrategikoa den nazioarteko euskarriak indartzen jarraitu genuen harreman-sarea zabaltzen eta trinkotzen urrats sendoak eman ziren 2016an. Bide horretan, Donostia Kulturaren berri eman zaie profil ezberdinetako bisitarie, estrategia bertsuan guztia ere. Udal, eskualde, erregio eta estatu mailako ordezkari ugarik jaso dute erakundearen berri: Alemaniako Dortmund, Danimarkako Ballerup, Frantziako Clermont Ferrand, Europako Parlamentua edo Suediako Skane eskualde mailako ordezkariak hartu ditugu, besteak beste. Bestalde, Irlandako Kilkenny, Waterford eta Wexford hiriei kultur-hiriburutzarako hautagaitza prestatze-lanetan laguntza eskaini zitzaien.Unibertsitate eremuan gure erakundeak ere interesa piztu zuen, ikerketa askotarako bide emanez. Ikasle askok jaso zuten erakundearen berri: Nanteseko Audiciencia Ecole de Managment, Clermont Ferrandeko Unibertsite Blaise Pascal, Frisiako (Holanda) Lewardeeneko NHL Unibertsitateko Honors College, Alemaniako Kolonia Unibertsitatea, Japoniako Tokio Unibertsitateko Foreign Studies eta Graduate School of Human Sciences, Estatu Batuetako Boiseko Unibertsitateko Errektoreordetza, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Aisialdi eta Kultur Kudeaketako Graduondoa, Turkiako Anadolu eskualdeko Eskisehir hiriko Unibertsitatea, batzuk aipatzearren. Donostia Kulturaren nazioarteko jardunak izan du, ordea, bigarren alderdi bat. Gure berri kanpoan ere eman dugu. Uztailean Washingtonen Smithsonian Folklife jaialdian izan ginen, nazioarteko entzute handiko jaialdian. Aldi berean, Irailean Galiziako Consello da Cultura Galega erakundearen eskutik AEMI elkarteak antolatutako mintegi batean partaide izan ginen, European migrant diasporas and cultural identities gaia hizpide. Europa osoko Museo eta kultur erakunde ugarik Europako kultur errealitate anitza erakutsi zuten. Like sareko kidea izanik, sareak antolatutako hainbat bileretan izan ginen. Urrian Donostian izan zen Kongresuan antolatzaile- ardurak gure esku izan ziren. Esku artean ditugun Europa mailako programek eskatzen duten kudeaketa-beharretarako Brusela behin baino gehiagotan bisitatu dugu. Azkenik, gerorako bide berriak lantzen hasi gara. Ameriketako Estatu Batuetako Jersey City hirian Mana Contemporary Museoa, horren adibide.