Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

dFERIA

dFERIA2016 Web

XXII. dFERIAn, 31 ikuskizunen 40 emanaldi programatu ziren 10 eszenatokitan: Victoria Eugenia Antzokia, Victoria Eugenia Club, Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egia), Imanol Larzabal (Lugaritz), Intxaurrondo K.E., Tabakalerako Patioa eta Ruiz Balerdi Aretoa eta DSS2016 Guneko Antzokia eta Hangarra.

Guztira, 8.416 lagunek gozatu zuten programatutako emanaldiez eta, batez besteko okupazio maila %85koa izan zen. Orokorrean, 13.000 lagunek parte hartu zuten ferian, ikuskizunetako publikoa eta jarduera paraleloetako parte-hartzaileak kontuan hartuta, aurreko urteko parte-hartzea gaindituz (9.251 lagun).

Sarrera salmentari dagokionez, azkeneko urteetako joera mantendu zen. Akreditatu kopuruari dagokionez, 406 profesional etorri ziren guztira; aurreko urtean baino %13 gehiago: 148 programatzaile, 48 banatzaile, 120 ekoizle eta konpainien ordezkariak, 24 kazetari eta bestelako 66. Espainia, Polonia, Mexiko, Uruguai, Argentina, Frantzia, Dominikar Errepublika, Brasil eta Kolonbiako programatzaileak izan ziren 2016ko ferian.

Jarduera paraleloetan 5.200 lagunek parte hartu zuten:

  • Artista eta sortzaileentzako antzerki garaikide tailerra: Clínica de la obsesión: 6 lagun.
  • Antzerkigintza berriak: 11 lagun.
  • Espainiar antzerkia poloniar kartelean erakusketa: 2.000 lagun.
  • Eider Ibarrondoren Irudimenezko espazioak erakusketa: 1.000 lagun.
  • Akitania–Euskadi lan mahaia: 20 lagun.
  • SAREAko asanblada: 46 lagun.
  • Esquina Norteko bilera: 10 lagun.
  • Hitzaldia Chévere: prácticas de mediación en el contexto de una compañía residente:15 lagun.
  • ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko katalogoaren aurkezpena: 280 lagun.
  • La Cuadra de Sevillako aurkezpena:230 lagun.
  • Kimu, Mercartes eta Cofae Sariko aurkezpenak: 210 lagun.
  • ESKENA bilera: 12 lagun.
  • COFAEren topaketa sektorearekin: 7 lagun.
  • La mirada del otro antzezlaneko solasaldia: 165 lagun.
  • Afari dominikarra: 160 lagun.
  • Eguneko Topagunea: 690 lagun.
  • Gaueko Topagunea: 345 lagun.

2016ko nobedadeak

  • 6 ikuskizun azpititulatu ziren: 4 frantsesez eta ingelesez, 2 euskaraz eta gazteleraz.
  • Bi agertoki berri izan ziren dFERIAn: Tabakalerako Patioa eta Ruiz Balerdi Aretoa.
  • Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan eguneko topagunea izan zen eta bertan, bazkaldu, bildu eta aurkezpenetara joateko aukera izan zuten akreditatuek.
  • Dominikar afaria feriari amaiera emateko.
  • DSS2016EUekin lankidetzan programatutako jarduerak.

 MG 3814-Web

Programazioa

31 ikuskizunen 40 emanaldi programatu ziren. Horietatik, %70 modu bateko edo besteko estreinaldiak izan ziren:

  • Estreinaldi orokorrak: Pim pam fuera (En2do - Karra Elejalde), Eroski Paraíso (Chévere), Dantzari (Jesús Herrera), Irrintzi (Organik) eta Kaspar Hauser, el huérfano de Europa (La Phármaco).
  • Gaztelerazko estreinaldiak: Fuera de juego (Borobil Teatroa).
  • Estreinaldiak Euskal Herrian: Amarga dulce (Paula Quintana), Welcome to the montgomery experience (Montgomery), Llopis (La teta calva), Teresa (ora al alma) (Losdedae), Foot-ball (Gelabert), Hey bro! Hipster show (Fabiolo), Otelo (Viajeinmóvile), Libertino (Marco&Chloé) eta El canta, yo cuento (Víctor Víctor).
  • Estreinaldiak Estatuan: Quatro santos em trés actos (Teatro do bairro & Ar de Filmes), Á la renverse (Théâtre du Rivage ) eta Ether (Collectif A.A.O.).
  • Estreinaldiak Europan: Tirania das cores (Ertza), Érase una vez...(Oc ye nechca) (Carretera 45) y Ñucanchi antisuyu riman (Habla nuestra selva) (La mestiza).

2016ko dFERIAn euskararen erabilera nabarmena izan zen:

  • Jokoz kanpo, Borobil Teatroa.
  • Muxua, Tanttaka Teatroa.
  • Oskara, Kukai Dantza & Marcos Morau-La Veronal.
  • Irrintzi, Organik.
  • Zergatik, Jamil? Tartean Teatroa.
  • Kitto, nik utziko dut, En2do.

Aurten ere, konpainiek dFERIAren aldeko apustua egin zuten, euren ikuskizunen estreinaldietarako erakusleiho gisa hartuta. Ferian %51 antzezlanak izan ziren, %39 dantza ikuskizunak eta gainerako %10 diziplina anitzekoak. Jatorriari dagokionez, %47,5 euskal ekoizpenak izan ziren, %32,5 espainiarrak eta %20 atzerrikoak.

Ondorioak

dFERIA 2016 arrakastatsua izan zen konpainien maila artistiko handiari esker. Arte eszenikoen sektoreak feriarekiko atxikimendu handia erakutsi zuen eta publikoaren harrera bikaina izan zen. Feriara hurbildu ziren ikusle eta profesionalen itxaropenak bete ziren. Aurkeztutako ikuskizunek kalitate handia izan zuten eta euskal antzerkiaren eta dantzaren mailaren erakusgarri izan ziren ikusle, zale eta komunikabideentzako. Duela zenbait edizio finkatutako erronka guztiak gainditu ziren, kalitatezko programazioa, berritzailea eta dantza eta antzerkiaren arteko oreka mantentzeko. Guztion artean –sektorea, administrazioak, prentsa eta ikuslegoa- antzerki eta dantzaren arloa sustatzen eta bistaratzen dFERIAk egiten duen lan garrantzitsua ezagutzera eman zen. DFERIAk ahalbidetu dituen salerosketen aurreikuspenak ere oso baikorrak izan ziren. Atzerritik etorritako profesionalei dagokienez, interes handia azaldu zuten euskal antzerkia eta dantza beraien herrialdeetan aurkezteko.

dFERIAren errotzea nabaria da eta hiru berritasun nagusi azpimarratuko ditugu:

  • Azpitituluen erabilera euskal konpainien testuetan, Etxepare Institutuari esker.
  • Kutxak Tabakaleran duen gunearen erabilera eguneko topagune gisa.
  • Azken urteetako joera jarraituta, euskararen presentzia nabarmena izan zen agertoki nagusietan, bai erabilera baita kontzeptu aldetik ere.

Etorkizunera begira, dFERIAn duela urte batzuk osatutako lan taldea –eszena, antzerkia eta dantza munduko enpresak eta erakunde publikoak- mantenduko da. Amaitzeko, azken urteetan lankide izan ditugun erakunde ugariei eskerrak eman behar zaizkie, zinez: INAEM, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Halaber, ezin aipatu gabe utzi KUTXA, SGAE Fundazioa, DSS2016EU, Etxepare Institutua, Iberescena, OARA (O ce Artistique de la Région Aquitaine), AC/E (Acción Cultural Española) erakundeen ezinbesteko lankidetza.

Urtero bezala, bereziki eskertu nahi dugu euskal antzerki eta dantza konpainien eta Eskenaren (Euskal Antzerki eta Dantza Konpainien Elkartea) parte-hartze aktiboa, hala nola Euskal Aktoreen Batasunarena eta Artez aldizkariarena. Bestetan bezala, haiek guztiek euren alea jarri zuten 2016an ere. Izan ere, ahalegin berezia egin zuten, baita ekonomikoki ere, besteak beste, salmenta sustatzeko promozioetan parte hartuz. Gainera, esker ona adierazi nahi diegu programatzaile, banatzaile, ekoizle eta enpresariei beren partehartze eta konpromisoagatik, eta komunikabideei eta bertako profesionalei dFERIAri emandako babesagatik. Azkenik, publikoa ere eskertu nahi dugu, eta azken urteetako joera jarraituz, erantzuna bikaina eman zuelako dFERIAz gozatuz.