Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Antzoki Zaharra

Me llamo Suleimán 2

Antzoki Zaharra gero eta dinamismo eta balioaniztasun handiagoa ari da frogatzen urtetik urtera, nahiz eta 170 urtetik gora izan dagoeneko. Jarduera ugari eta askotarikoak hartzen ditu, eta, horri esker, urteen poderioz baizik eskain ezin daitekeen zerbitzua eskaintzen du. Areto hurbila eta tamaina egokikoa da hiriko programazioaren zati handi samar bati eta era eta jatorri askotako kolektiboei erantzuteko. Gaur egun ere, bai donostiarrek eta bai bisitariek gogokoen duten agertokietako bat da hirian.

Euskarazko antzerki-lanen proposamena sendotu zen Antzoki Zaharraren jarduera nagusien artean. Antzoki Zaharra Euskal Herrian den euskarazko antzerkiaren programazio egonkor eta erregular bakarraren zutabe nagusia da, eta badira zenbait urte horretaz arduratzen direla Donostia Kultura eta Euskararen Udal Departamentua. Antzoki Zaharretik pasatu ziren euskaraz jarduten duten konpainia nabarmen guztiak: Tartean, Ados, Tanttaka, Vaivén, Txalo... Bai eta marka hautsi duten ikuskizunak ere, hala nola, El florido pensil-neskak, Heroiak, Ladydi... Programazio horren erregulartasun eta iraunkortasunari esker, eta antzerkian hizkuntzanormalizazioari ematen dion bultzadari esker, programazio berezia eta bakarra izan da Euskal Herri osoan. Horri gehitzen badiogu haurrentzat ere egin den euskarazko eskaintza, esan dezakegu Antzoki Zaharrak egiten duen lana funtsezkoa dela euskarazko antzerkia bultzatzeko. Haurrentzako dozena bat ikuskizun baino gehiago izan dira Antzoki Zaharreko agertokian, dela jende guztiarentzako funtzioetan, dela Eskolatik antzerkira programaren bitartez, zeina Donostiako ikastetxe guztiei zuzendua baita.

Udako Antzerkiak plaza nagusi bihurtu du Donostia beste guztien artean. Programazioa orekatua izan da edukiz eta estiloz, aurkeztutako proposamenen kalitate eta erakarmenaren aldetik, etorri diren artisten mailaren aldetik, artetaldeen aldetik oro har (aktore, zuzendari, eszenografo eta abar).Aipa ditzagun batzuk: Bibiana Fernández, Manuel Banderas, Enrique San Francisco, Silvia Marsó, Jesús Cisneros... beren onena eman zutenak, denak ere.

"Autore"-ikuskizunek ere izan zuten beren lekua: Me llamo Suleimán, Saharaz hegoaldeko immigrantebati buruz; No daré hijos, daré versos, Delmira Agustini poetaren bizitzaz, Bette & Joan, Bette Davis eta Joan Crawford-i buruz; edo Una noche con Marilyn, besteak beste. 2016 berezia izan zen Kale Nagusiko antzokian ere, eta dantza garaikideko proposamen bat eskaini zuen, She poems izenburukoa.

Pett

Musikaren arloan, 12 emankizun eskaini ziren. Euskal musikari dagokionez, nabarmenenak Pantxoa Carrere, Petti eta Bide Ertzeanenak izan ziren. Bestalde, antzoki honetan klasikoak diren beste emankizun batzuek, hala nola Kante Flamenkoaren Lehiaketak, oso harrera ona izan zuten jendearen aldetik.

Zinema arloan, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko sail ofi zialaren eta abonatuen tenplua Godzilaren gordeleku bihurtu zen 2016ko edizioan (balkoian ageri zen), eta, beste behin ere, jostetaren ardatza. Baina beste gertaera batzuentzat ere erreferentzia nagusia da; esate baterako, Dock of the Bay-rentzat eta Bang Bang Zinema gero eta arrakastatsuarentzat. Itsaspeko Zinemaren Zikloa hemen porturatu da, azkenik, eta oso erakargarria da eragile oso desberdinen ziklo tematikoentzat.